Iragarkia
109. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 25a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
59E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, "Generazinema Ekoizpena 2023" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 692882.
Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean eskatu du onets daitezela "Generazinema Ekoizpena 2023" laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak, baimen dadila 999.251,56 euroko gastua eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila foru agindu hau. Deialdiaren urte anitzeko gastua Gobernuak 2023ko apirilaren 19an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen.
Kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen baldintza eta betebeharrak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean, bidezkoa da deialdia onestea.
Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. "Generazinema Ekoizpena 2023" dirulaguntzaren deialdia onestea.
2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.
3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
A20002-A2500-4709-334102: Generazinema: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak | 2023 | 299.775,47 |
A20002-A2500-4709-334102: Generazinema: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak | 2024 | 299.775,47 |
A20002-A2500-4709-334102: Generazinema: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak | 2025 | 399.700,62 |
Era berean, 100.000 euroko gehieneko zenbateko gehigarria ezartzen da. Zenbateko hori dirulaguntzak emateko aplikatzerakoan ez da beste deialdi bat egin beharko, baldin eta kreditu bat gehitzearen ondorioz aurrekontu-kreditu erabilgarriaren zenbatekoa handitzen bada.
Kopuru gehigarria eraginkor bihurtzeko baldintza izanen da Kultura eta Kirol Departamentuak kreditu gehigarrirako baimena ematea, eta baimen hori deialdiaren baldintza berberetan argitaratzea. Kreditu gehigarria baimentzen bada, modalitate bakoitzari esleitutako zenbatekoa zehaztuko da.
Kreditu gehigarria laguntzak emateko deialdia ebatzi aurretik onetsi eta argitaratu beharko da. Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 4an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
ERANSKINA
"Generazinema Ekoizpena 2023-2025" dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak
Zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen arloko jarduera gure kulturaren eta gure ekonomiaren sektore estrategiko bat da. Artearen eta sorkuntzaren adierazpena den aldetik, herrialde baten kultur izaeraren oinarrizko elementua da. Ikusirik aurrerapen teknologikoari, garapen ekonomikoari eta enplegu sorkuntzari, nahiz aniztasun kulturalari egiten dien ekarpena, nahiko arrazoi daude administrazio publikoek sektore hori sustatu eta indartzeko behar diren neurriak har ditzaten.
Laguntza deialdi hau Espainiako autonomia erkidegoek, nork bere araudiaren arabera, beren sustapen neurriak ezartzeko dituzten eskumenen esparruan kokatzen da, eta estatuko neurriak osatzera dator. Hala, laguntza sail bat ezartzen da ikus-entzunezkoen sektoreak film luzeak, laburrak eta telesailak ekoitz ditzan, beharrezkotzat jotzen baitira estatuan dinamikoenetako bat den sektorea egoki gara dadin, alde batera utzi gabe egungo gizartean sektore hori garrantzitsuenetako bat bilakatzen ari dela oso azkar. Sustapenerako neurri hauek Generazinema Garapena laguntzak osatzen dituzte, eta haien bidez espero da Nafarroako Foru Komunitatea kulturaren eta ekonomiaren aldetik aberasten laguntzea. Gainera, erkidego honek zerga arloko araudian ezarriak dituen zeharkako neurriak ere osatzera datoz.
Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera (haren bidez zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz), laguntzen araubide hau salbuetsita dago Europako Batzordeari aurretiazko jakinarazpena egiteko betebeharretik. Orobat, Tratatuaren 3. apartatuaren 107. artikuluarekin bat etorriz, barne merkatuarekin bateragarria da, 651/2014 Erregelamenduaren 54. artikuluan eta I. kapituluan ezarritako betekizunak betetzen baititu.
Deialdia honela egituratu da:
I. kapitulua.–Xedapen orokorrak.
II. kapitulua.–Film luzeak (A modalitatea) eta telesailetako kapitulu pilotuak (C modalitatea) ekoizteko laguntzen berariazko oinarriak.
III. kapitulua.–Film laburren ekoizpenerako laguntzen berariazko oinarriak (B modalitatea).
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.
1.1. Deialdi honen xedea da dirulaguntza batzuk ematea zinema-filmak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk ekoizteko. Proiektu-fasean egon behar dute eta komertzialki ustiatzeko izan beharko dute, dela zinema-aretoetan, dela telebista operadoreen bidez (ohiko kanalak edo Internet) nahiz OTT bidez. Banakako proiektuak edo sailak izan daitezke.
Abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hauxe ulertuko da:
a) Film zinematografikoak: edozein baliabide edo euskarritan finkatutako ikus-entzunezko lan oro, non prestaketa prozesuan zehaztua agertzen baita sormen, produkzio, muntaketa eta postprodukzio lana, eta, merkataritzako ustiapenaren ikuspegitik, lehen-lehenik zinema aretoetan erakusteko helburuarekin sortu direnak. Definizio honetatik kanpo gelditzen dira edozein motatako gertakarien edo erakustaldien erreprodukzio hutsak direnak.
b) Ikus-entzunezko beste lan batzuk: a) letrako baldintzak beteta ere, zinema aretoetan erakusteko helburua ez dutenak, eta beraz, jendearengana beste komunikazio bide batzuetatik iristen direnak.
c) Telesailtzat hartuko da emankizun multzo batez (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) osaturiko ikus-entzunezko lana, izenburu generikoduna edo gabea, telebistako operadoreez ondoz ondo eta jarraikortasunez emateko edo irrati bidez hedatzeko helburuz egina, non emankizun bakoitza bakarreko kontakizuna izaten ahal den, edo hurrengo emanaldian jarraipena duena.
d) Animazio-telesaileko kapitulu pilotua: telesail baten ezaugarriak eta estiloa markatzen dituen animazioko ikus-entzunezko lana, ekoizleari bide ematen diona hura finantzatzeko eta sustatzeko.
Ekoizpen bat proiektu fasean dagoela ulertuko da baldin eta kalifikazio eskaera aurkeztu aurreko edozein fasetan baldin badago.
1.2. Deialdi honek hiru laguntza modalitate ditu: A, B eta C. A eta B modalitateetako bakoitzak bi azpimodalitate ditu. Hona hemen laguntzen banaketa, modalitateen eta azpimodalitateen arabera:
–A modalitatea: film luzeak ekoizteko laguntzak.
Deialdi honen ondorioetarako, "film luzea" izanen da 60 minutuko edo hortik gorako iraupena duen zinema-film eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, sorkuntzako dokumentala nahiz animaziozkoa izan.
A.1. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: laguntza modalitate honetan, guztira 500.000 eurotik gorako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.
A.2. Aurrekontu apaleko film luzeak ekoizteko laguntzak: laguntza modalitate honetan, guztira 500.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.
–B modalitatea: film laburrak ekoizteko laguntzak.
