11. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

265E/2022 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez turismo-enpresetako energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzen deialdia onesten baita, NextGeneration EU Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 668465.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren bidez ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) «Next Generation EU» programaren osagai nagusia da (programa hori pizgarri ekonomikorako tresna da, Europar Batasunak finantzatua, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko).

SEMen sartu ahal izateko, Suspertze, Espainiak Eraldatze eta Erresilientzia Plana (aurrerantzean SEEP) onartu zuen, Ministroen Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an hartutako erabakiaren bidez. Plan horren 14. osagaiak («Turismoaren sektorearen modernizazio eta lehiakortasun plana») inbertsioak aurreikusten ditu «turismo-enpresetan energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko» proiektuak finantzatzeko (C14.I4 neurria, 2. jarduketa ildoa).

Bete beharreko helburua SEEPren 227. CID helburua da, 2025eko ekainaren 30erako aurreikusia, eta jarduketa ildo horri esleitutako etiketa klimatikoa 024 da: «Energia-efizientzia eta frogantza-proiektuak enpresa txiki eta ertainetan eta laguntza-neurriak», %40ko ekarpenarekin, bai klima bai ingurumen helburuei, 2021/241 (EB) Erregelamenduaren VI. eranskinaren arabera.

Bada, 2022ko martxoaren 29an, Turismoaren Konferentzia Sektorialak 2022ko aurrekontuari dagokion kreditua lurraldeen artean banatzeko Erabakia hartu zuen: SEEPren turismo-enpresetako energia-efizientziako proiektuak finantzatzeko lerroa (C14.I4 neurria, 2 jarduketa ildoa). Erabaki hori 2022ko 83. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 7koan. Erabaki horren arabera, Nafarroari esleitzen zaion kreditua 3.706.370 eurokoa da, eta zeharkako kostuak kendu ondoren ebazpen honetan baimentzen den gastua da, hots, 3.573.757,75 euro. Gainera, erabaki horretan autonomia-erkidego bakoitzaren oinarri arautzaileak bideratzeko esparru komuna ezartzen da, turismo-ostatuen titularrei laguntzak emateko.

Aurrekoaren ondorioz, SEMek finantzatutako laguntzen deialdi hau onesten da (SEEP espedientearen kodea: C14.I04.P02.S15). Laguntza horiek "de minimis" izanen dira, 2013ko abenduaren 18an Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzko Erregelamendua).

Azpiproiektu horri dagokion kudeaketa plana Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 166E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta ezartzen du deialdi hau lotu behar dela azpiproiektuaren mugarriak eta helburuak lortzearekin. Era berean, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren apirilaren 27ko 69E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen departamentu honen SEMen kargura finantzatutako proiektuen kudeaketa esparruko iruzurraren aurkako neurrien plana.

Azkenik, adierazi behar da laguntza honen helburuek guztiz bat egiten dutela 2030erako Nafarroako Energia Planaren helburuekin, biek pizgarriak ematen baitituzte energiaren kontsumoa arrazionalizatzeko eta baliabide fosilen mendekotasuna gutxiagotzeko jarduketak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Turismo-enpresetako energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzen deialdia onestea, NextGeneration EU Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

2. 3.573.757,75 euroko gastua baimentzea, 2023ko, 2024ko eta 2025eko gastu aurrekontuko "SEM Turismo-enpresetako energia-efizientziaren deialdia" izeneko 820001 82500 7701 425206 partidaren kargura, baldin eta deialdiaren ondoriozko konpromisoei erantzuteko kreditu egokia eta nahikoa badago 2023., 2024. eta 2025. urteetan.

URTEA

2023

2024

2025

GUZTIRA (eurotan)

Gastua

3.573.757,75

0

0

3.573.757,75

3. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko abenduaren 30ean.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

1. Laguntza hauen helburua da Europar Batasunaren araudian ezarritako ingurumen eta energia helburuak lortzen laguntzea, turismo-ostatuetarako eraikinak eraberritzeko jarduketen bidez, titularren izaera juridikoa edozein dela ere, azken energiaren kontsumoa eta karbono dioxidoaren isurtzeak murrizten laguntzeko.

Era berean, turismoak lurraldeari eta ingurumenari egiten dien presioa murrizteko helburu orokorraren barruan, gure turismo-enpresen lehiakortasuna handitu nahi da, energia-efizientziaren eta ekonomia zirkularraren arloko goi mailako estandarrak txertatuz, modu horretan haien karbono-aztarna eta energiaren kostuak murrizteko.

