11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Ibilgailuak kargatzeko guneetarako hornidura elektrikoa arautzen duen udal Ordenantza. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ibilgailuak kargatzeko guneetarako hornidura elektrikoa arautzen duen udal Ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Baztanen, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2300206