109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

36/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, abiarazten duena "Oronoz-Mugairin (Nafarroa) Lanbide Heziketako ikastetxe berria eraikitzea" deritzon proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioa.

Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari proiektua egin eta obrak zuzentzeko zerbitzu-kontratuak egiteko Oronoz-Mugairin (Baztan) Lanbide Heziketako ikastetxe berria eraikitzeko obretarako.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 12E/2023 Ebazpenaren bidez, Oronoz-Mugairin (Baztan) Lanbide Heziketako ikastetxe bat eraikitzeko obretarako proiektua egin eta obrak zuzentzeko proiektua idazteko lanak esleitu ziren.

Obrak idazketa fasean daude, eta helburua da Lanbide Heziketako ikastetxe berri bat eraikitzea, bateratuko duena egun Berako Toki Ona BHIn eta Elizondoko IBPn ematen den eskaintza, halako moduz non Lanbide Heziketako eskaintza hobeto planifikatzen ahalko den eta inguruko (Baztan, Malerreka eta Bortziriak) premiei erantzun. Bestalde, ikastetxe berria modernoa eta moldakorra izanen da, eta horrek bide emanen du ziklo berriak sartzeko eta horiek irakaskuntza-eredu berrietara egokitzeko.

Oronoz-Mugairiko herrigunean jardungo da, NA-8303 errepidearen eta Bidasoa ibaiaren artean dagoen hiri-espazio batean.

Horiek horrela, bat etorriz Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak bere txostenean jasotakoarekin eta proposatuarekin, eta jarraikiz Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 17.2 artikuluan eta Hezkuntza Departamentuko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuan xedatutakoari,

AGINTZEN DUT:

1. Aitortzea eta deklaratzea onura publikoa dutela aipatutako proiektuak eta exekutatzeko obrak, inplizituki jada bai baitute, eta proiektu horretan sartutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra dagoela, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

2. Oronoz-Mugairin (Baztan) Lanbide Heziketako ikastetxe bat eraikitzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientea hastea. Eranskinean jasota dago ondasun eta eskubide horien zerrenda.

3. Ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, jarraikiz xedatuta dagoenari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan. Bidezkotzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira idatziz epe horretan, bai eta akatsak zuzentzeko datuak aurkeztu ere.

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau eta eranskina jakinaraztea Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ondare Zerbitzuari eta Baztango Udalari, eta iragarki-taulan argitara dezaten eskatzea.

Iruñean, 2023ko apirilaren 26an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

"IKASTETXE BERRIA ORONOZ-MUGAIRIN (NAFARROA)"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

TITULARRA

OKUPAZIO IRAUNKORRA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BAZ-01

Nafarroako Foru Komunitatea (Hezkuntza)

5.969

6

39

Lurzorua

Artzapezpikutza (Bertizko Apaiz Patronatua)

BAZ-02

Nafarroako Foru Komunitatea (Hezkuntza)

9.739

6

67

Lurzorua

Artzapezpikutza (Bertizko Apaiz Patronatua)

BAZ-03

Nafarroako Foru Komunitatea (Hezkuntza)

1.388

6

211

Lurzorua

Artzapezpikutza (Bertizko Apaiz Patronatua)

Iragarkiaren kodea: F2306785