109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, oposizio bidez betetzeko Iruñeko Udalaren Udaltzaingorako 25 udaltzain-agente lanpostu

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko maiatzaren 15eko Erabaki bidez onetsi zuen deialdia, honako oinarri hauekin bat:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da 25 udaltzain-agente lanpostu oposizio bidez betetzea, Iruñeko Udaltzaingorako, honako txanda hauetan banatuta, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3. artikuluan ezarritakoarekin bat:

a) Txanda irekiko lanpostuak:

–12 lanpostu.

b) Igoera-txandako lanpostuak, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileei zuzenduak.

–13 lanpostu.

Lanpostu horiek izanen dira deialdi honetako prestakuntza-prozesua amaitu aurretik deituko den lehiaketaren edo berariazko lehiaketaren ondorioz hutsik geratzen direnak, betiere horretarako behar diren betekizunak betetzen badituzte.

1.2. Igoera-txandako lanposturen bat bete gabe geratuko balitz, txanda irekikoei gehituko litzaieke.

1.3. Era berean, igoera-txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan oposizioa gainditurik ere lanposturik lortu ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako guztizko azken puntuazioaren arabera, non batu eginen baitira ezagutza-probaren puntuazioak, proba fisikoenak eta proba psikoteknikoenak.

1.4. Deialdi honen ondorioz udaltzain-agente izendatutako izangaiek polizia-agenteen eginkizunak beteko dituzte, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean eta hori garatzen duten arauetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak edukiko dituzte eta Foru Lege horrek ezartzen dituen mailetatik C mailaren barnean sartuko dira.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura honako arau hauen xedapenen arabera gauzatuko da: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

3.–Izangaien betekizunak.

3.1. Txanda irekia.

Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte oposizio honetan txanda irekian onartuak izateko:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Gutxienez 18 urte edukitzea eta erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea indarreko legeekin bat.

c) Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horien baliokidea den titulu bat edukitzea, edo hura erdiesteko maneran egotea, eskabideak aurkezteko mugaegunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, eskaerak aurkezteko epea amaitzean homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) Deialdiaren jomuga den lanpostuak berezko dituen eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, eta deialdiaren III. eranskinak jasotzen dituen ezein zio medikorengatik baztertzeko moduan ez egotea.

e) Dolozko delitu bat dela kausa kondenatua ez izatea, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, deusetan galarazi gabe birgaitzearen onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

f) Ibilgailuak gidatzeko A2 eta B motako baimenak indarrean edukitzea.

g) Armak aldean eramateko konpromisoa, eta, behar izanez gero, erabiltzekoa. Horretarako, eskatzaile bakoitzak horren gaineko erantzukizunpeko adierazpena eginen du.

3.2. Igoera-txanda.

Txanda irekiko izangaiek bete beharreko baldintzez gain, igoera-txandan aurkezten direnek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finko izatea, haietan benetan zerbitzua ematen gutxienez bost urtez aritu izana egiaztatzea eta borondatezko nahiz behartutako eszedentzian ez egotea, borondatezko eszedentzian dagoen pertsona Iruñeko Udaleko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean ari denean izan ezik.

b) Nafarroako Polizia Kidegoetako kidea edo Nafarroako Tokiko Polizia Kidegoetako beste zerbitzu batzuetakoa izanez gero, haietan benetan zortzi urte eman izana Nafarroako Polizia Kidegoetako langile gisara.

c) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoak edo beheragokoak izatea.

3.3. Betekizun horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, 3.1.f) oinarrian aipatutakoaren salbuespenarekin, kasu horretan nahikoa izanen baita Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa (deialdiko 7.3.5 apartatuan aipatua) egiteko izangaien behin behineko zerrenda argitaratzen den egunean betetzea.

4.–Instantziak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

a) Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Eskaerak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

b) Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute, Interneten bidez, www.pamplona.es/eu helbidean, honako nabigazio-bide honi jarraiki: "Izapideak eta lizitazioak’’, "Lan-eskaintzak’’, "Enplegu publikoa’’, "Enplegu publikoko deialdiak’’, deialdi honi dagokion aipamenean.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasa 15 eurokoa da. Tasa telematikoki ordainduko da, eskaera formalizatzeko unean, telematikoki ordaintzeko sistema seguru baten bidez.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

4.2. Eskaera online aurkezteko unean, igoera-txandako izangaiek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, lanean ari diren administrazioan horretarako esleiturik dagoen organoak emana, abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna egiaztatzeko.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

5.1. Oposizioan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein Udalaren webgunean argitara dadin aginduko du. Horretarako, bi zerrenda eratuko dira, honako izangai hauei dagozkienak:

–1. Txanda irekiko izangaiak.

–2. Igoera-txandako izangaiak.

5.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute hamar egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko.

5.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik, eta hala badagokio, horiek ebatzita, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren webgunean argitaratuko dira. Ebazpenak zehaztuko du oposizioa osatzen duten probak egiten hasteko tokia, data eta ordua. Oposizioa eginen da, 718/2003 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, deialdia Nafarroako Aldizkarian argitaratu eta gutxienez bi hilabete iraganda.

5.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa-eskubideak itzuliko, baldin eta baztertuak izan badira beraiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.–Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Osaera.

Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Javier Goya Espronceda jauna, Iruñeko Udaltzainburua.

Ordezkoa: Francisco M.ª Bacaicoa Nuñez jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

Epaimahaikidea: Juan Luis Urrestarazu Ondarra jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: Pablo Liberal Artaiz jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Epaimahaikidea: Margarita Guembe Terés andrea, Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordea.

