11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Udal honetako alkate udalburuak, 2022ko martxoaren 30ean, osorik jasotzen den ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik 323/2022 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 3an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Ablitasko Udalaren bulegoetan 2023an izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2023. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 24a: Herriko jaiegunaren ondoko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Bigarrena.–Lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.

Hirugarrena.–Ablitasko Udalaren Erregistro Orokorra 11:30etik 14:30era egonen da irekita jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Udal bulegoetako administrazio-zerbitzua itxita egonen da, larunbat, igande eta jaiegunez gain, egun hauetan: abuztuaren 14an, irailaren 1ean, urriaren 13an, abenduaren 5ean eta abuztuaren 28an, 29an, 30ean eta 31n, herriko jaiengatik.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta, ediktu bidez, Ablitasko Udalaren iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Ablitasko Udalbatzari ebazpen honen berri ematea kide anitzeko organo horren hurrengo osoko bilkura arruntean.

Seigarrena.–Ebazpen hau igortzea Ablitasko Udaleko langileen sindikatu-ordezkaritzari.

Ablitasen, 2022ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2300018