2. Laguntzak emateko, oinarri arautzaile hauek bete beharko dira. Oinarri arautzaile hauek bat datoz Turismoaren Konferentzia Sektorialaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakian (aurrerantzean Konferentzia Sektorialaren Erabakia) autonomia-erkidego guztientzat esparru komun gisa jasotako oinarriekin. Erabakia 2022ko 83. Estatuko Aldizkari Ofizialean, apirilaren 7koan, argitaratu zen.

2. oinarria.–Aurrekontuko zuzkidura.

1. Deialdi honetarako bideratu den zuzkidura ekonomikoa 3.573.757,75 eurokoa da eta Nafarroako 2023ko, 2024ko eta 2025eko gastu aurrekontuetako "SEM Turismo-enpresetako energia-efizientziaren deialdia" izeneko 820001 82500 7701 425206 partidaren kargura ordainduko da.

Era berean, aurrekontua handitzeko eskatzeko aukera aurreikusten da, Konferentzia Sektorialaren Erabakiak 7. oinarriko 4. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen badira. Handitutako kopuru hori dirulaguntza hauek emateko aplika dadin ez da beharrezkoa izanen beste deialdi bat, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenari men eginen zaio.

Diru gehigarri horren eraginkortasuna kreditu gehigarrirako baimena izatearen menpe dago, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen artikulu horretan adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz.

2. Baimendutako gastua ekitaldi bakoitzean ez bada osorik gauzatzen, hurrengo ekitaldiari gehitzen ahalko zaio, Ogasun Publikoari buruzko Foru Legearen 49. artikuluaren 1.e) eta 5. apartatuei jarraituz. 2026koa da kreditu soberakinak gehitzen ahal diren azken ekitaldia.

3. oinarria.–Aplikatzekoa den araubide juridikoa.

Aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzen da laguntzen fitxan eskuragarri dagoen araudiaren dokumentuan.

4. oinarria.–Onuradunak.

1. Egoitza fiskala Espainian duten subjektu hauek izaten ahal dira laguntzen azken hartzaileak (aurrerantzean, onuradunak):

a) Turismo-ostatuetarako lehendik dauden eraikinen jabe diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, eraikin horiek Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala erregistratuta badaude.

b) Turismo-ostaturako diren eraikinen enpresa ustiatzaileak edo errentariak edo emakidadun enpresak, baldin eta izaera hori egiaztatzen badute eraberritze obrak egiteko berariazko ahalmena ematen dien indarreko kontratu baten bidez, eta dirulaguntza eskatzen den turismo-ostatuetarako establezimenduen titular gisa agertzen badira Nafarroako Turismo Erregistroan.

Bi kategoria horiek proiektu bererako finantzaketa eskatzen badute, eskaeretan alderdi bakoitzak proiektu osoaren gainean hartzen duen ehunekoa adieraziko da, baina bi ehunekoen baturak ezin izanen du proiektuaren %100 gainditu.

2.–Onuradunen betebeharrak:

2.1. Eskatzaileak pertsona fisikoak badira, Espainiako nazionalitatea izan beharko dute, edo Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batekoa edo Suitzakoa. Europar Batasunekoak ez diren atzerritarren kasuan, egoitza fiskala eta zentro operatibo iraunkorra Espainian izan beharko dute, eta gutxienez dirulaguntzaren xede diren jarduerak egiten diren aldian mantendu beharko dituzte.

Eskatzaileak pertsona juridikoak badira, aplikatzekoa zaien araudiaren arabera behar bezala eratuta daudela frogatu beharko dute.

2.2. Hauek dira onuradun izateko betebeharrak:

a) Ez izatea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekurik, ez eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan ezarritakorik ere.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskuratu ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Eskaeran interesdunak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak.

b) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

c) Aurretik Administrazioak emandako edozein laguntza edo dirulaguntza itzultzeko betebeharrik ez izatea bete gabe, eta emandako laguntza edo dirulaguntzaren bat berreskuratzeko agindu baten mende ere ez egotea, agindua eman bada laguntza legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela deklaratu delako Europako Batzordearen erabaki baten ondorioz, edo emateko erabakia hartzean ezarritako baldintzak, era batean edo bestean, bete ez direlako.

d) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, eta merkataritza eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen mendeko eskatzaileen kasuan, ez dira onuradun izaten ahalko lege horretan jasotako ordainketa epeak betetzen ez dituzten enpresak.