Ordezkoa: Víctor Ochoa López jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordea.

Epaimahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaritza-organoek proposatutako ordezkari bat.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaritza-organoek proposatutako ordezkari bat.

Epaimahaikide-idazkaria: Víctor Sarasa Astrain jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Javier García Martínez jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

6.2. Eraketa eta jarduna.

Epaimahaiburuak deialdia eginda, epaimahaia eratuko da, probak egiten hasi baino lehen eta onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epearen barruan.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Halaber, kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balioa eduki dezaten, epaimahaiburuak eta epaimahaikide-idazkariak, edo, bestela, haien legezko ordezkoek, bertan egon beharko dute.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko du deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sor daitezkeen arazo guztiei buruz.

Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote administrazio-prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen bada, eta hori jakinarazi, deialdia egin duen organoari.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aipatu aholkulariak zein bere espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Oposizioaren garapena.

7.1. Oposizioak bi hautapen-fase edukiko ditu; lehenean honako proba baztertzaile hauek eginen dira: I. eranskineko gaitegiaren gaineko proba, proba fisikoa, proba psikoteknikoa eta medikoa. Bigarren fasean, Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa gainditu beharko da.

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira oposizioko lehen proba egiteko tokia, eguna eta ordua.

7.2. Hautapen-probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela azalduko dira haietara. Oro har, oposiziotik baztertuak izanen dira, iragarritako data, ordu eta tokietan bertaratzen ez diren izangaiak, horretarako zioa edozein izanik ere.

Hautapen-faseko 7.3.1. a), b) eta c) oinarrietan aurreikusitako proba bakoitzaren kalifikazio-aldia amaitutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu Udalaren iragarki-taulan eta udal webgunean behin-behineko kalifikazioak, eta bost egun naturaleko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak izangai guztien behin betiko puntuazioak onetsi eta Udalaren iragarki-taulan eta udal webgunean argitaratuko ditu, eta kasuaren arabera gainditutako eta baztertutako izangaiak adieraziko dira, bai eta hurrengo probaren tokia, data eta ordua, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago.

7.3. Prozeduraren faseak, dokumentazioa, ikastarorako behin betiko onarpena, praktiketako funtzionarioen izendapena eta Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa.

7.3.1. Prozeduraren faseak:

Hautapen-fasea honako proba hauek osatuko dute:

a) Proba teorikoa: test erako ariketa eginen dute izangaiek, I. eranskineko gaitegian agertzen diren gaiei buruzkoa, non idatziz erantzun beharko baitute 100 galdera teoriko-praktikok osatutako galdetegi bat. Galdetegiko galdera guztietan hiru aukera egonen dira erantzuteko, eta horietako bakarra izanen da baliozkoa. Erantzun baliozko bakoitzeko 1,50 puntu jasoko dira, eta oker emandako erantzun bakoitzeko 0,50 puntuko balorazio negatiboa emanen da. Galdera bakoitzaren banakako balorazioa berdina izanen da. Izangaiek gehienez ere bi ordu erabiltzen ahalko dute proba egiteko. Proban gehienez ere 150 puntu eskura daitezke. Bazterturik geratuko dira 75 puntura iristen ez diren izangaiak.

Proba horretan erreserbako zortzi galdera gehigarri txertatuko dira, azterketako galderaren bat baliogabetu behar izanez gero akatsen bat edukitzeagatik. Epaimahaiaren iritziz baliorik gabeko are galdera gehiago egonez gero, horiek deuseztatuko dira eta ez dira kontuan hartuko azterketa zuzentzerakoan.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

b) Gaitasun fisikoa neurtzeko proba: izangaiek deialdiaren II. eranskinean jasota dauden ariketa fisikoak egin beharko dituzte, eta horietako bakoitza baztertzailea izanen da.

Gaitasun fisikoko proba honetara txanda irekiko 75 izangai deituko dira gehienez, eta, beraz, txanda irekian 75 izangaik baino gehiagok lortuz gero proba teorikoan eskatutako gutxieneko puntuazioa, aipatutako proban behin betiko kalifikaziorik onenak lortzen dituztenek eginen dute aurrera. 75. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago baleude, toki horretan berdinduta dauden guztiek gaindituko dute. Txanda irekiko gainontzeko izangaiak deialditik kanpo geratuko dira. Igoera-txandan proba teorikoa gainditzen duten izangai guztiek eginen dituzte proba fisikoak

Proban gehienez ere 40 puntu eskura daitezke. Proba hau osatzen duten ariketak epaimahaiak ezarritako ordenan eginen dira, eta horiek egun bakar batean edo batzuetan egitea erabakitzen ahalko du.

Proba honen ariketak honela kalifikatuko dira:

–Pisua jasotzeko proba (bankako press-a): 5 eta 10 puntu bitarte.

–Uretan aritzeko gaitasun proba: 5 eta 10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa): 5 eta 10 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa): 5 eta 10 puntu bitarte.

Epaimahaiak ezarriko du proba fisikoak egiteko hurrenkera.

Proba guzti-guztietan gutxienez eskatzen den puntuazioa eskuratzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira.

Izangaiak dopinaren kontrako kontrola egitera beharturik daude, dela ariketak egiten ari diren bitartean, dela beste edonoiz, epaimahaiak noiz eskatu eta orduan. Jardunbide debekatuak detektatzeko eta egiaztatzeko analisiak behar den organo espezializatuak eginen ditu. Horren ondorioetarako, debekatuta egonen dira Kiroletako Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2021eko azaroaren 25eko Ebazpenaren eranskinean jasota dauden substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2021eko 290. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 4koa).

