2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
"Edateko uraren hornidura hobetzea Induraingo eta Urbikaingo biztanleguneetan Mendinueta Soluziotik" proiektua. Behin betiko onespena
Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2023ko maiatzaren 11n egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:
ERABAKIA:
Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2023ko otsailaren 9an, erabaki zuen onestea "Edateko uraren hornidura hobetzea Induraingo eta Urbikaingo biztanleguneetan Mendinueta Soluziotik" izeneko proiektua, eta hasiera batez onestea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurrean jarri zuen hamabost egunean.
Bestalde, proiektuaren trazaduran den ur-ibilguren bat ez ukitzeagatik, beharrezkoa izan da beste toki batean kokatzea hasieran aurreikusitako kutxatiletako batzuk. Hori dela eta, jakinarazpena egin zaie kokapen berri horiek ukitutako titularrei, eta hamabost eguneko beste epe bat eman zaie egoki iruditzen zaizkien ohar edo alegazio guztiak egin ditzaten.
Epe horietan zenbait alegazio jaso dira. Hona hemen erantzunak:
1.–Jesús Aurelio Del Castillo Iruritak alegatzen du 1.503,05 ml hodik ukituko dituen sei lurzatiren jabe dela, erregistro edo kutxatilen instalazioak eragindako ukipenez gain. Ordezko hiru trazadura proposatzen ditu, finka partikularren ukipena murrizten dutenak, eta Administrazioari gastu gutxiago ekarriko diotenak, proiektuan aurreikusitakoa baino laburragoak izaki. Eskatzen du alda daitezela hodiaren trazadura eta ur-biltegiaren kokapena.
Proposamen horrekin bat egin dute Félix Labianok, Jesús Ardanaz Eguarasek eta Encarna Armendáriz Ardanazek.
Erantzuna:
Hiru proposamenak azterturik, horiek guztiak dira egingarriak. Lehena hodi-luzera txikienekoa da, eta ukipen gutxienekoa; bigarrenak ibilbide luzeena du; eta hirugarrena tartekoa da. Kontrara, ur biltegi berria mazela batean kokaturik, bide-tarte bat egin behar da, 200,0 ml ingurukoa, eta beste tarte baten zoladura hobetu, 250,0 ml ingurukoa, orain dagoen bidean. Gainera, kokapen horretan eremu ezegonkorrak atzeman dira, aztertu beharrekoak.
Proposamenen arteko erkatze azterketa bat eginik, ondorioa da 1. aukera dela gauzatzeko kostu gutxien dakarrena, alde txikia dagoela 3. aukerarekiko, ukipenak kontuan hartu gabe, betiere. Hala eta guztiz ere, 3. aukeran ur-biltegia kokatzeko aurreikusten den tokiak sarbide zuzenagoa eta seguruagoa izanen luke, Gergetiaingo bidea, hain zuzen. Horrez gain, Cuesta de las Viñas alderdiko mazelan (1. aukera) ikusitako luizi txikiak direla eta, 3. aukera hobesten dugu.
Horrenbestez, onartu egiten da Jesús Del Castillok aurkezturiko 3. aukera. Aurreko trazaduraren aldean, ukipenak beste batzuk dira, hurren azaltzen den eta proiektuari erantsitako planoan jasotzen den bezala.
Indurainen, beraz, lurzatien gaineko ukipenak, luzeran, hauek izanen dira:
3. poligonoko 27. lurzatia. Ukipen berria: 140,95 ml hodi.
3. poligonoko 17. lurzatia. Ukipen berria: 120,88 ml hodi eta kutxatila bat (1).
3. poligonoko 16. lurzatia. Ukipen berria: 72,73 ml hodi eta kutxatila bat (1).
3. poligonoko 15. lurzatia: 432,77 ml hodi izan beharrean, 430,66 ml izanen ditu.
3. poligonoko 34. lurzatia: 320,95 ml hodi izan beharrean, 414,70 ml izanen ditu, eta kutxatila bat (1).
3. poligonoko 29. lurzatia: 271,91 ml hodi eta kutxatila bat (1) izan beharrean, ukipenik gabe geldituko da, eta, beraz, desafektatu eginen litzateke.
2. poligonoko 179. lurzatia: 79,30 ml hodi izan beharrean, ukipenik gabe geldituko da, eta, beraz, desafektatu eginen litzateke.