Deialdi honen ondorioetarako, "film laburra" izanen da 60 minututik beherako iraupena duen zinema-film eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, sorkuntzako dokumentala nahiz animaziozkoa izan.
B.1. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak.
B.2. Animaziozko film laburrak ekoizteko laguntzak.
–C modalitatea: telesailetako kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak.
Modalitate honetan, telesailetako kapitulu bat egitea bultzatuko da, sail baterako pilotu gisa balio dezan.
Deialdi honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira aintzat:
–Animazio-telesaileko kapitulu pilotua: telesail baten ezaugarriak eta estiloa markatzen dituen animazioko ikus-entzunezko lana, ekoiztetxeari bide ematen diona hura finantzatzeko eta sustatzeko. Gutxienez minutu bat iraunen du.
–Telesaileko kapitulu pilotua: telesail baten ezaugarriak eta estiloa markatzen dituen telebistako ikus-entzunezko lana, ekoiztetxeari bide ematen diona hura finantzatzeko eta sustatzeko. Gutxienez, 30 minutu iraunen du.
1.3. Gehienez lau proiektutarako laguntza eskatzen ahalko da. Eskatzaileek laguntza-eskaera bat aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko.
Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, puntuaziorik altuena lortzen duten biek soilik jasoko dute dirulaguntza.
1.4. Laguntzen diren proiektuak 2022ko azaroaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitarte egin beharko dira, bi data horiek barne.
2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.
2.1. Deialdi honetan xedatutako laguntzak jasotzen ahalko dituzte ekoiztetxe independente direnek, ekonomia intereseko taldeak ere barne, baldin eta laguntza hauen xede diren jarduerak garatzen badituzte eta Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4 n) artikuluko definizioari lotzen bazaizkio.
2.2. Ekoiztetxe eskatzaileak Espainian eduki beharko du legezko egoitza edo establezimendua eskaera egiteko unean, eta ekoizle gisa inskribatuta egon beharko du Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren Zinema eta Ikus-entzunezkoen Enpresen Erregistroan.
2.3. Aurrekoez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte. Ezin izanen dira onuradun izan aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonak eta entitateak.
2.4. Bi ekoiztetxek edo gehiagok koprodukzio bat egitean, onuradun izaera lortzeko baldintzak beteta, laguntza eskatu nahi badute, enpresa elkarte bat eratu beharko dute. Enpresa elkarte horrek, jardun ahal izateko, entitate ordezkari bat hautatuko du, zeina kide guztien izenean arituko baita eta haiek ordezkatzeko ahalmena ere izanen baitu, bai laguntza-eskaera eta egiaztagiriak aurkezteari begira, dirulaguntza ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeari begira eta justifikazioa egiteari begira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Enpresen elkarte hori eratzeko, akordiorako eredu normalizatua erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean eskura egonen dena. Laguntza-eskaeran, berariaz adierazi beharko da zein konpromiso hartzen dituen elkarteko kide bakoitzak, bai eta haietako bakoitzari dagokion dirulaguntza zatia ere, kide guztiek izanen baitute onuradun izaera.
Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan dirua itzultzeko eta arau-hauste kasuetarako ezarritako preskripzio-epea iragan arte.
Gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena bere gain hartzen duen ekoiztetxea izendatu beharko da elkartearen produktore-kudeatzaile. Ekoiztetxe batek baino gehiagok hartzen badute beren gain gastuaren exekuzioaren konpromisoa, beren arteko bat aukeratu beharko dute produktore-kudeatzailea izan dadin. Gainera, koprodukzio enpresa bakoitzak obraren titulartasun osoaren gainean daukan portzentajea zein den adierazi beharko da. Ehuneko horiek aldatzen ahalko dira, obraren kalifikazio eskaera aurkeztu baino lehen, betiere.
Onuradunari dagokio (edo, kasua bada, proiektuaren produktore-kudeatzaileari) jasotako laguntza justifikatzeko oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzea, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/205 Foru Legean bildutako gainerako betebeharrak ere, hitzemandako jarduera diruz lagunduei dagokienez.
2.5. Era berean, laguntza eskatzen dutenak ekoitzitako ikus-entzunezko obren jabetza-eskubideen titular izan beharko dira, lan horiek ustiatu eta merkaturatzeko beharrezkoak diren heinean, alde batera utzita jabetza intelektualari buruzko legedian xedatutakoa halako eskubideak erabili eta eskualdatzearen gainean. Ulertuko da baldintza hori betetzen dela lanaren gaineko eskubideen titulartasuna koproduktore guztien artean banatuta baldin badago. Titulartasun hori hiru urtez mantendu beharko da gutxienez, lanaren kalifikazioa egiten denetik aurrera.
2.6. Eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio eremuan dauden enpresa eskatzaileek ezin izanen dute onuradun izan aipatutako legean aurreikusitako ordainketa epeak betetzen ez badituzte. Lege horrek merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen ditu.
Hori betetzen dela frogatzeko, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, baldin eta, kontabilitate araudiaren arabera, galera-irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen sozietateak badira.
Kontabilitate araudiari jarraikiz, galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ordaintzeko legezko epeak bete izana ziurtagiri bidez frogatzeko beharra ezarri da. Ziurtagiri hori Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek eman beharko du, enpresa bezeroaren ordainketen benetako epea aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere.
2.7. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:
a) Toki erakundeak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeen partaidetza duten enpresa-erakunde publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.
b) Nafarroako Gobernuaren 2022ko aurrekontuetan xede bererako partida izenduna duten entitateak.
c) Ikastetxeak edo arte irakaskuntzetako zentroak, eskolak edo akademiak.
d) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.
3. Aurrekontu-kontsignazioa eta laguntzen zenbatekoa.
3.1. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 999.251,56 euro bideratuko dira gehienez. Finantzaketarako dirua honela banatuko da urtez urte:
–2023ko ekitaldi ekonomikoa: 299.775,47 euro, 2023rako aurrekontu onartuko partida honen kargura: A20002 A2500 4709 334102, "Generazinema: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak".
–2024ko ekitaldi ekonomikoa: 299.775,47 euro, 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren partida honen kargura: A20002 A2500 4709 334102, "Generazinema: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak", edo 2024ko aurrekontuan xede horretarako gaitzen denaren kargura, kreditu egokirik eta behar bestekorik bada.
–2025eko ekitaldi ekonomikoa: 399.700,62 euro, 2025eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren partida honen kargura: A20002 A2500 4709 334102, "Generazinema: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak", edo 2025eko aurrekontuan xede horretarako gaitzen denaren kargura, kreditu egokirik eta behar bestekorik bada.
Modalitateka, aurrekontua honela banatuko da:
–A) modalitatea Film luzeak ekoizteko laguntzak: 700.000 euro.