Bazterturik geldituko dira aipatu kontrolean positibo ematen duten izangaiak eta kontrola egiteari uko egiten diotenak.

Debekatutako substantzia baten edozein kopuru atzemanez gero, izangaia hautapen prozesutik kanpo geratuko da, ezertan ukatu gabe kontraanalisia egiteko eskaera egiteko duen eskubidea eta egoki iruditzen zaizkion alegazioak epaimahaiaren aurrean aurkezteko aukera.

Gaitasun fisikoko probak egin aurretik, horiek eginen dituzten izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko dute, non berariaz adieraziko baitute badituztela probak egiteko baldintza fisiko eta osasun-baldintza nahikoak. Adierazpena epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Adierazpena sinatzen ez dutenak edo sinatzeko moduan ez daudenak, proba egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik kanpo geldituko dira ondorio guztietarako.

Bigarren proba honetako ariketa fisikoak ikus-entzunezko grabazioaren bidez grabatuko dira, eta grabazio horiek epaimahaiak proben emaitzak oinarri hauetan ezarritakoaren arabera erregistratu eta balora ditzan soilik erabiliko dira.

Hori ezertan galarazi gabe, epaile federatuek gainbegiratu eta zehaztuko dituzte oinarri hauetan aurreikusitakoaren arabera probak eta ondorengo emaitzak behar bezala egin diren.

c) Gaitasun psikoteknikoaren proba: proba batzuk eginen dira, izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien neurtu beharrez. Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuaren Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen ditu probak, eta haien balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat. Gaitasun psikoteknikoaren proban gehienez ere 50 puntu lortzen ahal dira. Bazterturik geratuko dira 25 puntura iristen ez diren izangaiak.

Proba psikoteknikoa egiteko honako hauek soilik onartuko dira: aurreko bi probak gainditu dituztenen artean lehen probako eta bigarren probako kalifikazioak batuta guztizko puntuaziorik onena lortu duten txanda irekiko 50 izangaiak, eta barne-igoerako txandako pertsona guztiak. 50. tokian puntuazio bera duten izangai bat baino gehiago baleude, horiek denak onetsiko dira. Txanda irekiko gainontzeko izangaiak deialditik kanpo geratuko dira.

Probaren garapena:

–Profil profesiografikoa zehaztea: NAPIko Psikologia Aplikatuaren Atalak eta deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak proposatuko dute, edo hark izendatzen dituen langileek, lanpostuaren behar eta eskakizunen jakitun badira. Azterketa horretatik abiatuta zehaztuko dira ebaluatu beharreko faktore edo gaitasunak eta funtzioak egoki garatzeko beharrezkoak diren eskakizunak. Profil profesiografikoaren proposamena epaimahaiari aurkeztuko zaio probak hasi aurretik onets dezan.

Kalifikazio-epaimahaia arduratuko da, proben aurretik, garrantzitsutzat jotzen dituen kontuak bitarteko egokien bidez argitaratzeaz. Xede horretarako NAPIko arlo psikoteknikoko teknikariekin koordinatuko da, eta horiek helaraziko dizkiote profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.

–Probak bi atal izanen ditu:

  • Lehenengoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Nortasunari buruzko galdetegi orokorrak izan daitezke, edo lan-gaitasunei buruzkoak edo/eta trebetasunei buruzkoak.
  • Bigarrena banakako elkarrizketa edo/eta talde-lan bat izanen da, lehen zatiko galdera-sortekin alderatzeko.

d) Proba medikoak. Proba psikoteknikoak gainditzen dituzten izangaiei, deialdiko lanpostuak baino gehiago izanik eta kalifikazio-epaimahaiak zehazten duen kopuruan, proba medikoak egitera dei eginen zaie, gaitasun psikofisikoa egiaztatu beharrez, deialdiaren 3.1 ataleko d) letran ezarritakoari jarraikiz.

Osasun-azterketa Iruñeko Udalaren Lan Osasuneko Zerbitzuak eginen du.

Proba medikoetan, izangaiek "gai" edo "ez gai" kalifikazioak jasoko dituzte. Bazterturik geldituko dira "gai" kalifikazioa jasotzen ez duten izangaiak.

Eskuragarri dauden lanpostu guztiak zehaztu eta epaimahaiak osasun-azterketaren balorazioak jaso ondoren, epaimahaiak izangai onartuen zerrenda prestatuko du, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolarako lanpostuak esleitzeko ekitaldian parte hartzeko, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta bi txandak kontuan harturik, irekia eta igoerakoa.

7.3.2. Lanpostuen esleipena.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolarako lanpostuak esleitzeko ekitaldia eginen da zehazte aldera zeintzuek duten benetan tokia betetzeke dauden lanpostuetan.

Ekitaldiaren xedea da geratzen diren lanpostuak betetzea hautapen-faseko probetan eskuratutako puntuazio altuenaren arabera.

Epaimahaiak bi zerrenda eginen ditu horretarako, guztizko puntuazio handienetik txikienera ordenatuta; bata, igoera-txandako izangaiek osatua, eta bestea, izangai guztiek osatua. Dei egiten hasiko da, handienetik txikienera, lehenik igoera-txandako zerrendan agertzen direnei, txanda horretako lanpostuak haiei esleitzeko. Horiek betetakoan, gauza bera eginen da izangai guztiak jasotzen dituen zerrendarekin txanda irekiko lanpostuak betetzeko, salbu eta igoera-txandan jada hautaketa egin dutenen kasuan.