Egoera hori kontabilitate araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten sozietateek frogatu beharko dute, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Araudiaren (887/2006 Errege Dekretua) 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Kontabilitate araudiari jarraikiz, galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ordaintzeko legezko epeak bete izana ziurtagiri bidez frogatzeko beharra ezarri da. Ziurtagiri hori Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek eman beharko du, enpresa bezeroaren ordainketen benetako epea aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere.

Debeku hori modu automatikoan nabarmenduko da eta bere horretan jarraituko du hura zehazten duten inguruabarrak segitzen duten bitartean.

e) Plantillan 50 pertsona baino gehiago dituzten enpresek berdintasun plan bat eduki beharko dute erregistraturik, hala ezartzen baitu Berdintasun planak eta haien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuak, zeinak Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua aldatu baitzuen.

2.3. Eskatzaileek eratzen badute pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte bat, edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko ekimen pribatuko kasuetako batean, ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar dute, behar adinako ahalmena duena onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko.

Kasu horietan, berariaz adieraziko dira dirulaguntzaren eskaeran zer konpromiso hartzen dituen bere gain unitateko kide bakoitzak. Hala egin ezean, Nafarroako Foru Ogasuneko Entitateen Erroldan inskripzio-agirian agertzen diren partaidetza ehunekoak aplikatuko dira. Halaber, laguntza ematen duen ebazpenean adieraziko da kide bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa. Kide horiek ere onuraduntzat joko dira.

2.4. Eskatzaileek onuradun izateko debekurik ez dutela frogatu beharko dute; horretarako, eskaera formularioan atal horretan jasotako erantzukizunpeko adierazpenak sartzea aurreikusten da, eta ez da beharrezkoa izanen adierazpen horiek dokumentazio gehigarri gisa aurkeztea.

2.5. Onuradunek jasotzen duten laguntzaren zenbateko osoa kasuan kasuko jarduketa diruz lagungarriak ordaintzera bideratuko dute.

5. oinarria.–Jarduketa diruz lagungarriak.

1.–Dirulaguntza jaso ahal izateko, onuradunek gauzatu beharreko jarduketek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.1. Jarduketak nahitaez egin beharko dira Nafarroan kokatutako turismo-ostaturako eraikin edo eraikin multzoetan. Eraikin horiek 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen eraikiak izan beharko dute, eta Nafarroako Turismo Erregistroan datu eguneratuekin honela inskribatuta egon:

–Hotel establezimenduak (hotelak, hostalak eta pentsioak).

–Landetxeak.

–Apartamentu turistikoak.

–Turismo-kanpalekuak.

–Aterpetxe turistikoak.

Modalitate hauen barruan, laguntza eskatzen den egunean gune horretan gauzatzen den jarduera ekonomikoak Nafarroako Jarduera Ekonomikoen Erregistroari dagozkion 681. taldetik 687.era arteko (biak barne) epigraferen batekoa izan beharko du.

Landetxeen eta apartamentu turistikoen kasuan, gainera, 861. ("Hiri-lurreko ondasun higiezinen alokairua") edo 862. ("Landa-lurreko ondasun higiezinen alokairua") taldeetan daudenak ere onartuko dira.

1.2. Jarduketak turismo-ostaturako erabiltzen diren eraikin osoetan eginen dira (A aukera), eta, salbuespen gisa, eraikin bat partez okupatzen duten turismo-ostatuetan (B aukera), baldin eta aukera horretara bideratutako aurrekontuak 2. oinarrian deskribatutako aurrekontuaren zuzkiduraren ehuneko berrogeita hamar gainditzen ez badu. Ehuneko horretara iritsitakoan, ez da B aukera horri buruzko eskaera gehiagorik onartuko, eta ebazpen arrazoitua emanen da.

B aukeraren barruan ezin izanen dira instalatu hainbat eraikinetako konplexu turistikoetarako energia-iturri berriztagarriz eta/edo hondar-beroaz elikatutako bero eta hotz sareak.

1.3. Jarduketak tipologia hauetako batean edo batzuetan sartu behar dira, eta laguntzen fitxan eskuragarri dagoen II. eranskineko AII.1 apartatuan horietako bakoitzerako ezartzen diren berariazko baldintzak bete behar dituzte:

a) Inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzea.

b) Energia-efizientzia hobetzea eta energia berriztagarriak erabiltzea berokuntza, klimatizazio, hozte, aireztatze eta etxeko ur beroaren instalazio termikoetan, zenbait eraikinetako konplexu turistikoetarako energia-iturri berriztagarriek eta/edo hondar-beroak elikatutako bero eta hotz sareen instalazioa barne.

c) Argiztapen instalazioen energia-efizientzia hobetzea.