- 2023ko ekitaldi ekonomikoa: 210.000 euro.
- 2024ko ekitaldi ekonomikoa: 210.000 euro.
- 2025eko ekitaldi ekonomikoa: 280.000 euro.
A.1 modalitatea. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: 480.000 euro.
A.2 modalitatea. Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: 220.000 euro.
–B) modalitatea Film laburrak ekoizteko laguntzak: 149.251,56 euro.
- 2023ko ekitaldi ekonomikoa: 44.775,47 euro.
- 2024ko ekitaldi ekonomikoa: 44.775,47 euro.
- 2025eko ekitaldi ekonomikoa: 59.700,62 euro.
B.1 modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak: 50.000 euro.
B.2 modalitatea. Animaziozko film laburrak ekoizteko laguntzak: 99.251,56 euro.
–C modalitatea: Telesailetako kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak: 150.000 euro.
- 2023ko ekitaldi ekonomikoa: 45.000 euro.
- 2024ko ekitaldi ekonomikoa: 45.000 euro.
- 2025eko ekitaldi ekonomikoa: 60.000 euro.
3.2. Laguntzek ez dute inola ere gaindituko onetsitako aurrekontuaren %50.
Proiektu bakoitzeko laguntzak ez dira diru kopuru hauetatik gorakoak izanen:
A.1 modalitatea. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: 100.000 euro.
A.2 modalitatea. Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: 60.000 euro.
B.1 modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak: 25.000 euro.
B.2 modalitatea. Animaziozko film laburrak ekoizteko laguntzak: 40.000 euro.
C modalitatea. Telesailetako kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak: 75.000 euro.
3.3. Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, ekoiztetxe eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta bestetik, balorazio batzordearen ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdi honen xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.
3.4. A eta B modalitateetan sobera gelditzen den diru guztia beste modalitateen partidak handitzeko erabiliko da, irizpide honen arabera:
–A.1 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero B.1, B.2 eta C modalitateak handitzeko, ordena horretan).
–A.2 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.1 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero B.1, B.2 eta C modalitateak handitzeko, ordena horretan).
–B.1 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, B.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.2, A.1 eta C modalitateak handitzeko, ordena horretan).
–B.2 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, B.1 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.2, A.1 eta C modalitateak handitzeko, ordena horretan).
–C modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.1, B.1 eta B.2 modalitateak handitzeko, ordena horretan).
3.5. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaera-orrian azaltzen dena baino txikiagoa denean, ekoiztetxe onuradunari eskatuko zaio eskaera berregin dezala, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal zaion dirulaguntzara. Nolanahi ere, eskabidea berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Balorazio batzordeak eskabide berregina onetsi ondoren, organo eskudunari igorriko zaio, dokumentazio guztiarekin batera, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.
3.6. Hasieran esleitutako zenbatekoak askatzen badira, esleipen gehigarri bat egin daiteke dirulaguntza jasotzen ez duten ekoiztetxeentzat, lortutako puntuazioaren arabera.
3.7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikulua aplikatuz, zenbateko gehigarri bat finkatzen ahalko da kreditu bat gehitzearen ondorioz aurrekontu-kreditu erabilgarriaren zenbatekoa handitzen bada. Zenbateko hori 100.000 eurokoa izanen da gehienez.
Kopuru gehigarria eraginkor bihurtzeko baldintza izanen da Kultura eta Kirol Departamentuak kreditu gehigarrirako baimena ematea, eta baimen hori deialdiaren baldintza berberetan argitaratzea. Kreditu gehigarria baimentzen bada, modalitate bakoitzari esleitutako zenbatekoa zehaztuko da.
Kreditu gehigarria laguntzak emateko deialdia ebatzi aurretik onetsi eta argitaratu beharko da.
Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.
4. Tramitazio eta ebaluazio organoak.
4.1. Eskabideak tramitatzeko organo kudeatzailea Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atala da. Norgehiagokako araubidearen bidez eginen da deialdia.
4.2. Aipatutako organo kudeatzaileak eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak izendatutako balorazio batzorde batek baloratuko dituzte eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:
a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hori izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.
b) Batzordekideak: zinemagintza eta ikus-entzunezkoen sektoreko 2 aditu; horietatik bat Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kidea izanen da, eta bestea, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko burua, edo, horrek ezin badu, Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua.
c) Idazkaria: Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko pertsona bat, edo, bestela, Kultur Ekintza Zerbitzuko pertsona bat.
4.3. Nafarroako Gobernuaren web-atariko tramiteen katalogoan argitaratuko dira balorazio batzordea osatuko dutenak izendatzeko ebazpena (https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/generazinema-produccion-2023).
5. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.
5.1. Eskaerak onartzeko epea ixten den unean proiektu fasea bukatua duten lanek ezin izanen dute laguntzarik jaso, 1.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
5.2. Deialdi honen 2. oinarrian adierazitako baldintza orokorrez gainera, aurkezten diren proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Ekoiztetxeen kargura onartutako aurrekontuaren %40 gutxienez bat etortzea Nafarroako lurraldean egin beharreko gastuekin, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduarekin bat etorriz. Foru agindu horren bidez, ekoizpen zinematografikoetako eta ikus-entzunezko telesailetarako inbertsioengatiko kenkaria aplikatzeko baldintzak eta betekizunak garatzen dira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.1 artikuluan araututakoaren arabera.
b) Ekoiztetxeak Nafarroan izatea zerga-egoitza, proiektuaren ekoizpen-prozesu osoan, harik eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak edo une horretan dagokion administrazio-erakundeak proiektua kalifikatu arte.
5.3. Organo kudeatzaileak aurreko baldintzetako bat gutxienez betetzen duten eskabideak ere onartzen ahalko ditu, betiere, balorazio batzordearen iritziz, arte-, kultura- edo ekonomia-egoeran eragina duten proiektuenak badira edo, Nafarroako kultura-, arte- eta gizarte-errealitatearekin duten loturagatik, interes berezikoak badira.
Hori baloratzeko, idazki arrazoitua aurkeztu beharko da, klausula hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azaltzen duena.
5.4. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, ekoiztetxe eskatzaileak ekoizpen osoaren %20ko partaidetza eduki beharko du, gutxienez. Kasu horretan, ulertuko da ekoiztetxe eskatzailearen aurrekontuko zenbatekoa dela koprodukzioan duen partaidetza.
6. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.
6.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
6.2. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) (www.nafarroa.eus). Kasu horretan, eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea geroago modu telematikoan aurkeztu ahal izatea. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.
Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Aurrez aurre aurkezten bada, dokumentazioa eskabidearekin batera euskarri elektronikoan (USB memoria) aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.
Eskaeraren eredua eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak deialdi honetara erantsitako ereduetara egokituko dira, zeinak eskuragarri egonen baitira tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-ekoizpena-2023).