Ekitaldi horren ondorioz sortuko den lanpostu esleituko izangai-zerrenda izanen da behinik-behin Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa egiteko proposatuta daudenek osatzen dutena, eta izangaien kopurua ezin da izan deitutako lanpostuen kopurua baino handiagoa. Epaimahaiak jendaurrean jarriko du zerrenda hori Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, guztizko kalifikazioekin batera.

Izangaien puntuazio-berdinketak nola ebatzi.

Berdinketarik egonez gero, lehen proban puntuazio handiagoa lortzen dutenen alde ebatziko da, eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban lortutako puntuazioa kontuan hartuko da.

Aurreko irizpideei jarraituta ere, berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak zozketa bakar batez ebatziko du horretarako deitutako ekitaldi publikoan. Ausaz hautatutako da berdinduta dauden pertsona guztien artetik bat. Berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ezereztuko dira, zozketan aukeratutako pertsonaren deituretatik eta izenetik abiatuta.

7.3.3. Dokumentazioa eta ikastarorako behin betiko onarpena:

Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan parte hartu ahal izateko, behin-behinean onartutako izangaiek zazpi egun balioduneko epea izanen dute aipatu zerrenda webgunean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 3.1 zenbakiko c), e) eta f) baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean, epaimahaiko idazkariari zuzenduta:

–Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako tituluaren edo horien baliokidea den tituluaren aurreko eta atzeko aldeen fotokopia konpultsatua.

–Deialdian eskatutako gidabaimenen aurreko eta atzeko aldeen fotokopia konpultsatua.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela dolozko delitu bat dela kausa kondenatua izan, ez dela administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua izan, eta ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

–Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren ziurtagiria, egiaztatzeko izangaiak ez duela aurrekari penalik, edo horiek ezereztatu direla.

–Su-armak eramateko eta, hala balegokio, horiek erabiltzeko konpromisoa hartzeko erantzukizunpeko adierazpena.

–Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia konpultsatua.

–Halakorik balitz, deialdiaren 8.2 zenbakiaren laugarren paragrafoan aipatzen den aukera baliatzeko agiria.

Aurreko tramiteak bete eta gero, epaimahaiak behin betiko zerrenda jendaurrean jarriko du, puntuazio handienetik txikienera ordenatuta, eta jakitera emanen du zer izangai onartu diren Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa egiteko. Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan behin-behinekoz onartutako izangairen batek eskatutako dokumentazioa aurkeztu ezean edo osasun-azterketa gainditu ezean, haren ordez beste bat sartuko da behin betiko zerrendan, nor eta gainditu duten izangaietan puntuaziorik altuena eduki eta galdatutako betekizunak betetzen dituena.

7.3.4. Praktiketako funtzionarioen izendapena.

Udaltzain izateko Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan parte hartzen duten izangaiak Iruñeko Udaleko praktiketako funtzionario izendatuko dira Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen baten bidez, salbu eta aurrez Nafarroako Administrazio Publiko bateko funtzionarioak badira.

7.3.5. Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa.

Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak (ESEN) emanen du, gainditu egin beharko da eta honako arau hauek zedarrituko dute: Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretua eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

Azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 eta 45.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, izangairen batek deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, gainditu badu, aski izanen da aipatu Eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliozkotasuna frogatzen duena, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori aipatu Eskolak eginen du, interesdunak eskatuta. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, beste ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman badituzte, edo Eskolak berak lehenago eman baditu, betiere edukiak baliokideak badira. Halakoetan, kasuan-kasuan dagokion kalifikazioa ere emanen du.

Ikastaroak dirauen bitartean, bertan parte hartzen duten izangaiek C mailaren oinarrizko soldata pertsonalari dagozkion lansariak jasoko dituzte, bai eta, honela badagokie, familia-laguntza ere.

Ikastaro batean onartuak izan eta jada funtzionario-izaera daukaten izangaiak jarduneko zerbitzuaren administrazio-egoeran egonen dira ikastaroak dirauen aldian, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzekin bat. Zehazki, langile horiek eskubidea edukiko dute beren graduari eta antzinatasunari dagozkien lansariak jasotzeko.

Bestetik, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta bazeuden. Halakoetan, horrexetan segituko dute.

Praktiketako funtzionario izateak ez du ematen eskuratu nahi den lanpostuari dagokion eskubiderik.

Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du kasuan kasuko izangaiak jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko zaio. Baja hori epaimahaiak Udalari jakinaraziko dio.

Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan onartua izan baino lehen egindako osasun-azterketaz gain, izangaiek edozein unetan agintzen zaizkien osasun proba guztiak pasatu beharko dituzte, deialdiaren 3.1. d) apartatuan aipatzen den baldintza betetzen segitzen duela frogatzeko. Proba horien bidez egiaztatzen bada baztertzeko arrazoirik badela, epaimahaiak erabakiko du izangai horiei baja ematea hautapen-prozesuan, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.

Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa gainditzen duten izangaiek, hautapen-prozesuan gaitasun psikofisikoa galtzeagatik baja ematen ez bazaie, praktiketako funtzionarioak izaten segituko dute eskuratu nahi duten lanpostuaz jabetu arte.

Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan, izangaiak kalifikatuko dira lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak prestakuntza-ikastaroko izangaiei zentzu horretan ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio-epaimahaiarentzat.

Oposiziotik bazterturik geldituko dira Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa gainditu ez duten izangaiak.

