109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

146/2023 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena 180/2023 prozedura arruntean bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea. Errekurtso hori Jorge Camino Unzu, Rosa M.ª Ferrer García, Álvaro Marcén Echandi, Francisco Javier Pérez Azagra, Iñaki Andía Garcés, Cristina Montes Chivite, Esther Salazar Cameros, María Ortega Aicua eta Amaya Ayala Mateo jaun-andreek aurkeztu zuten aipatutako salan.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 679/2022 Ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezeztearen aurkakoa. Ebazpen horren bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza lortzeko eta Nafarroako toki erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuetan merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez sartzeko deialdia. Honako hauek dira errekurtsoa jarri dutenak: Jorge Camino Unzu, Rosa M.ª Ferrer García, Álvaro Marcén Echandi, Francisco Javier Pérez Azagra, Iñaki Andía Garcés, Cristina Montes Chivite, Esther Salazar Cameros, María Ortega Aicua eta Amaya Ayala Mateo jaun-andreak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea 180/2023 prozedura arruntean bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea; errekurtsoa Jorge Camino Unzu, Rosa M.ª Ferrer García, Álvaro Marcén Echandi, Francisco Javier Pérez Azagra, Iñaki Andía Garcés, Cristina Montes Chivite, Esther Salazar Cameros, María Ortega Aicua eta Amaya Ayala Mateo jaun-andreek jarri zuten.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 15ean.–Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria, Ana Rodríguez Hidalgo (kargua hutsik dagoenez, aldi baterako ordezkatzen ari da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, bat etorriz Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 20ko 3/2019 Foru Aginduarekin).

Iragarkiaren kodea: F2307642