6.3. Eskabidearekin batera (I.A eranskinean aurreikusitako ereduaren araberakoa izanen da), agiri hauek aurkeztu beharko dira, bereizita eta behar bezala identifikatuta:
6.3.1. Dokumentazio orokorra:
a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.
b) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estatutuak eta eskriturak, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.
c) Ekonomia-intereseko taldea izanez gero, ekonomia-intereseko taldearen eraketaren eskritura, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.
d) Egiaztagiri bat, dioena enpresa legez ezarrita dagoela Espainian eta ekoizle gisa inskribatuta dagoela Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren Zinema eta Ikus-entzunezkoen Enpresen Erregistroan.
e) Dokumentu bidezko justifikazioa, adierazten duena ekoiztetxe eskatzaileak Nafarroan duela egoitza fiskala, hala badagokio.
Egoitza fiskala egiaztatzeko, Nafarroako Foru Ogasunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Hura online eskuratzen ahalko da ziurtagiri telematikoen esteka honen bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Nafarroako-Zerga-Ogasunak-emandako-ziurtagiri-telematikoak).
f) Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:
–Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektuaren eskaera aurkeztu beharko da Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zuzendaritza Nagusian, bai eta koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia bat ere, koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoizle bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.
–Koprodukzio nazionaletan, koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia aurkeztu beharko da, koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoizle bakoitzak obra gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.
Kasu horretan, eskatzailea laguntzaren onuraduna bada, laguntza onartzen den unean, koproduktore guztiek fede-emaile publikoaren aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua eskatuko da, non berariaz jasoko baitira ekoizle bakoitzak bere gain hartutako gauzatze konpromisoak eta obraren titulartasuna.
g) 2.4 oinarriari helduz gero, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan aipatzen den elkartea eratzeko akordioa, Nafarroako Gobernuaren web atarian deskargatzen ahal den III. eranskinean (Enpresa elkarteen inprimakia). Akordio hori proiektuaren ekoiztetxe guztiek sinatua egon behar du, eta honako hauek zehaztuko dira: haien ordezkari arituko den produktore-kudeatzailea, enpresa bakoitzak titulartasunaren zenbateko portzentajea duen proiektuan eta enpresa bakoitzak proiektua gauzatzeko bere gain hartzen dituen konpromisoak; hori guztia behar beste xehatua, enpresa bakoitzak bere gain hartzen dituen exekuzio zenbatekoak identifikatu ahal izateko.
h) 2.6 oinarrian jasotakoari jarraikiz, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreak emandako erantzukizunpeko adierazpena edo ziurtagiria, kasuaren arabera, ordainketa epeak betetzen direla egiaztatzeko, aurreikusita daudenak Merkataritza eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean.
Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua bat dator V. eranskinarekin (ordainketa epeak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena), zeina Nafarroako Gobernuaren webgunean deskarga baitaiteke.
6.3.2. Dokumentazio berariazkoa:
a) I. eranskina (fikziozko ikus-entzunezko lana edo dokumentala, edo animazioko ikus-entzunezko lana), kasuaren arabera, laguntzaren xede den proiektuaren informazio ekonomikoa, EXCEL formatuan; eta I.A eta I.B eranskinak.
Enpresa elkarteen koprodukzioaren kasuan, izendatutako ekoizle kudeatzaileak bete beharko du eranskin hau.
Elkarteko gainerako koproduktoreek I.C eranskina soilik bete beharko dute (enpresa elkarteko kide den koproduktorearen informazio ekonomikoa). Formatu berean aurkeztu beharko da.
Fitxategian sartu beharreko edukiak, fitxen arabera:
–Aurrekontu osoa: proiektuaren aurrekontu osoaren zenbatekoa jasoko du.
"Ekoiztetxe eskatzailearen gastua" izeneko zutabean, ekoiztetxeari dagozkionak sartuko dira, eta "Ekoiztetxe eskatzailearen gastua Nafarroan" izeneko zutabean, berriz, Nafarroan egindakoen zatia, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduaren arabera.
Koprodukzioen kasuan, "Ikus-entzunezko lanaren aurrekontua, guztira" izeneko zutabean, ikus-entzunezko lanaren guztizko gastuak, parte hartzen duten koproduktore guztien gastuak batzearen ondoriozkoak.
–01etik 12rako kapituluak: Fitxa horiek betetzeko, sartu beharko dira, bakarrik, ekoiztetxe eskatzailearen aurrekontu-gastuak, 2022ko azaroaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartekoak, eta 7. oinarrian gastu diruz lagungarri gisa aipatzen diren kontzeptuetakoak, kontuan hartu gabe 7.1. a), i), j) eta n) oinarrietan adierazitako portzentaje-mugak.
–Finantzaketa plana: proiektu osoaren finantzaketa plana osatzen duten finantza-baliabideak jasoko ditu.
–Onartutako aurrekontua: gastu diruz lagungarrien zenbatekoak jasotzen ditu, baldin eta ez badituzte gainditzen 7.1 oinarriko a), i), j) eta n) letretan ezarritako portzentaje-mugak. Excel dokumentuaren fitxa horrek automatikoki eskaintzen ditu aipatutako zenbatekoak, onartutako aurrekontutzat har daitekeenaren guztizko zenbatekoa eta Nafarroako gastua, eskatzaileak beste fitxa batzuetan emandako informaziotik abiatuta. Kontzeptu horien zenbatekoak berretsiko dira organo kudeatzaileak azterketa teknikoa egin ondoren.
–I.A eranskina. (Eskaera): eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.
–I.B eranskina. (Nafarroako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena): eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.
b) II. eranskina (Informazio teknikoa), EXCEL formatuan. Bertan, proiektuaren informazio teknikoaz gain, II.A., II.B. eta II.C. eranskinak jasotzen dira.
Fitxategian sartu beharreko edukiak, fitxen arabera:
II.A eranskina. (Proiektua azaltzeko memoria), bertan jasoko da proiektua ekoizteko aurreikusita dauden ekintza guztien deskribapen zehatza. Orobat, honako hauek gutxienez jaso beharko ditu: proiektua noiz hasi eta amaituko den adierazten dituen egutegi bat; lanerako plan bat, filmazio-denbora eta lokalizazioak adierazita, eta, azkenik, deialdi honetako 17.3, 17.4 eta 20.3 oinarrietan ezarritako balorazio irizpideak betetzeari buruzko informazioa.
Eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.
II.B eranskina. (fitxa tekniko-artistikoa): dokumentu hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.