7.3.6. Azken kalifikazioa.

Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa zein den jakiteko hautapen-prozesu osoko puntuazio guztiak batuko dira, hau da, hautapen-fasean gehi Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan lortutakoak.

8.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

8.1. Izendapena.

Behin Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa amaitutakoan, epaimahaiak argitara emanen du gainditu dutenen zerrenda, guztira lortu duten puntuazioaren hurrenkeran, eta izendapen-proposamena eginen du gainditu duten izangaien alde.

Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa amaituta, izangaiek zin egin edo hitza eman beharko dute Nafarroako Foru Eraentza errespetatu eta defendatuko dutela, Konstituzioari eta Legeei men eginen dietela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituztela.

Eskatutako agiriak aurkeztu ondoan, Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiaren bidez, Iruñeko Udaleko funtzionario eta udaltzain izendatuko dira oposizioa gainditu duten eta aurreko atalean xedatutakoa betetzen duten izangaiak, betiere txanden hurrenkeraren eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Izendapen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Behin prestakuntza-ikastaroa amaitu eta ikastaroa baliozkotu zaion izangaiak hautatutako polizia-kidegora sartutakoan, lanpostuaren jabetzak berekin ekarriko du berariaz uko egitea ordura arte betetzen ari zen lanpostuari, lanpostuaren erreserbarik gabeko borondatezko eszedentzian geratuta.

8.2. Lanpostuaz jabetzea.

Izendatutako izangaiek izendapenean zehazten den egunean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

Lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du praktiketako funtzionario-izaera galtzea.

Ezarritako egunean lanpostuaz jabetzen ez direnek -ezinbesteko kasuetan izan ezik- Iruñeko Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede diren lanpostuetarako izendatuak izan ondoren, Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko dira, eta alta emanen zaie araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badaude edo Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako beste araubide batean izena emanak badira; orduan, eta izendatu aitzin, aukeratzen ahalko dute babes araubide horretan segitzea edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

9.–Datu pertsonalen babesa:

Datuen babesa. Iruñeko Udala da arduradun botere publikoez baliatuz lan-deialdiak kudeatzeko xedez erabiliko diren datu pertsonalen trataeraz.

Lege-oinarria: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginari buruzkoa, eta baimena horretarako eskabidea aurkeztuta.

Datuak gordetzeko epea: Datuak aipatutako xedea bete arteko denboran gordeko dira eta biltegiratuta egonen dira datu horien tratamendutik Udalari erantzukizunik etortzen ahal zaion bitartean. Halaber, bete behar dira Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako kontserbazio-arauak.

Datuen hartzaileak: Datuak organo judizialei eta sindikatuen ordezkariei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeak betez, eta argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-tauletan, deialdian adierazitakoarekin bat.

Eskubideak: Jakitera ematen dizugu eskubidea duzula datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko -zuzenak ez badira-, horiek ezabatzeko eta beste zenbait eskubide gauzatzeko Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia 2, 31001, Iruña) edo egoitza elektronikora joz (www.pamplona.es/eu). Era berean, interesdunek idatziz ere aurkezten ahalko dituzte erreklamazioak, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara igorriz (Jorge Juan k. 6, 28001, Madril), edo egoitza elektronikoa (www.agpd.es) baliatuz.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintzaren erabakia argitaratu edo jakinarazi eta hortik aitzina.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazpena egiteko.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 15ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

I. ERANSKINA.–LEHEN PROBARAKO GAI-ZERRENDA
(TEORIKOA)

1.–1978ko Espainiako Konstituzioa: Atarikoa. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala.

2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituena. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Udalerria. V. titulua: Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak. VII. titulua: Toki-erakundeetako langileak. X. titulua: Biztanle-kopuru handiko udalerrien antolakuntzako araubidea. XI. titulua: Zenbait gairi buruzko arau-hausteak eta zehapenak toki-erakundeek tipifikatzea.

3.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. tituluaren barruan: Entitate lokalen antolamendua eta administrazioa, I. kapitulua: Udalak. III. tituluaren barruan: Nafarroako Entitate Lokalen funtzionamendua. Hiritarren partaidetza eta informazioa, 1. eta 2. sailak, I. kapitulukoak: Nafarroako Toki Entitateen funtzionamendua.

4.–2/1986 Legea, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoena. I. titulua: Segurtasun-kidego eta -indarrei buruzkoa. II. titulua: Estatuko segurtasun-kidego eta -indarrei buruzkoa. III. titulua: Autonomia Erkidegoetako poliziei buruzkoa. IV. titulua: Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko lankidetza eta koordinazioari buruzkoa. V. titulua: Udaltzaingoei buruzkoa. Bosgarren xedapen gehigarria. Hirugarren eta seigarren azken xedapenak.

5.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Funtzionario publikoak. I. kapitulua. Hautaketa. II. kapitulua. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. III. kapitulua. Mailak eta graduak. IV. kapitulua. Administrazio-karrera. V. kapitulua. Plantilla organikoak, funtzionario-zerrendak eta espediente pertsonalak. VI. kapitulua. Egoera administratiboak.

6.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: Atariko titulua: Berme-penalen eta Zigor-legearen aplikazioari buruzkoa. I. titulua: Arau-hauste penala. II. titulua: Delituei dagokienez erantzukizun penala duten pertsonak.

7.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. VII. titulua. Poliziaren arreta eta babes-eraginkorra.

8.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa. I. eta II. tituluak.

