109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Dirulaguntzen plan estrategikoa 2023-2024rako. Jendaurrean jartzea

Antsoaingo Udalak, 2023ko otsailaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, Azkoiengo Udalaren 2023-2024 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onetsi zuen.

Plan estrategikoaren edukia osorik dago argitaratuta Gardentasun Atarian, Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoaren esteka honetan:

https://sedeelectronica.ansoain.es/wp-content/uploads/2023/05/9.2-Plan-Estrategico-de-Subvenciones.pdf

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan.

Antsoainen, 2023ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2307426