II.C eranskina (Kalifikazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena), zeinaren bidez adierazten baita ez dela eskatu nahitaezko kalifikazioa proiekturako. Dokumentu hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.
c) Produkzioaren eta zuzendaritzaren memoria. Formatu librean aurkezten ahalko dira, garrantzitsutzat jotzen diren edukiekin.
d) Gidoi osoa (fikziozko eta animaziozko lanen kasuan); tratamendu zabala (dokumentalaren kasuan) eta filmaren sinopsia.
e) Kontratu bat, zalantzarik gabe egiaztatzen duena gidoiaren gaineko eskubideak ekoiztetxeari laga zaizkiola, bai eta, hala badagokio, ideia originalaren kontzeptuari dagokion kontraprestazioa edo aurrez zegoen obraren gaineko aukera-eskubideen lagapena ere.
f) Laguntzaren xede den proiektuan gastua egiten duten enpresekin lotutako enpresen zerrenda, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluko lotura irizpideari, IV. eranskinean (Lotutako enpresen inprimakia), Nafarroako Gobernuaren web ataritik deskargatzen ahal den eredu ofizialean.
g) 5.3 oinarrian ezarritakoa betez gero, eskabidea eta zioen azalpena.
h) Eskabidea telematika bidez bidaltzen ez bada, aurreko guztiaren kopia digitala aurkeztu beharko da.
6.4. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren orain arteko beste deialdi batzuetan parte hartu duten pertsona eta entitate eskatzaileak ez daude behartuta, aldaketaren bat ez badago bederen, 6.3.1 oinarriaren a), b), c) eta d) apartatuetako agiriak aurkeztera (ekonomia-jardueren gaineko zergaren ziurtagiria izan ezik). Kasu horretan, dokumentazio hori zein espedientetan aurkitzen den adierazi beharko dute.
6.5. Baldin dirulaguntzaren eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, berak adierazitako helbide elektronikoaren bidez, hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, ebazpena eman ondoren, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.
7. Gastu diruz lagungarriak.
7.1. Gastu diruz lagungarritzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak, 2022ko azaroaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean benetan egin eta ordaindu direnak, eta deialdiaren oinarrietan adierazitako baldintzak betetzen dituztenak. Gastu diruz lagungarrien erosketa kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.
Ekoiztetxeak egindako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:
a) Ekoizpen exekutiboko gastuak: kostutzat hartuko da pertsona fisikoek egindako ekoizpen exekutiboa, edo pertsona juridikoek egindakoa, baldin eta azken horiek ekoizpen exekutiboa badute sozietatearen berariazko helburutzat, beste batzuk alde batera utzi gabe.
Baldin ekoiztetxearen eta ekoizle exekutiboaren artean merkataritza harremana badago, kontratuarekin batera dagokion faktura aurkeztu beharko da; eta, harremana lanekoa bada, kontratuarekin batera dagokion nomina aurkeztu beharko da, non berariaz adieraziko baita Gizarte Segurantzaren araubide orokorra.
Ekoizpen exekutiboaren kontratuaren xedea generikoa denean ekoiztetxeak egiten dituen ikus-entzunezko hainbat obratarako, haren kostua hainbanatuko da obra bakoitzean duen benetako partaidetzaren arabera.
Nolanahi ere, ekoizpen exekutiboaren ordainsariak ezin izanen du muga hauetatik handiena gainditu:
–Filma egiteko kostuaren %10.
–100.000 euro.
b) Pertsonal-gastuak: pertsonalaren kostutzat hartuko da ekoiztetxearen plantillako langileen kostua, baldin eta kontratu espezifikoa badute ikus-entzunezko lana ekoizteko, eta langile teknikoen gastutzat hartuko da.
Berariazko lan-kontratua ekoiztetxearen ikus-entzunezko hainbat obratan parte hartzeko sinatu bada, lan horietako bakoitzean benetan duen partaidetzaren arabera hainbanatuko da haren kostua.
Ekoiztetxearen plantillako langileek berariazko kontraturik gabe egiten badituzte ekoizpen exekutiboaren eginkizunak, gastu orokorrei egotziko zaie haien ordainsaria, hainbanatzeko adierazi diren baldintza berberekin.
Gastu orokorrei egotziko zaie plantillako langileei dagokien gastua, baldin eta, beren lanbide-kategoriagatik, ikus-entzunezko ekoizpenarekin lotu ezin badira edo, lotu ahal izanda, berariazko lan-kontraturik ez badute laguntzaren xede den ikus-entzunezko lanerako.
c) Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak, hala nola ekipamendu eta baliabide materialen alokairuak eta baliabide profesionalen kontratazioa.
Atal honetan sartzen dira kontziliazioari eta jasangarritasunari lotutako gastuak, hirugarrenei kontratatutakoak. Zehazki:
–Hirugarrenekin kontratatutako kontziliazio eta jasangarritasun planei lotutako gastuak.
–Jasangarritasunaren arloko prestakuntza jarduerak.
–Aitortutako erakundeen jasangarritasun-ziurtagiriak lortzea.
–Ziurtagiri ekologikoa duten mezularitza zerbitzuen hornitzaileak kontratatzea.
–Edukiontziak eta garbiguneak instalatzea, birziklapena eta berrerabilpena errazteko.
–Jarduera diruz lagungarriak ingurumenean duen inpaktua konpentsatzeko ekintzak egitea.
d) Filmaketa epearen barruan filmaketarekin lotura zuzena duten lokaletan edo instalazioetan egindako hornidura gastuak, hala nola urari, gasari edo elektrizitateari dagozkionak, baldin eta dagozkion kontratuak aurkezten badira lotura hori justifikatzeko.
Gastu horiek ekoiztetxearen egoitza sozialean egiten direnean, eta egoitza hori ez denean filmaketarekin zuzenean lotutako lokala, gastu orokorrei egotziko zaizkie.
e) Zerga ondorioetarako kengarria den amortizazio kostua, ikus-entzunezko lana egitean ekoiztetxearen jabetzako ekipamenduak eta material teknikoa erabiltzen den denborari dagokiona.
f) Ikus-entzunezko lana filmatzean sortutako ostatu zerbitzuei eta joan-etorriei dagozkien gastuak. Filmaketa hasi aurretik eta amaitu ondoren, gastu horiek gastu orokorrei egotziko zaizkie.
Nolanahi ere, muga hauek aplikatuko dira:
–Ostatua: gehienez 100 euro gau bakoitzeko. Horrelako zerbitzuetan, gaua igarotzen duen pertsonaren izena jaso beharko da fakturan.
