109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1069.etik 1078.era bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren maiatzaren 9ko 169/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoru finkatuaren S-I/III sektoreko 5. poligonoan, A12, A13 eta A14 unitateetan, katastroko 1069.etik 1078.era bitarteko lurzatietan, Miguel Fernández Olloquik sustatua, etxebizitzen lehen solairuko hegoaldeko fatxadan pergola edo arkupe bat egin ahal izateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beriainen, 2023ko maiatzaren 12an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2307551