109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Herri-lurrak desafektatzea haize-parkea paratzeko. Hasierako onespena

Fontellaseko Udalak, 2023ko maiatzaren 11n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondotik aipatzen diren lurzatien herri-erabilera desafektatzea; helburua da lursail bat okupatzea, abifauna monitorizatzeko gailu bat instalatzeko, eta bide-zortasuneko eskubidea eratzea, zanga bat egiteko, bertan ezartzeko Renovables del Cierzo SLU sozietatearen aldeko elikadura- eta telekomunikazio-sistema, "Volandín" parke eolikorako.

Lurzatiak:

POLIGONOA

LURZATIA

LUR GAINEKO OKUPAZIO IRAUNKORRA (m²)

ZANGAREN ZORTASUNA (m²)

ALDI BATERAKO
OKUPAZIOA (m²)

6

18

9

57,50

116,12

5

74

0

601,56

1.104,60

GUZTIRA

9

659

1.220,72

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun naturalean, bete beharrez xedaturik dagoena Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta hurrengoetan. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, herri-lurraren desafektazioa onetsitzat joko da, Udal honi dagokionez.

Fontellasen, 2023ko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2307559