11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3274/2022 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Onkologia Medikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Onkologia Medikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 16ko 1314E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 10ekoan), deialdiaren 6.2 oinarria aldatu zen, eta ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, uztailaren 2koan), aldatu eta osatu zen epaimahaia.

Martxoaren 4ko 448E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, martxoaren 17koan), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Uztailaren 29ko 1566E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskatutako baldintzak bete eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde. Proposamen hori 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ekoan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Onkologia Medikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

–Txanda irekia:

GIL ARNAIZ, IRENE

ALSINA MAQUEDA, MARIA

MORILLA RUIZ, IDOYA

LECUMBERRI BIURRUN, MARIA JOSE

TEIJEIRA SANCHEZ, LUCIA

DE LACRUZ SANCHEZ, SUSANA

HERNANDEZ GARCIA, IRENE

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Reina Sofía ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzetara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko abenduaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

ZENTROA

HERRIA

Irekia

GIL ARNAIZ, IRENE

68289

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

ALSINA MAQUEDA, MARIA

68915

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

MORILLA RUIZ, IDOYA

61436

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

LECUMBERRI BIURRUN, MARIA JOSE

70101

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

TEIJEIRA SANCHEZ, LUCIA

70245

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

DE LACRUZ SANCHEZ, SUSANA

71808

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

HERNANDEZ GARCIA, IRENE

71809

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2217466