9.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onesten duena: II. liburua: I. titulua: Zehapena, III. titulua: Polizia judiziala, VI. titulua: Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxealdia. VIII. titulua: I. kapitulua: Toki itxian sartu eta hori miatzea. IV. liburua: Prozedura bereziak, II. titulua: Prozedura laburtua, II. kapitulua: Polizia judizialaren eta Fiskaltzaren jarduna. III. titulua: Delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura.

10.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, «Habeas Corpus» prozedura arautzen duena.

11.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

12.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa. Atarikoa: I. kapitulua: Xedapen orokorrak, II. kapitulua: Dokumentazio eta identifikazio pertsonala, eta III. kapitulua: Herritarren segurtasuna mantentzeko eta berrezartzeko jarduketak, V. kapitulua: Zehapen araubidea.

13.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena.

14.–1428/2003 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra onesten duena, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide- segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia, aplikatzeko eta garatzeko asmoz.

15.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Atariko titulua: Xedapen orokorrak. I. titulua: Prozeduran interesdun direnak, I. kapitulua: Jarduteko gaitasuna eta interesduna kontzeptua. II. titulua: Administrazio publikoen jarduera, I. kapitulua: Jarduketa-arau orokorrak eta II kapitulua: Epe-mugak eta epeak. III. titulua: Administrazio-egintzak, I. kapitulua: Administrazio-egintzen betekizunak, II. kapitulua: Egintzen eraginkortasuna, III. kapitulua: Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. V. titulua: Egintzak administrazio-bidetik berrikustea, I. kapitulua: Ofiziozko berrikuspena eta II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.

16.–Iruñeko Udalaren Ordenantza ez fiskalak:

–Merkataritza ez-egonkorra arautzen duen ordenantza.

–Iruña hiriko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza.

–Bide publikoan terrazak eta merkataritzari zein ostalaritzari loturiko bestelako elementuak jartzea arautzen duen Ordenantza.

–Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko Udal Ordenantza.

–Iruñeko udal-mugartean maila txikiko aisialdi-lokalen funtzionamendua arautzen duen Udal Ordenantza.

17.–Poliziaren etika eta deontologia:

–Jokabide kodea, legea betearazi behar duten funtzionarioendako (34/169 Ebazpena, 1979ko abenduaren 17koa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak emana).

–690/1979 Ebazpena, Europako Kontseiluaren Parlamentu Batzarrak emana, poliziaren gaineko deklarazioa egiten duena.

–10. Gomendioa (2001), Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak Europar Batasuneko Estatuei emandakoa, Poliziaren Etikari buruzko Europako Kodearen gainekoa. (Ministroen Kontseiluak 2001eko irailaren 19an hartua, Ministroen Delegatuen 765. bilkuran).

18.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena: Atariko titulua. I. titulua: Legearen aplikazio-esparrua. III. titulua: Prozeduraren instrukzioa.

19.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun publikoak eta josteta-jarduerak arautzen dituena.

20.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Ikuskizun publiko eta josteta-jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.

21.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta-jardueren katalogoa onetsi eta enpresen eta lokalen erregistroak arautzen dituena.

22.–33/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, Aisiako jardueretan sartzeko eta haietan egoteko baldintzak arautzen dituena eta sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza-irizpideak eta eginkizunak ezartzen dituena.

23.–Iruñeko geografia eta kale-izendegia (Udalaren webguneko testuarekin eta planoarekin bat).

24.–Espainiako hizkuntzaren oinarrizko ortografia.

II. ERANSKINA.–BIGARREN PROBARI DAGOZKION ARIKETAK
(GAITASUN FISIKOA)

1.–Uretan aritzeko gaitasun-proba (50 metro estilo librean).

Arnasketa-mekanismoen kontrola eta uretan aritzeko egokitzapen-gaitasuna baloratuko dira.

Deskribapena: joan-etorria egin behar da igerian, crawl estiloan edo estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Irteera igerilekuaren ertzetik eginen da, irteteko blokera igo gabe.

Ezin izanen da erabili neoprenozko jantzirik, urpeko betaurrekorik, ezta urpean ibiltzeko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak. Ezin izanen da proba igerileku barrutik hasi.

Gauzatzeko modua: seinalea entzun ondoren, izangaia uretan murgilduko da, eta 50 metro igerian eginen ditu (joaneko 25 metro eta itzuliko 25 metro). Igerilekuaren ertzetik atera beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean) eta geldirik egonda. Irteteko, ez da inolako blokerik edo euskarririk erabiliko.

Saiakera bakarra izanen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta baztertzeko arrazoi, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak euskarri moduan edo bulkada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuko ertzei heltzen badie atseden hartzeko.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz bulkada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.

–Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.

Puntuazioa: eskala honen arabera emanen da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

OHARRA

42" baino gehiago

48" baino gehiago

Baztertua

41"9 eta 41" artean

47"9 eta 47" artean

5,0

40"9 eta 40" artean

46"9 eta 46" artean

5,5

39"9 eta 39" artean

45"9 eta 45" artean

6,0

38"9 eta 38" artean

44"9 eta 44" artean

6,5

37"9 eta 37" artean

43"9 eta 43" artean

7,0

36"9 eta 36" artean

42"9 eta 42" artean

7,5

35"9 eta 35" artean

41"9 eta 41" artean

8,0

34"9 eta 34" artean

40"9 eta 40" artean

8,5

33"9 eta 33" artean

39"9 eta 39" artean

9,0

32"9 eta 32" artean

38"9 eta 38" artean

9,5

31"9 eta 31" artean

37"9 eta 37" artean

10,0

2.–Bankako Pressa.