1.4. Jarduketek energia primario ez-berriztagarriaren abiapuntuko kontsumoa %30 murriztea lortu eta justifikatu beharko dute. Hori frogatzeko, egun dagoen eraikinaren energia-efizientziaren ziurtagiria eta eraberritu ondoren lortutako energia-efizientziaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

Laguntzaren xedeko jarduketek eraikinaren energia-kalifikazio osoa hobetu behar dute, gutxienez ere letra bat, karbono dioxidoaren isurien eskalan neurtuta (CO2 kg/m² urtean), eraikinaren hasierako energia-kalifikazioarekin alderatuta. Irizpide hori ez da aplikatuko honako kasu hauetan:

a) Eraikinak A energia-kalifikazioa duela egiaztatzen badu, eta hobetzeko neurriak proposatzen badira; kasu horretan, irizpide honetarako aplikatuko den laguntza gehigarria A letrari dagokiona izanen da.

b) Eraikinak energia-kalifikazioa izateko prozedurarik ez badu. Kasu honetan, energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa %30 murriztu beharko du; horren ondorioa letra bat hobetzearen baliokidea izanen da.

Energia-kalifikazioaren hobekuntza hori jarduketa tipologia bat edo zenbait konbinatuz egiten ahal da, bai eta jarduketa baterako edo zenbaiterako neurri partzialak hartuz ere. Eraikinaren energia-ziurtapena egin beharko da eraikinen energia-efizientzia ziurtatzeko oinarrizko prozedura arautzen duen araudiarekin bat, aitortuta dauden programa informatiko ofizialetako bat erabiliz.

Lortzen den azken energiaren aurreztea kontuan hartuko da 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren 7. artikuluko azken energiaren aurreztearen helburuak betetzearen ondorioetarako. Zuzentarau hori 2018/2002 Zuzentarauak berrikusi zuen, urriaren 15eko 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera. Betebeharpekoek ezin dute energia aurrezte hori bitan kontatu, aipatutako zuzentarauaren 7. artikuluko 2014-2020 epean metatutako energia aurreztearen helburuak betetzearen ondorioetarako. Azken energiaren aurreztea kalkulatzeari eta hautagarri diren jarduketak zehazteari begira, Batzordearen 2019ko irailaren 25eko 2019/1658 (EB) Gomendioa aplikatuko da, energia aurrezteko betebeharren transposizioari buruzkoa, Energia-efizientziaren gaineko Zuzentaraua betez.

1.5. Horrez gain, Konferentzia Sektorialaren Erabakiaren 17. oinarriko 8. apartatuan jasotako betebeharrak bete beharko dira.

1.6. Jarduketek aplikagarri zaien indarreko araudia bete beharko dute, eta nahitaezko administrazio lizentziak eta baimenak izan beharko dituzte, jarduketa horiek hala eskatzen badute. Eta, bereziki, Konferentzia Sektorialaren Erabakiaren 17. oinarriko 10. apartatuan adierazten diren alderdiak hartuko dira kontuan.

2.–Honako hauek ez dira jarduketa diruz lagungarriak izanen:

a) Eraikin berrietan egindakoak.

b) Lehendik dauden eraikinetan egindako esku-hartzeak, baldin eta eraikitako azalera edo bolumena handitzen badira.

c) Lehendik dauden eraikinetan egindako esku-hartzeak, baldin eta, horrekin batera, eraikinaren erabilera aldatzen bada.

d) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan ezarritako klima eta ingurumen arloko helburuei kalte nabarmena, zuzenekoa edo zeharkakoa, eragiten dieten jarduketak. Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatu zuen.

Zehazki, ezin izanen dira diruz lagundu Kontseiluaren Betearazpen Erabakian inbertsio honetatik kanpo gelditzen diren jarduerak ezartzeko zerrendaren barruan daudenak (152. orrialdea). Horiek Konferentzia Sektorialaren Erabakiaren 17. oinarriko 5. apartatuko d) letran zerrendatuta daude.

3.–Diruz lagungarria den gastua 30.000 eurotik gorakoa bada (BEZa kanpo), obra gauzatzeko gastuen kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa bada (BEZa kanpo), ekipo ondasunez hornitzearen kasuan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela. Horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu, eta aukeraturiko eskaintza hautatzeko arrazoiak eman laguntzen fitxako "Hornitzailearen hautaketaren justifikazioa" izeneko formularioan.

Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude, dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik. Edonola ere, alderdi horiek aipatu formularioan frogatu beharko dira.

6. oinarria.–Jarduketak gauzatzeko epea.