2. poligonoko 171. lurzatia: 339,84 ml hodi izan beharrean, 153,71 ml izanen ditu, eta kutxatila bat eta erdiko (1,5) ukipena bere horretan geldituko da.
2. poligonoko 170. lurzatia: 326,90 ml hodi izan beharrean, 157,91 ml izanen ditu, eta 2 kutxatila-erdiko ukipena bere horretan geldituko da.
2. poligonoko 169. lurzatia: 479,06 ml hodi izan beharrean, 232,95 ml izanen ditu, eta kutxatila-erdiko (0,5) ukipena bere horretan geldituko da.
2.–José Mugueta Burguetek alegatzen du proiektuaren trazadura iragaten dela haren jabetzako zenbait lurzatitatik, eta horietan drainatze-hodiak dituela instalatuak, putzurik ez eratzeko. Eskatzen du berriz para daitezela drainak, obrak egitean kaltea jasaten badute. Orobat, drainak egiten segituko duenez 1,20 m-ko sakoneran, gutxi gorabehera, eskatzen du hornidura-hodia sakonago instala dadila, hura ez hausteko. Gainera, kutxatilaren bat beste toki batean kokatuko dela jakinarazi zaiola-eta, azalpenak eskatzen ditu zergatiaz eta kokapenaren toki zehatzaz, eta aldaketa alegazioetarako epetik kanpo egin dela deritzo.
Erantzuna:
Berriz paratuko dira obrak ukitutako drainak, lurzati-itxiturak nahiz beste edozein azpiegitura, eta zerbitzuko egoera onenean geldituko dira, zangak zulatu aurretik bezalaxe.
Zangen garaierari dagokionez, hori izanen da hodiaren ibilbide-tarte bakoitzaren araberakoa. Proiektuan, finketatik iragatean, ezartzen den gutxieneko sakonera 1,10 m da. Eraikuntza-enpresak aldian behin bilerak egiteko konpromisoa hartu du Mankomunitatearekin eta finken jabeekin, bai eta bisitak ere jabeekin lekuan bertan, tarte bakoitza gauzatu aurretik; horietan, seinalatuko da zein aldetan duten irteera oraingo eta etorkizuneko drainek. Sakonera horretan harririk ez badago, ez legoke eragozpenik tarte horietan 1,30 m-ra handitzeko.
Kutxatila kokapen berrian, haren jabetzako 166. lurzatian, paratzeari dagokionez –hasieran finka mugakidearekin erdibanaturiko kutxatila bat paratu behar bazen ere–, katastroaren planotik ondorioztatzen denez ez dagoela banaketarik bi finken artean eta adierazi gabeko ur-ibilgu txiki bat dagoenez, kutxatila finketako batean instalatu behar da. Aukeratu da 166. lurzatian kokatzea, haren mugaren ondoan.
Horiek guztiak horrela, alegazioak aurkezteko epeak bukaturik, hau erabaki da:
Lehena.–Behin betiko onestea "Edateko uraren hornidura hobetzea Induraingo eta Urbikaingo biztanleguneetan Mendinueta Soluziotik" proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek berekin dakar onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Alegazioak ebatzi dira erabaki honen azalpen zatian adierazi den eran.
Bigarrena.–Desjabetze-espedientetik desafektatzea Induraingo (Itzagaondoa) 3. poligonoko 29. lurzatia eta 2. poligonoko 179. lurzatia.
Organo eskuduna den aldetik, Nafarroako Gobernuari eskatzea presakoa deklara dezala ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako; izan ere, Mendinueta Soluzioko ur-hornidurako sarera lotu behar dira Induraingo eta Urbikaingo biztanleguneak, egungo egoeran ez baita bermatzen ur-hornidura, edo agorraldian iturburuen emaria aski ez izateagatik, edo hodietako jarioengatik, horiek zailak izanik atzematen eta konpontzen, zehatz ezagutzen ez delako hodien trazadura, iristea zaila den mendialdeko eremuetan baitago.
Laugarrena.–Behar den kreditu-erreserba egitea 2023ko aurrekontuko 2 1611 6230000 "Itzagaondoko sareak" partidan, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko.
Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta haren laburpena ere Foru Komunitateko egunkari batean, eta paratzea Itzagaondoko Udalaren eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-tauletan.
Seigarrena.–Erabaki hau alegazio-egileei eta gainerako ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
Berraztertzeko errekurtsoa, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.
