11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

1etik 8ra bitarteko aurrekontu-aldaketak eta bi partida berri sortzea 2022ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:

1.–Hasiera batez onestea 1etik 8ra bitarteko aurrekontu-aldaketak eta bi partida berri sortzea Aiegiko Udalaren 2022ko aurrekontu orokor eta bakarrean, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan ezarritakoarekin.

2.–Osoko Bilkurak aurrekontuan onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira, Udaleko Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratu ondoren. Epe horretan herritar eta interesdunek espedientea aztertu ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

3.–Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsiko ditu. Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko erabakian aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan.

Aiegin, 2022ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2217884