1. Laguntza hauek pizgarri gisa erabili nahi direnez, laguntzaren eskaera erregistratzeko egunaren ondotik onuradunek hasitako jarduketak baino ez dira onartuko. Hori horrela, ez da hautagarri izanen egun hori baino lehenago jarduketaren gauzatzeari buruz fakturatutako inongo kosturik.

Hala ere, eskaera aurkezteko edo dagozkion inbertsioak egiteko beharrezkoak diren prestaketa jarduketei dagozkien kostuak –hala nola proiektua, memoria teknikoak, ziurtagiriak eta abar–, diruz lagungarritzat hartzen ahal dira, nahiz eta aurretik fakturatuak izan, baldin eta prestaketa jarduketa horiek 2021eko urtarrilaren 1a baino geroago hasi badira.

2. Onuradunek gehienez ere 12 hilabeteko epea dute jarduketa gauzatzeko, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik hasita. Eta jarduketak justifikatzeko epea hiru hilabetekoa izanen da, gauzatze epea amaitzen denetik zenbatzen hasita, 11. oinarrian ezartzen den bezala.

7. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.

Jarduketa diruz lagungarriaren mota bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa eta mugak laguntzen fitxan dagoen III. eranskinean ezartzen dira.

8. oinarria.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak egiteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2023ko abenduaren 31n bukatuko da, egun hori barne.

Deialdi honetarako aurreikusitako aurrekontu-kreditua egun hori baino lehen agortzen bada, laguntzen fitxan iragarriko da.

2. Laguntzak eskatzeko modua:

Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) fitxaren bitartez (laguntzen fitxa). Bertan dagoen formularioa erabili beharko da.

Eskabide telematikoan adierazi behar da eskatzaileak baduela gaitutako helbide elektroniko (GHE) bat eta harpidetua dagoela Nafarroako Gobernuak jakinarazpen elektronikorako gaitutako prozeduretan. Gaitutako helbide elektronikoa 20. oinarrian adierazten den moduan lortuko da.

3. Aurkeztu beharreko agiriak:

Laguntzak eskatzeko, laguntzen fitxan eskuragarri dagoen I. eranskinean (AI.1) eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Eskaerak eta eskatutako dokumentazio guztia fitxan eskuragarri dauden ereduetara egokituko dira, eta PDF formatuan aurkeztuko dira, izenarekin behar bezala identifikatuta (adib.: "Memoria").

4. Zuzenketak:

Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Ezin izanen da inolaz ere zuzendu laguntzen fitxan eskuragarri dagoen I. eranskinean (AI.1) eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez izana.

9. oinarria.–Banakako ebaluazioa.

1. Laguntza hauek banakako ebaluazioko araubidearen bidez emanen dira; horregatik, eskaerak aurkeztu diren ordenari jarraituko zaio zorrotz, aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik kontuan hartzen ez diren eskaerak ezetsitzat joko dira.

2. Laguntzak eskatzeko epea amaitu baino lehen (2023ko abenduaren 31) agortzen bada aurrekontu-kreditua, eskaerak behin-behineko erreserba zerrendan erregistratzen jarraitzen ahalko dira. Eskaera horiei erantzunen zaie, sartze ordenari zorrotz jarraituz, kreditua askatzen bada (laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratzen delako edo onuradunen batek laguntzari uko egiten diolako) edo deialdian aurrekontu berria sartzen bada.

Eskaera behin-behineko erreserba zerrendarako aurkezteak ez dio inolako eskubiderik sortuko eskatzaileari, harik eta eskaera ebatzi arte.

10. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak, hau da, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak, eskaerak aztertuko ditu, eta gero organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio. Proposamen horretan adieraziko da onuradunek dirulaguntza eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

2. Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruz ebazteko.

Eskaerak aurkezten denetik hasita, gehienez ere 6 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko zaie ebazpen arrazoitua eskatzaileei, gaitutako helbide elektronikoaren bidez. Epe horretan eskatzaileari berariazko ebazpena jakinarazi ezean, eskaera ezetsitzat joko da.

11. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzea.

1. Jarduketak justifikatzeko epea gehienez ere hiru hilabetekoa izanen da, 6. oinarrian jarduketak gauzatzeko adierazitako epea amaitzen denetik zenbatzen hasita;gauzatze-epe hori2024ko abenduaren 31ra artekoa izanen da gehienez ere.

Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, kobratu beharreko dirulaguntza %5 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

2. Aurkeztu beharreko frogagiriak eskuragarri dagoen ereduaren araberako ordainketa eskaera izanen dira, laguntzen fitxaren I. eranskinean (AI.2) eskatutako dokumentazioarekin batera.