Urrotz-Hirian, 2023ko maiatzaren 12an.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda
FINKAREN KODEA | TITULARRA/K | UKIPENAK | KATASTROA |
Jarduketa | Luzera/ Zortasuna | Aldi baterako okupazioa | Kutxatilak | Behin betiko okupazioa | Pol. | Lurzatia | Deskribapena |
ml | m² | m² | Unit. | m² | m² |
ITZAGAONDOKO UDAL-MUGARTEA (TURRILLAS) |
IZG-01 | Javier Félix Burgui Villanueva | A1 | 73,36 | 229,16 | 783,83 | 1 | 4 | - | 6 | 159 | Lehorreko alorra |
IZG-02 | Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | A1 | 8,00 | - | - | - | - | - | - | - | Erreka-zuloa |
IZG-03 | José Javier Mugueta Burguete | A1 | 326,65 | 980,00 | 3.265,98 | 1 | 4 | - | 6 | 157 | Lehorreko alorra eta Basoa/Larreak |
IZG-04 | Itzagaondoko Udalaren herri-lurrak | A1 | 81,55 | 243,35 | 805,39 | - | - | - | 6 | 160 | Larreak |
IZG-05 | Itzagaondoko Udala | A1 | 9,00 | - | - | - | - | - | - | - | Bidea |
IZG-06 | José Javier Mugueta Burguete | A1 | 147,01 | 440,20 | 1.470,59 | - | - | - | 6 | 161 | Lehorreko alorra |
IZG-07 | Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | A1 | 10,00 | - | - | - | - | - | - | - | Erreka-zuloa |
IZG-08 | M.ª Teresa Guillén Subirán | A1 | 311,55 | 934,67 | 3.115,56 | - | - | - | 6 | 162 | Lehorreko alorra |
IZG-09 | Itzagaondoko Udala | A1 | 7,00 | - | - | - | - | - | - | - | Bidea |
IZG-10 | José Javier Mugueta Burguete | A1 | 419,13 | 1.257,39 | 4.191,20 | 1 | 4 | - | 6 | 165 | Lehorreko alorra |
IZG-11 | Itzagaondoko Udala | A1 | 6,00 | - | - | - | - | - | - | - | Bidea |
IZG-12M | José Javier Mugueta Burguete | A1 | 256,09 | 768,72 | 2.566,48 | 1 | 4 | - | 6 | 166 | Lehorreko alorra |
IZG-13M | M.ª Teresa Guillén Subirán | A1 | 140,56 | 421,07 | 1.399,53 | - | - | - | 6 | 167 | Lehorreko alorra |
IZG-14 | Javier Félix Burgui Villanueva | A1 | 177,53 | 532,62 | 1.775,40 | - | - | - | 6 | 168 | Lehorreko alorra |
IZG-15 | Jesús Ardanaz Eguaras | A1 | 35,85 | 107,87 | - | - | - | - | 6 | 169 | Lehorreko alorra |
IZG-15BIS | SAT Loperena NA243 | A1 | - | - | 359,59 | - | - | - | 6 | 169 | Lehorreko alorra |
ITZAGAONDOKO UDAL-MUGARTEA (INDURAIN) |
IZG-16M | Jesús Ardanaz Eguaras | A1 | 146,22 | 438,67 | - | - | - | - | 3 | 37 | Lehorreko alorra |
IZG-16BIS | SAT Loperena NA243 | A1 | - | - | 1.462,22 | - | - | - | 3 | 37 | Lehorreko alorra |
IZG-17M | José Ignacio Ibarrola Equiza | A1 | 320,07 | 960,23 | 3.134,88 | 1 | 4 | - | 3 | 36 | Lehorreko alorra |
IZG-18M | Jesús Aurelio del Castillo Irurita | A1 | 414,70 | 1.244,12 | 4.160,95 | 1 | 4 | - | 3 | 34 | Lehorreko alorra |
IZG-18/1 | Jesús Ardanaz Eguaras | A1 | 140,95 | 422,87 | 1.777,80 | - | - | - | 3 | 27 | Lehorreko alorra |
IZG-18/2 | Jesús Aurelio del Castillo Irurita | A1 | 120,88 | 362,65 | 1.209,05 | 1 | 4 | - | 3 | 17 | Lehorreko alorra |