–Joan-etorriak: norberaren autoa erabiliz gero, 0,35 euro ordainduko dira kilometroko, eta aparkalekuko gastuak eta bidesarikoak. Alokatutako ibilgailu bat erabiltzen bada, gastu diruz lagungarritzat hartuko dira alokairuaren kostua eta erregaia. Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da. Gainera, diruz lagungarritzat hartuko dira herri barruko taxi edo AIG gastuak.
g) Filmaketaren hasieratik eta amaiera arte bakarrik egindako otordu-gastuak, eta aldi horretan proiektuari atxikitako langileentzat soilik.
h) Ikus-entzunezko lana filmatu bitartean sortutako telefono eta Internet gastuak. Filmaketa hasi aurretik eta amaitu ondoren, gastu horiek gastu orokorrei egotziko zaizkie.
i) Gastu orokorren zenbatekoa; ekoizpen kostuaren %15 gehienez ere. Ehuneko hori %25era arte igo daiteke animazio-obren kasuan.
j) Ikus-entzunezko lanaren publizitate eta sustapen gastuak; ekoizpen kostuaren %40, gehienez ere. Atal honetan sartzen dira merkatuetara eta banaketa-foroetara joatearekin lotutako gastuak: egiaztagiriak eta ostatuaren eta joan-etorrien gastuak, f) atalaren arabera mugatuak.
k) Ikus-entzunezko lana bukatu ondotik, hura zinema-aretoetan emateko edo haren ustiapen zinematografikorako beharrezkoak diren sistemetara edo euskarrietara egokitzeko gastuak, edo, sailen kasuan, telebistetan edo edukiak streaming bidez ematen dituzten plataformetan ematekoak.
l) Ikus-entzunezko lana zainduko dela bermatzeko behar diren euskarri materialak egiteko gastua. Era berean, kopiak edo beste euskarri batzuk lortzeko gastuak, baldin eta zinema-aretoetan ematekoak badira edo zinematografikoki ustiatzekoak, edo, sailen kasuan, telebistetan edo edukiak streaming bidez eskaintzen dituzten plataformetan ematekoak.
m) Ikus-entzunezko lanaren kostua egiaztatzeko auditoretza txosten bereziaren gastuak.
n) Ikus-entzunezko lanaren produkzioa finantzatzeko maileguek sortzen dituzten interesak eta negoziazio gastuak, gehienez ere proiektua egiteko kostuaren %20.
Proiektua egiteko kostutzat hartuko da 7.1. oinarriaren apartatu guztien batura, 7.1. oinarriaren a), i), j), k) eta n) letrena izan ezik.
7.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:
a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak.
b) Proiektua gauzatzeko zentzuz jokatuta beharrezkoak ez diren gastu-kontzeptuak edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez dutenak, bai eta luxuzko gastuak eta haborokinak ere.
c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal badute.
d) Entitateko langileen ordainsarien soberakina, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.
e) Elikagaiak, edariak eta antzekoak erosteko gastuak.
f) Proiektuan parte hartzen duten langileen soldaten kapitalizazioak eta beste edozein kontzepturenak.
g) Laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak.
h) Ikus-entzunezko lanaren koprodukzio enpresen artean egindako fakturazioa.
i) 40.000 eurotik gorako gastuak, film luzeen kasuan, eta 2.000 eurotik gorakoak, film laburren kasuan, ekoiztetxeari lotutako enpresa bakoitzak fakturatuta.
Prestazio edo zerbitzu berari dagozkion gastuak ezin izanen dira faktura desberdinetan zatikatu, ezta antzeko objektuekin ondoz ondoko kontratuak egin ere, zenbatekoa murrizteko eta apartatu honetan ezarritakoa betetzea saihesteko.
Lotura dagoela ulertuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan jasotako kasuetan (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).
7.3. Koprodukzioen kasuan, dirulaguntzaren onuradunak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.
8. Dirulaguntzak emateko ebazpena.
8.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.
8.2. Nafarroako Gobernuaren web-atarian (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-ekoizpena-2023) jakinaraziko dira dirulaguntza hau emateko prozeduran ematen diren ebazpen guztiak. Gainera, eskabidean adierazitako helbide elektronikoa baliatuko da eskatzaile bakoitzari jakinarazteko.
8.3. Berariazko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legerian ezarritakoari jarraikiz.
8.4. Ustezko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.
8.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren (www.nafarroa.eus) Erregistro Orokor Elektronikoa erabiliz (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa?back=true&pageBackId=5722632) bideratu beharko da deialdi honi buruzko zernahi jakinarazpen.
9. Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna eta konkurrentzia.
9.1. Deialdi honetan aurreikusten den ekarpena bateragarria da helburu bera duten beste dirulaguntza batzuekin, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste erakunde pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.
9.2. Dirulaguntzaren zenbatekoa 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 54. artikuluan ikus-entzunezkoentzat aurreikusitako laguntza-araubideari egokitzen zaio, erregelamendu horretan ezartzen baitira barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta:
–Ikus-entzunezko obren produkziorako laguntzen intentsitatea ez da diruz lagungarriak diren kostuen %50etik gorakoa izanen (54.6 artikulua).
–Laguntzaren intentsitatea handitzen ahalko da, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.3 artikuluan adierazten den bezala:
a) Ehuneko 85, film laburrak direnean.
b) Ehuneko 80, zinema-aretoetan proiektatuz komertzialki ustiatzeko, gehienez ere bi film luze bakarrik edo beste norbaitekin zuzendu dituen zuzendari baten ekoizpenak direnean, haien ekoizpen aurrekontua 1.500.000 eurotik beherakoa bada.
c) Ehuneko 80, osorik euskaraz filmatutako ekoizpenak direnean.
d) Ehuneko 80, ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa, organo eskudunak aitortua, duten pertsonek bakarrik zuzendutako ekoizpenak direnean.
e) Ehuneko 75, emakumezko zuzendariek bakarrik egindako ekoizpenak direnean.
f) Ehuneko 75, kultur eta arte balio berezia duten eta ezohiko finantzaketa laguntza behar duten ekoizpenen kasuan.
g) Ehuneko 75, dokumentalak direnean.
h) Ehuneko 75, ekoizpen aurrekontua 2.500.000 eurotik beherakoa duten animazio-lanak direnean.
i) Ehuneko 60, Europar Batasuneko estatu batek baino gehiagok finantzatzen eta Europar Batasuneko estatu bat baino gehiagoko ekoizleen parte-hartzea duten mugaz gaindiko ekoizpenak direnean.
j) Ehuneko 60, Iberoamerikako herrialdeekin egindako nazioarteko koprodukzioak direnean.
9.3. De minimis laguntzak ez dira metatuko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 8.5 artikuluaren arabera salbuetsita dauden laguntzekin, diruz lagungarriak diren gastu berberei dagokienez, baldin eta metaketa horrek 9.2 apartatuan ezarritako laguntzaren intentsitatea gainditzen badu.
9.4. Dirulaguntza honekin batera beste entitate batzuen laguntza edo dirulaguntza bat hartuz gero (horien artean zinemagintzako produkzioetan eta ikus-entzunezko telesailetan egindako inbertsioengatiko kenkariak daude, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legean arautu zirenak, eta kultur mezenasgoaren kontzeptu gisa egindako inbertsioengatiko kenkariak, maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2. artikuluaren definizioaren arabera), zilegi izanen da emandako laguntza aldatzea, jasotzen diren laguntza guztien zenbatekoak aurreko oinarrietan ezarritakoa gainditzen baldin badu.