Frogagiriak osatu gabe badaude edo akastunak badira, 8. oinarriko 4. apartatuan ezarritako moduan zuzentzeko eskatuko da.

3. Nafarroako Gobernuaren Diruzaintzak dirua onuradunaren kontuan sartzeko, onuradunak "Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera" bete eta Nafarroako Ogasun Departamentuko diruzaintzan aurkeztu beharko du, salbu eta lehenago aurkeztu badu.

12. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Ordaintzeko eskaera jasota, eta frogagiriak aztertuta, kudeaketa organoak organo eskudunari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, ziurtatzen duena betetzen direla dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.

2. Dirulaguntza ordaintzeko ebazpena sei hilabeteko epean emanen da, frogagiriak aurkezten direnetik hasita.

3. 60.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, ordainketa egin aurretik, laguntzen organo kudeatzaileak inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du, eta hori jasota utziko da espedientean, akta edo egiaztatze txosten baten bidez.

13. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

1. Laguntzaren onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Pertsona juridikoek, dirulaguntzaren esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematikaz, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren arabera. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori adieraziko da adierazpenean).

3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituztenek ez badute betetzen foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ezin izanen dute kobratu onartutako dirulaguntza (dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu izanaren deklarazioa).

b) Diruz lagundutako jarduera egin eta justifikatzea deialdi honetako oinarrietan ezarritako moduan eta epeetan.

c) Agirien bidez justifikatzea laguntzaren xede den jarduketarekin lotutako transakzio guztietarako kontabilitate bereizia erabili dela (sarrerak eta ordainketak, eta, halakorik izan bada, laguntzen sarrera, hornitzaileei egindako ordainketak eta abar).

d) Enpresa deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezartzen dena kontuan hartuta.

e) Laguntzak kudeatzen dituen organoari jakinaraztea dirulaguntza eskatu ondoren xede bererako beste laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu direla, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batek emanak. Jakin bezain laster egin behar da jakinarazpena.

Halaber, dirulaguntza ematean kontuan izan den edozein inguruabar (objektibo nahiz subjektibo) aldatzen bada, horren berri eman beharko da.

f) Biomasa instalazioen kasuan, tokiko berogailuak edo 1 MW baino gutxiagoko galdarak dituzten jarduketetarako:

Onuradunak agirien erregistro nahikoa izanen du egiaztatzeko ekipoan erabilitako erregaiak ziurtagiri bat duela, entitate independente egiaztatu batek emana, non honako hauek betetzen dituela ziurtatzen baita: UNE-EN-ISO 17225-2 arauan ezarritakoaren araberako A1 mota, UNE-EN-ISO 17225-4 arauaren 1. mota, 164003 arauaren A1 mota edo 164004 arauaren A1 mota. Erregistro hau bost urtez mantenduko da.

g) Onuradunak argitalpenetan, zabalkunde jardueretan, web-orrietan eta, oro har, edozein hedabidetan diruz lagundutako jarduerari buruz egiten duen aipamen orok Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Gainera, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak finantzatu dituztela adierazi beharko da.

Informazio kartelak eta plakak egiten badira, leku ikusgarrian, jendeak erraz ikusteko moduan, jarriko dira, eta testua Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan eta hizkera inklusiboz idatzirik egonen da.

h) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (SEM) finantzatutako dirulaguntzen onuradun diren pertsonek bete behar dituzten betebeharrak, ondoko apartatuan jasotzen direnak.

i) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo, kasua bada, hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat. Hala ere, enpresa deslokalizazioa gertatuz gero, 18/2020 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritako baldintzen arabera itzuliko da dirulaguntza.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

14. oinarria.–Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (SEM) finantzatutako dirulaguntzak lortzeagatik bete beharrekoak.

1. SEMek finantzatutako dirulaguntzen onuradun diren pertsonek, gainera, honako betebehar hauek dituzte:

a) Funtsen azken jasotzaileari buruzko datuak ematea, onuraduna ez bada, eta kontratistei eta azpikontratistei buruzkoak, azken jasotzailea adjudikazio boterea bada, kontratazio publikoaren arloko zuzenbidearen arabera.

b) Onartzea datuen lagapena egitea inplikatuta dauden administrazio publiko guztien artean, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.

c) SEEPan ezarritako zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoa hartzea, besteak beste, ekonomia zirkularraren printzipioa eta «ingurumenari kalte nabarmenik ez egitea» printzipioa, eta orobat SEEPan ezarritako etiketatu berde eta digitala betetzea.