IZG-18/3 | M.ª Encarnación Armendariz Ardanaz | A1 | 72,73 | 217,86 | 723,31 | 1 | 4 | - | 3 | 16 | Lehorreko alorra |
IZG-19D | Félix Antonio Labiano Eslava | A1 | - | - | - | - | - | - | 3 | 29 | Desafektatua |
IZG-20D | Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | A1 | - | - | - | - | - | - | - | - | Erreka-zuloa, desafektatua |
IZG-21D | Jesús Aurelio del Castillo Irurita | A1 | - | - | - | - | - | - | 2 | 179 | Desafektatua |
IZG-22D | Itzagaondoko Udala | A1 | - | - | - | - | - | - | - | - | Bidea, desafektatua |
IZG-23M | Jesús Aurelio del Castillo Irurita | A2 | 153,71 | 461,13 | 1.126,90 | 0,5 1 | 2 4 | - | 2 | 171 | Lehorreko alorra |
IZG-24M | Jesús Aurelio del Castillo Irurita | A2 | 157,91 | 473,73 | 1.108,85 | 0,5 0,5 | 2 2 | - | 2 | 170 | Lehorreko alorra |
IZG-25M | M.ª Encarnación Armendariz Ardanaz | A2 | 232,95 | 698,85 | 1.715,20 | 0,5 | 2 | - | 2 | 169 | Lehorreko alorra |
IZG-26M | Itzagaondoko Udala | A2 | 5,00 | - | - | - | - | - | - | - | Bidea |
IZG-27M | Jesús Aurelio del Castillo Irurita | A1 | 195,37 | 586,11 | 1.910,61 | - | - | - | 3 | 15 | Lehorreko alorra |
A2 | 235,31 | 705,93 | 1.266,13 | - | - | - |
IZG-28 | Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | A2 | 5,00 | - | - | - | - | - | - | - | Txirria erreka |
IZG-29 | Itzagaondoko Udala | A2 | 31,00 | - | - | - | - | - | - | - | Gergetiaingo bidea |
IZG-30 | Jesús Aurelio del Castillo Irurita | A1 | - | - | - | - | - | 133,05 | 2 | 165 | Lehorreko alorra |
ITZAGAONDOKO UDAL-MUGARTEA (TURRILLAS) |
IZG-31 | Pablo Lecumberri Barrios | A3 | 27,09 | 84,22 | 257,17 | 1 | 4 | - | 6 | 153 | Lehorreko alorra |
IZG-32 | Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | A3 | 7,00 | - | - | - | - | - | - | - | Erreka-zuloa |
IZG-33 | Julián Esquiroz Lecumberri | A3 | 153,47 | 460,41 | 1.498,18 | 2 | 8 | - | 6 | 151 | Lehorreko alorra |
| Pablo Lecumberri Barrios | | | | | | | | | | |
IZG-34 | Julián Esquiroz Lecumberri | A3 | 368,84 | 1.106,70 | 3.686,24 | - | - | - | 6 | 150 | Lehorreko alorra |
| Pablo Lecumberri Barrios | | | | | | | | | | |
IZG-35 | Itzagaondoko Udala | A3 | 7,00 | - | - | - | - | - | - | - | Bidea |
ITZAGAONDOKO UDAL-MUGARTEA (URBIKAIN) |
IZG-36 | Julián Esquiroz Lecumberri | A3 | 360,42 | 1.081,27 | 3.665,90 | - | - | - | 7 | 108 | Lehorreko alorra |
| Pablo Lecumberri Barrios | | | | | | | | | | |
IZG-37 | Itzagaondoko Udala | A3 | 3,00 | - | - | - | - | - | - | - | Bidexka |
IZG-38 | Julián Esquiroz Lecumberri | A3 | 224,54 | 670,75 | 2.108,46 | - | - | - | 7 | 110 | Lehorreko alorra |
A4 | 208,86 | 623,74 | 1.970,66 | 1 | 4 | - | | | |
IZG-39 | Itzagaondoko Udala | A3 | 5,00 | - | - | - | - | - | - | - | Bidea |
A4 | 5,00 | - | - | - | - | - |
IZG-40 | Julián Esquiroz Lecumberri | A3 | 171,94 | 521,66 | 1.738,84 | 1 | 4 | - | 7 | 104 | Lehorreko alorra eta Basoa |
Iragarkiaren kodea: L2307547