Deskribapena: Banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonezkoendako, eta 24 kilokoa emakumeendako. Bi eskuekin goratuko du pisua barrari esku-ahurraz helduta eta atzamarrak itxita, eta eskuen arteko espazioa ez da izanen 80 cm-koa baino gehiago barrari eusten dioten hatz erakusleen artean. Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba hau egiteko. Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantzia, ezta jantzia kendu ere bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko.

Kamiseta praken barrutik sartu behar da, eta bermatuko da gorputzari hertsaturik dagoela.

Abiatzeko jarrera: ukondoak flexionatuta direla, barrak kontaktuan egon beharko du bularrarekin. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian oinek lurzorua ukitu beharko dute.

Ukondoen flexio bakoitzean ukondoak erabat ez luzatzeak edo barra bularrarekin ez ukitzeak altxaldia baliogabetzea ekarriko du, eta beraz, ez da kontabilizatuko.

Ariketa bukatutzat emanen da honako kasu hauetan:

–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

–Izangaiak ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: Egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK (GIZONAK)

ERREPIKAPENAK (EMAKUMEAK)

OHARRA

30 baino gutxiago

20 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 35 bitarte

20 eta 25 bitarte

5,0

36 eta 41 bitarte

26 eta 31 bitarte

5,5

42 eta 46 bitarte

32 eta 36 bitarte

6,0

47 eta 50 bitarte

37 eta 40 bitarte

6,5

51 eta 54 bitarte

41 eta 44 bitarte

7,0

55 eta 57 bitarte

45 eta 47 bitarte

7,5

58 eta 60 bitarte

48 eta 50 bitarte

8,0

61 eta 62 bitarte

51 eta 52 bitarte

8,5

63 eta 64 bitarte

53 eta 54 bitarte

9,0

65

55

9,5

66 edo gehiago

56 edo gehiago

10,0

3.–Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

Nola egin: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea bost zutoinez mugatutako "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat. Zurtoin horietako lau 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinetan daude eta bosgarrena erdi-erdian (ikusi grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, batean alde batera, eta bestean beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan). Ibilbide bakoitzean bi saiakera egiten ahalko dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Gutxienez minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

–Zirkuituaren eskema:

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 24" segundo gizonendako eta 26" segundo emakumeendako.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Zutoin bat botatzen badu.

–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

–Ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideak egiteko (A + B) behar izan duten denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Segundo-ehunenak ez dira kontuan hartuko. Fotozelula-sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

24" baino gehiago

26" baino gehiago

Baztertua

24" eta 23"9 artean

26" eta 25"9 artean

5,0

23"8 eta 23"7 artean

25"8 eta 25"7 artean

5,5

23"6 eta 23"5 artean

25"6 eta 25"5 artean

6,0

23"4 eta 23"3 artean

25"4 eta 25"3 artean

6,5

23"2 eta 23"1 artean

25"2 eta 25"1 artean

7,0

23"0 eta 22"9 artean

25"0 eta 24"9 artean

7,5

22"8 eta 22"7 artean

24"8 eta 24"7 artean

8,0

22"6 eta 22"5 artean

24"6 eta 24"5 artean

8,5

22"4 eta 22"3 artean

24"4 eta 24"3 artean

9,0

22"2 eta 22"1 artean

24"2 eta 24"1 artean

9,5

22" edo gutxiago

24" edo gutxiago

10,0

4.–Erresistentzia proba (Course Navette testa).

Nola egin: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute, ahalik eta denbora gehienez, zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz. Izangaiek, seinalea entzuten duten une berean, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marretako bat edo marretatik haratago zapaldu beharko dute, txandaka. Biraketak oin baten gainean bermatuta egin beharko dira, marra zapalduz edo marratik haratago. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero azkartzen joanen da. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba hau egiteko.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren denbora-tarteak bete arte. Izangaia behin baino gehiagotan abiatzen bada seinalea entzun baino lehentxeago, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada eta metro bateko tartetik haratago joan bada, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Honako egoera hauek gertatuz gero, izangai bakoitzaren proba bukatutzat emanen da, eta ordura arte egindako denbora-tarteak kontatutako dira:

–Izangaia gelditu egiten bada, 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean seinale akustikoaren zain une batez gelditzen denean izan ezik.

–Izangaia bere kaletik ateratzen bada.

–Izangaiak ibilbide oso bat bukatzea lortzen ez badu muturreko marra edo haratago zapalduz.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia 20 metroko marratik metro bateko eremura iritsi ez bada.

–Izangaiak hiru aldiz jarraian ez badu lortu seinale akustikoarekin batera muturreko marra edo haratago zapaltzera iristea. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barruan egonda, izangaiak ez badu marra zapaltzen seinale akustikoak jo baino lehen, izangaiari abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta 20 metroko beste marra seinale akustikoak jotzean ukitzea lortzen badu. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko beste marrara seinale akustikoarekin batera iristen bada, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat hartuko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), honako eskala honi jarraikiz:

DENBORA-TARTEAK (GIZONAK)

DENBORA-TARTEAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

10 baino gutxiago

8,0 baino gutxiago

Baztertua

10,0

8,0

5,0

10,5

8,5

5,5

11,0

9,0

6,0

11,5

9,5

6,5

12,0

10,0

7,0

12,5

10,5

7,5

13,0

11,0

8,0

13,5

11,5

8,5

14,0

12,0

9,0

14,5

12,5

9,5

15,0 edo gehiago

13,0 edo gehiago

10,0

III. ERANSKINA.–BAZTERTZE MEDIKOETARAKO TAULA

1.–Ikusmena. Begien sistema:

–Ikusmen-zolitasuna zuzenketarik gabe:

  • 4/10 bi begietan, edo
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikus-eremu monokularra: Plano horizontalean, ez da 120ºtik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikus-eremuaren ezein meridianotan.