10. Onuradunek bete beharrekoak.
10.1. Dirulaguntza eman zaiela jakinarazten zaien egunetik hasi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek idatziz adierazi beharko dute dirulaguntzaren zenbatekoarekin ados daudela. Orobat, alde hori beren baliabideekin estaltzeko eta proiektua aurkezpenean aurreikusitako moduan mantentzeko konpromisoa hartu beharko dute. Epe hori pasatu eta idatziz adostasuna adierazi ezean, laguntzari uko egiten diola ulertuko da.
10.2. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek (pertsona fisikoak izan ezik) dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasun betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-ekoizpena-2023), eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin eta Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuarekin.
Gardentasun betebeharrak betetzeko ezarritako ereduak Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez bete eta izapidetzen ahalko dira.
Betebeharra dute, aipatutako araudiaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen kargura urtebetean osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuek, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira).
Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira.
Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.
10.3. Nazioarteko koprodukzioen kasuan, eskatzaileek ICAAk proiektua onesteko emandako ebazpena aurkeztu beharko dute dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, baldin eta eskaera egiterakoan aurkeztu ez bazuten.
10.4. Onuradunek, orobat, betebehar hauek dituzte:
a) Deialdi honen bidez diruz laguntzen den programarako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.
b) Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin den.
c) Egiaztatzea filmaketa hasi dela jakinarazi zaiola Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo dagokion erakundeari, 18.3 eta 21.3 oinarrietan adierazitako konturako bigarren ordainketa eskatzen denean.
d) Proiektua aldatzea dakarren edozein gertaeraren berri ematea Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalari, hura gertatu bezain laster, atal horrek aurretik adostasuna eman dezan, baldin eta aldaketak funtsezko aldaketarik eragiten ez badu onetsitako proiektuan. Koprodukzioen kasuan, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalari jakinaraztea eskatzailearen titulartasun kuotan gertatzen den edozein aldaketa, kasuan kasuko akordiotik hasi eta hamabost eguneko epean gehienez.
Onuradunak konpromisoa hartzen du diruz lagundutako proiektua deialdira aurkeztutako baldintzetan gauzatzeko. Onartutako aurrekontuan jasotako jardueraren bat egiten ez bada edo aldaketa garrantzitsuak egiten badira proiektuaren aurrekontu onartuan jasotako punturen batean, organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio, atal horrek adostasuna eman dezan.
e) Onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak proiektua gauzatu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak.
f) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea aipatutako atalari. Jakinarazpen hori finantzaketaren berri izan eta berehala egin beharko da (eta, betiere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen), egiaztatzearren betetzen dela laguntzak metatzearen gainean Europar Batasuneko araudiak ezarritakoa, baimentzen diren gehieneko intentsitateei dagokienez.
g) Sortzaile, artista eta teknikariekiko harremanei aplikatu beharreko araudia betetzea (legezkoa eta hitzartua) eta, zehazki, egunean egotea hala langile horiekin nola industria teknikoekin hitzartutako betebeharren ordainketan, Nafarroako Gobernuaren laguntzaren xede izandako filmari dagokionez.
h) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza lege sektorialetan agindutako moduan.
i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren bitartean.
10.5. Laguntza jasotzen duten proiektuak entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen zabalkunderako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo zuzeneko komunikazio ekintzetan.
10.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Inprimatutako materialen, publizitatearen eta web-orrien kasuan, lankidetza honako esaldi hau txertatuz jakinaraziko da: "Subvenciona/Laguntzailea", eta, ondoren, Nafarroako Gobernuaren logotipoa. Filmetako kredituen kasuan, hasierako kredituetan adieraziko da, ikus-entzuleek argi eta garbi irakurtzeko moduan, eta kartela bakarrean, jardueraren gainerako lankideen aipamenetatik bereizita. Nafarroako Gobernuaren webgunean edo Argitalpen Atalaren bidez kontsulta daitezke logotipoa (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala) erreproduzitzeko jarraibideak.
10.7. Onuradunak baimena emanen dio Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari filma erabil dezan bere sustapen jardueretan, Espainiako lurraldearen barruan eta kanpoan, filmaren irudiak eta aurrerapenak erabil ditzan Nafarroako Gobernuaren webgunean zabaltzeko, eta filma Nafarroako Filmotekan erakuts dezan, estreinatu eta urtebete igaro ondoren. Baimen horri dagokionez, ekoiztetxeak urtebeteko epea luzatzea eskatzen ahalko du, uste badu epe horrek kalte egiten ahal diola filmaren ustiapenari. Hori baloratzeko, luzatzeko proposamena egiteko zer inguruabar dauden azaltzen duen idazki arrazoitua aurkeztu beharko da.
10.8. Enpresak edo profesionalak konpromisoa hartzen du hizkera edo irudi sexistarik ez erabiltzeko inolako euskarritan, ez publizitatean, ez informazioan. Halaber, zuzenean egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa izanen da (horretarako, honako lan hau kontsulta daiteke: "Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad" http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf).
11. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.
11.1. Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira. Horretarako, eskatzaileek VI. eranskina (Mezenasgoaren Erantzukizunpeko Adierazpena) beteko dute.
11.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.
11.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek amaierako txosten batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.
Proiektuak jasotako laguntzaren intentsitatea neurtzeko, mezenasen kenkari fiskala laguntza gisa zenbatuko da, eta zenbatekoa bereizita adierazi beharko da X. eranskineko Finantzaketa fitxan.
12. Dirua itzultzea.
Ekoiztetxe onuradunak ez badu behar bezala justifikatzen proiektua gauzatu duela, edo betetzen ez baditu hitzemandako baldintzak, 5. oinarrian adierazi direnak, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.
13. Arau-hausteak eta zehapenak.
13.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.
13.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen VI. tituluan ezarritakoa izanen da.
14. Dirulaguntzen araubide orokorra.
Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.
15. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.
Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
II. KAPITULUA
Film luzeak (A modalitatea) eta telesailetako kapitulu pilotuak (C modalitatea) ekoizteko laguntzen berariazko oinarriak.
16. Laguntzen xedea eta zuzkidura.
Deialdi honen 1.2 oinarrian zehazten diren ekoizpen modalitateak izanen dira film luzeak ekoizteko laguntzen xede. Halaber, oinarri berean islatutako telesailetako kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak emanen dira. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 700.000 eta 150.000 euro emanen dira, hurrenez hurren, gehienez, 3.1 oinarrian zehaztutako banaketaren arabera.
