11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa, Agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek azter dezakete eta aurkez ditzakete erreklamazioak, kexak nahiz oharrak.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aiegin, 2022ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2300007