–Diplopia.

–Diskromatopsia sakonak.

–Estereopsi-eza.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzuteko sistema:

–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB edo gehiagoko galera monoaurala dakarren entzumen-zolitasuna.

–Edozein etiologiako oreka-alterazioak.

3.–Hizkuntza:

–Disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta diglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazten dutenak.

4.–Giharren eta eskeletoaren aparatua:

–Edozein artikulaziotako ankilosia edo galera anatomikoak, haien eragin funtzionalaren arabera.

–Giltzaduretako prozesuak, funtzionaltasunean duten eraginaren arabera, etiologia edozein izanik ere.

–20º baino gehiagoko eskoliosiak.

–30º baino gehiagoko zifosiak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Espondilitis ankilopoietikoa.

–Pageten hezur-gaixotasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (funtzionaltasunean duten eraginaren arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak (funtzionaltasunean duten eraginaren arabera).

5.–Digestio-aparatua:

–Crohn-en gaixotasuna eta Kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitis aktiboak edo eramaile-egoerak.

–Gibeleko gutxiegitasuna, Ebaluazio-epaimahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Zirrosi biliar primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Pareta abdominaleko hernia, Ebaluazio-epaimahaiak baloratu beharrekoa.

–Uzki-esfinterraren gutxiegitasuna.

6.–Sistema kardiobaskularra:

–Bihotz gutxiegitasuna, gradua edozein dela ere.

–Arritmiak eta blokeoak: Aurre-eszitazioaren sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, edo estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako aurikula-bentrikuloaren blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, gradua edozein dela ere.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primario eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Arterietako hipertentsioa (TAS >140 eta TAD >90)

–Hipotentsioa (TAS <90 eta TAD <45).

–Bena- eta linfa-gutxiegitasuna.

7.–Arnas-aparatua:

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikatuak.

–Berezko pneumotorax errepikatua.

–Gaixotasun insterstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hiperreaktibitatea.

8.–Nerbio-sistema:

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta beste gaixotasun desmielinizatzaile batzuk.

–Neurona motorraren gaixotasunak.

–Ataxiak.

–Goi-mailako funtzioen eta integrazio-funtzioen nahasmenduak (arrazoibide abstraktua, memoria, judizioa eta exekuzio-funtzioak).

–Parkisonen gaixotasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Gaitz baskular iskemikoak, hemorragikoak eta malformazio eragileak.

–Miastenia larria eta lotura neuromuskularreko beste nahasmendu batzuk.

–Zorabioak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Lesio zentralaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, funtzionaltasunean duten eraginaren arabera.

–Nerbio-sistema perifekoko gaixotasunak, funtzionaltasunean duten eraginaren arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Mugimenduaren beste nahasmendu batzuk (tikak, mugimendu-estereotipiak, loaren nahasmenduak), ondorio sozio-profesionalen arabera.

9.–Nahasmendu psikiatrikoak:

–Nahasmendu mental organikoak, prozesu automugatuak eta itzulgarriak izan ezik.

–Sustantzia psikotropikoen (alkohola barne) ondoriozko buru- eta portaera-nahasmenduak.

–Eskizofrenia eta bestelako nahasmendu psikotikoak.

–Aldarte-nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, depresio-arazo errepikariak, depresio-aldi handia, nahasmendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, ondorio kliniko esanguratsuekin.

–Pertsonalitatearen eta bulkaden kontrolaren nahasmenduak, eragin sozio-profesionala dutenak.

10.–Sexu- eta gernu-aparatua:

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-ihesa.

–Giltzurrun-polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa:

–Ardatz hipotalamo-hipofisarioko nahasmenduak.

–Hipertiroidismoa eta Hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison, Cushing, Feocromozitoma eta guruin suprarrenaletako beste alterazio batzuk.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Mellitus diabetesa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larrua, fanerak eta guruin exokrinoak:

–Larruazalaren orbainak eta prozesu kronikoak, hedapenaren, funtzionaltasunean duten eraginaren eta kokapenaren arabera, polizia baten eginkizunak betetzeko gaitasuna murrizten badute.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak:

–Bizkarrezur-muineko aplasia, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mielougalkorrak, anemia hemolitiko kronikoak, beta-talasemia anemiarekin batera.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Linfa ugaritzen duten sindromeak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitza eta Waldeström-en gaixotasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.

–Inmunoeskasiak.

–Tratamendu kronikoak antikoagulatzaileekin (Heparinak, Sintrom), Interferon, Kortikoide edo Eritropoietinarekin (EPO).

14.–Beste batzuk:

–IHESaren artigorputzen eramailea.

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-sindromea.

–Baskulitisa, Ebaluazio-epaimahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (GMI > 25).

15.–Ohar orokorrak:

–Baztertzeko moduko patologiak Ebaluazio-epaimahaiak baloratuko ditu funtzionaltasunean duten eraginaren arabera eta polizia-eginkizunak betetzeari begirako pronostikoaren arabera.

–Edozein organoren neoplasia-prozesuetan eta transplanteetan, Ebaluazio-epaimahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Funtzionaltasunean eragina duen edozein aparatu edo sistemaren beste edozein afekzio, baldin eta, Ebaluazio-epaimahaiaren iritziz, polizia lanetan aritzea eragozten badu.

Iragarkiaren kodea: L2307666