109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Balorazio ponentziaren proiektua berriro jendaurrean jartzea

Burlatako udalerriko balorazio ponentzia berrikusteko eratutako Batzorde Mistoak, 2022ko irailaren 13an egindako bileran, honako hau erabaki zuen:

–Burlatako Udalak egindako balorazio ponentziaren proiektua aldatzea.

–Jendaurrean jartzeko beste izapide bat egitea, hogei egun baliodunekoa, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren eta Katastroen Erregistroari buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Eta ikusirik 2022ko irailaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (189. zenbakia), web orrian eta udal egoitza elektronikoan argitaratutako eta aldatutako Balorazio Ponentziaren Proiektuaren dokumentuak ez zuela Batzorde Mistoak onartutako aldaketaren zati bat, zuzendu egiten da dokumentu osoa jendaurrean jartzeko beste epe bat irekiz.

Horrela, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren eta Katastroen Erregistroari buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikulu hori aplikatuz, Balorazio Ponentziaren Proiektua azaltzen da, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Epe horretan, Balorazio Ponentziaren Proiektua interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, baita web orrian eta Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://sedeelectronica.burlada.es), egoki iritzitako alegazioak, eragozpenak edo oharrak egin ditzaten.

Jende guztiak jakin dezan argitaratzen da.

Burlatan, 2023ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2307840