d) Egiaztatzea, jarduera ekonomikorik aurrera eramanez gero, Nafarroako Jarduera Ekonomikoen Erregistroan inskribatuta dagoela, eta hor azaltzea laguntza eskatzen den unean egiaz aurrera eramaten duen jarduera ekonomikoa.

e) Hurrengo oinarrian jasotako publizitate eta hedapen betebeharra betetzea.

f) Finantzaketari buruzko dokumentazioa bost urtez gordetzea, ordainketa egiten denetik zenbatzen hasita, edo hiru urtez, finantzaketa 60.000 eurokoa edo txikiagoa bada.

g) Aitortzea Foru Komunitateko Administrazioak eta aipatutako Erregelamenduaren 22. artikuluan jasotako organismo europar guztiek Benetako Titulartasunen Erregistroan (JUS/319/2018 Aginduaren bidez sortua) jasotako informazioa eskuratzeko, edo benetako titularrei buruzko datu horiek eman ditzaketen Administrazioaren beste datu-base batzuetan sartzeko duten aukera.

h) Onartzea Europako Batzordearen, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoaren, Europako Kontuen Auzitegiaren eta Europako Fiskaltzaren kontrolak, eta aitortzea Europako erakunde horiei eta agintari nazionalei beren eskumenak gauzatzeko behar duten informazioa eskuratzeko duten eskubidea.

i) Biltzea, funtsen ikuskapen eta kontrolerako eta formatu elektronikoan, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak otsailaren 12an emandako 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan jasotzen diren datuen kategoria harmonizatuak. Datu horiek datu base bakarrean jasoko dira.

j) Turismoaren Konferentzia Sektorialaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakiaren 17. oinarrian adierazitako betebeharrak.

2. a), b), eta c) letretan xedatutakoa betetzeko, laguntzen eskatzaileek aurkeztu behar dute "SEEPren jarduketen gauzatzeari buruzko adierazpena", barne duela interes gatazkarik ezaren adierazpena (IGEA).

15. oinarria.–Publizitatea eta zabalkundea.

1. SEMek finantzatutako dirulaguntzen onuradunek publizitate eta hedapen betebehar hauek bete behar dituzte:

a) Diruz lagundutako jarduketei buruzko informazio eta komunikazio neurrietan (informazioa emateko kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, web-orriak, prentsako iragarki eta tartekatzeak, ziurtagiriak eta abar), honako logotipo hauek erakutsi beharko dira:

1. Europar Batasunaren enblema, "Europar Batasunak finantzatua-Next Generation EU" testuarekin batera. "SEEPren marka eskuliburuan" jasotako arau grafikoak eta kolore normalizatuak hartuko dira kontuan, honako webgune honetan kontsultatzen ahal direnak:

Nortasun bisuala | Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana, Espainiako Gobernua. (planderecuperacion.gob.es).

2. Suspertze Planaren logoa, lotura honetan dagoena: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual.

b) Diruz lagundutako jarduketei buruzko edozein hedapen egiten denean, adierazi beharko da Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak finantzatu dituztela.

2. Informazio kartelak eta plakak egiten badira, leku ikusgarrian, jendeak erraz ikusteko moduan, jarriko dira, testua Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan idatzirik.

16. Oinarria.– "De minimis" laguntzak eta finantzaketa bikoitzik ez izatea.

1. Deialdi honetako dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu horren xedea da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko modua xedatzea (2013ko L 352 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, abenduaren 24koa). Erregelamendu horren aplikazio aldia 2023ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2020ko uztailaren 2ko 2020/972 (EB) Erregelamenduaren bidez (2020ko L 215/3 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, uztailaren 7koa).

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zerga ekitaldiko edozein alditan emandako "de minimis" laguntza guztien batura ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Horretarako, interesdunek kasuan kasuko zerga ekitaldian eta aurreko bi zerga ekitaldietan hartutako bestelako "de minimis" laguntzak aitortu beharko dituzte eskaera egiteko inprimakian.

2. Finantzaketa bikoitzari dagokionez, SEMek ezartzen duen 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluaren arabera, mekanismoaren esparruan emandako laguntza erantsiko zaio Europako bestelako programa eta tresnen baitan emandakoari. Eraberritzeek eta inbertsio proiektuek Europar Batasunaren beste programa eta tresna batzuen laguntza jasotzen ahalko dute, laguntza horrek kostu bera estaltzen ez badu.

17. oinarria.–Laguntzen bateragarritasuna.

