109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Udal Plan Orokorraren 91. eta 94. artikuluen aldaketa. Hasierako onespena

2023ko maiatzaren 3an, bilkura bereziaren bidez, erabaki hau hartu zen. Hona hemen erabaki horren testu osoa:

"Udal Plan Orokorraren 91. eta 94. artikuluak. Hasierako onespena.

Udalak, aho batez, honako hau,

ERABAKITZEN DU:

1. Hasiera batez onestea Udal Plan Orokorraren 91. eta 94. Artikuluen aldaketa.

2. Espedientea jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek azter ditzaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dira artikuluak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua".

Donamarian, 2023ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2307346