11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Arbizuko Udaleko alkateak ondoren azaltzen den ebazpena eman zuen 2022ko abenduaren 30ean. Hona hemen testu osoa:

Ikusirik 74/2022 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 3an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Arbizuko Udalaren bulegoetan 2023an izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 26a eta 27a: herriko festak.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Arbizuko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

2. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

Hirugarrena.–Arbizuko Udalaren erregistro orokorra 09:30etik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta, ediktu bidez, Arbizuko Udalaren iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Arbizuko Udaleko Langileen Departamentura igortzea, eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Arbizun, 2022ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2300067