Emandako laguntzak beste edozein laguntza publikori metatzen ahalko zaizkio, baldin eta identifikatzen ahal diren kostu finantzagarri desberdinetakoak badira. Halaber, metatzen ahalko zaizkio kostu finantzagarri berberei (partez edo osorik) dagokien beste edozein laguntza publikori ere, baldin eta metaketa horrek ez badu gainditzen deialdi honetan laguntza horri aplika dakiokeen gehieneko laguntza intentsitatea edo laguntzaren zenbatekorik handiena.

Nolanahi ere, otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluaren arabera, SEMen kargura finantzatzen diren eraberritzeek eta inbertsio proiektuek Batasuneko beste programa eta tresna batzuen laguntza jasotzen ahalko dute, baldin eta laguntza horrek kostu bera estaltzen ez badu.

18. oinarria.–Iruzur arriskuaren ebaluazioa.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren apirilaren 27ko 69E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi da iruzurraren aurkako neurrien plana, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) kargura finantzatutako proiektuen kudeaketaren esparruan.

Aipatutako planean jasotzen denaren arabera, oinarri arautzaile hauek onesteko espedientean jasoa dago iruzur arriskuaren ebaluazioa (bandera gorrien egiaztapen zerrenda) eta, orobat, "Interes gatazkarik ezaren adierazpena" (IGEA), haren prestaketan eta tramitazioan parte hartu duten pertsona guztiei dagokiena, eta halaber, onuradunak hautatu eta baldintzak betetzearen egiaztapen prozeduran parte hartzen duten guztiei dagokiena. Adierazpen hori eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute, egoera aldatzen bada jatorrizko adierazpenaren aldean, horrek galaraziko baitie prozeduran parte hartzea.

Gainera, laguntza eskatzen dutenek beren IGEA aurkeztuko dute, non jasoko den 14. oinarrian aipatzen den adierazpena.

19. oinarria.–Laguntzen kontrola.

1. Bai dirulaguntzak emateko fasean, bai horiek ordaintzekoan edo ondoren, dirulaguntza ematen duen organoak, bai eta kontrolerako organo eskudunek ere, barnean direla 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamendua delakoaren [2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua] 129. artikuluan jasotakoak, egokitzat jotzen dituzten kontrol eta ikuskapen guztiak egiten ahalko dituzte, emandako laguntza behar bezala gauzatu dela ziurtatzeko. Horrela, bada, eskatzaileak behartuta daude laguntza ematera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentazio eta informazio ematera. Era berean, onuradunek konpromisoa hartzen dute egiten ahal diren ikuskapen eta egiaztapen guztiak errazteko. Egiaztapen eta ikuskapen horiek eragozteak laguntza itzultzea ekartzen ahal du, ukatu gabe dagokion zehapen prozedura tramitatzea.

Artikulu horietan ezarritakoaren arabera, Suspertze eta Erresilientzia Planaren funtsak jasotzeko baldintza izanen da idatziz aurkeztea konpromisoa, behar diren eskubideak eta sarbideak errazteko, Batzordeak, Iruzurraren aurkako Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontu Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta estatuko agintariek beren kontrol eskumenak egikaritu ditzaten.

Justifikazioak aintzat hartuko ditu, halaber, Europar Batasunak eta Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruz emandako araudiaren eskakizunak.

2. Dirulaguntza ematen duen erakundeak neurriak hartuko ditu iruzurrari eta ustelkeriari aurrea hartu, antzeman eta haiek jakinarazi eta zuzentzeko, eta halaber interes gatazkari eta finantzaketa bikoitzari aurrea hartzeko, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua betez.

3. Administrazioak eta 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluan jasotako erakundeek Benetako Titulartasunen Erregistroetan jasotako informazioa eskuratzen ahalko dute, bai eta administrazioaren beste datu base guztietan jasotakoa ere, benetako titularren inguruko datu horiek eman ahal izateko.

4. Laguntza horien gaineko informazioaren eta kontrolaren ondorioetarako, informazioa lagako da Europako Funtsen Sistemekin dirulaguntza horiek kudeatzeko eta kontrolatzeko ezarritako sistemen artean.

20. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Eskatzaileek baliabide telematikoen bitartez aurkeztu beharreko laguntza eskaerak eta gainerako dokumentazio guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztu behar dituzte, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

Laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eta administrazio egintzen jakinarazpenak eskaera egiten duten pertsona juridikoen gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen dira.

2. Ogasun Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da.

Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

21. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publikotasuna.

Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu-kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan ere argitaratuko dira (www.nafarroa.eus).

22. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute oinarri arautzaile hauen aurka, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: F2300051