17. Proiektuen balorazioa.
17.1. Proiektuak kudeaketa organoak eta balorazio batzordeak baloratuko dituzte, deialdi honetako 4. oinarrian ezarritakoaren arabera.
17.2. Balorazio batzordeko kide izateko izendatutako profesionalek abstentzioaren nondik norakoa arrazoitu beharko dute Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako kasuren bat gertatuz gero.
17.3. Honelakoa izanen da A.1 eta C modalitateak (film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak eta telesailetako kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak) baloratzeko prozesua:
1. fasea: kudeaketa organoak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskabideak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarriaren baldintzak betetzen dituzten proiektuak.
Gero, honako irizpide hauek baloratuko ditu, eta proiektu bakoitzak 53 puntu lortzen ahal ditu gehienez:
a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen denaren kaudimena: 12 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:
KAUDIMENA | HAZTAPENA |
Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak | 5 |
Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 3 | |
Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo telesail edo gehiago: 5 | |
Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera) | 3 |
Ekoiztetxe eskatzailearen film baten txarteldegiko datuak (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera) | 4 |
Eskatzailea ekonomia-intereseko taldea bada, balorazioa izanen da ekonomia-intereseko elkarteko kideen artean eskaeran izendatzen den ekoiztetxe independentearena, edo, halakorik ezean, ekonomia-intereseko elkarteko administratzailearena.
b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: 10 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:
IBILBIDEA | HAZTAPENA |
Zuzendariaren esperientzia azken 7 urteetan (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak | 4 |
Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 2 | |
Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo telesail edo gehiago: 4 | |
Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A.1 eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean. | 2 |
Eskaeraren xede den proiektuaren zuzendariaren film baten txarteldegiko datuak (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera) | 4 |
Bi kasuetan, ekoiztetxe eskatzaileak II.A eranskinean adierazi beharko du zein den azken 7 urteetan estreinatutako film hori (9 urte animaziozko proiektuen kasuan), eta txarteldegiko datu ofizialak gehitu.
Zuzendari bat baino gehiago badago, horietako baten ibilbidea soilik hartuko da kontuan (ekoiztetxe eskatzaileak adierazi duenarena, hain zuzen).
c) Nafarroan egindako gastua: 9 puntu gehienez. Proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.
NAFARROAN EGINDAKO GASTUA | HAZTAPENA |
%81 baino gehiago | 9 |
%71 eta %80 artean | 8 |
%61 eta %70 artean | 7 |
%51 eta %60 artean | 6 |
%41 eta %50 artean | 5 |
d) Nafarroan erroldatuta dagoen edo nafarra den pertsona fisiko batek zuzendutako proiektua: 2 puntu. Zuzendaritza baterakoa bada, puntuazioa modu proportzionalean banatuko da.
NANa edo errolda-ziurtagiria aurkeztuz egiaztatuko da.
e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 8 puntu gehienez. Taula honen arabera emanen dira:
FINANTZAKETA | HAZTAPENA |
%50etik gora | 8 |
%46 eta %50 artean | 7 |
%41 eta %45 artean | 6 |
%36 eta %40 artean | 5 |
%31 eta %35 artean | 4 |
%26 eta %30 artean | 3 |
%21 eta %25 artean | 2 |
Konprometitutako finantzaketaren egiaztapena fitxategi bakar batean aurkeztuko da, PDF formatuan.
Honako agiri mota hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo zine banaketako enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako abalak; kontu korrontearen gaineko banku-ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertsore pribatuen ekarpenen kontratuak; eskabidea aurkezten den unera arte egin eta ordaindu diren gastuen zerrenda, fakturekin eta ordainagiriekin batera.
Koprodukzioaren kasuan, kontzeptu berberak jasoko dira, baina koproduktore guztienak.
f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea edo telesaila baldin bada. Honela banatuko dira:
ZUZENDARI BERRIA | HAZTAPENA |
Zuzendari baten lehen film luzea edo telesaila | 2 |
Zuzendari baten bigarren film luzea edo telesaila | 1 |
g) Emakumeen parte-hartzea: 5 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, baldin eta parte-hartzaile guztiek erantzukizun maila bera baldin badute. Zuzendaritzaren, gidoiaren edo ekoizpen exekutiboaren ardura ez bada emakume batena, baina emakumeek beste ardura-postu batzuetan parte hartzen badute, bi puntu emanen dira gehienez, baldin eta ziurtatzen bada aipaturiko ardura-postuen %40ren ardura dutela gutxienez.
EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA | HAZTAPENA |
Zuzendaria emakumezkoa izatea | 3 |
Gidoilaria emakumezkoa izatea | 2 |
Ekoizle exekutiboa emakumezkoa izatea | 2 |
Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea: –Aktore protagonistak –Musika konposizioa (soinu banda) –Argazki zuzendaria –Arte zuzendaria –Muntaketako burua –Zuzeneko soinuko burua –Jantzitegiko burua –Makillaje eta ile-apainketako burua –Soinu muntaketako zuzendaria –Nahasketen arduraduna –Produkzio zuzendaria –Efektu berezi fisikoen zuzendaria –Ikusizko efektu berezien zuzendaria –Animaziozko filmetan: modelazioko burua; storyboard-aren gainbegiralea; animazio-zuzendaria; hondo-gainbegiralea; rigging-aren gainbegiralea; argiztapeneko zuzendaria; render-aren gainbegiralea. | 2 |
h) Euskara erabiltzea proiektuan edo haren zabalkundean eta sustapenean: 2 puntu gehienez.
EUSKARA | HAZTAPENA |
Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz | 1 |
Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz) | 1 |
i) 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, enpresako enplegatu batek, gutxienez, %33ko desgaitasuna edo handiagoa izatea, erakunde eskudunak aitortua: puntu 1.
Dagokion kontratua aurkeztuz egiaztatuko da.
j) Enpresako enplegatu batek, gutxienez, praktiketako kontratua izatea 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera: 2 puntu.
PRAKTIKETAKO KONTRATUA | HAZTAPENA |
Bi pertsona edo gehiago | 2 |
Pertsona bat edo gehiago | 1 |
Dagokion kontratua aurkeztuz egiaztatuko da.
2. fasea: balorazio batzordeak alderdi hauek baloratuko ditu eta, hala, 47 puntu emanen ditu gehienez:
a) Gidoiaren kalitatea, orijinaltasuna eta berrikuntza artistikoa (20 puntu gehienez), baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN KALITATEA | HAZTAPENA |
Gidoiaren kalitatea / tratamendua | 10 puntu gehienez |
Pertsonaiak / lokalizazioak | 5 puntu gehienez |
Proposamen bisuala | 5 puntu gehienez |
b) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (27 puntu gehienez), baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA | HAZTAPENA |
Finantzaketa planari egokitzea | 6 puntu gehienez |
Kontratuak erosketa-eragileekin / banatzaileekin | 6 puntu gehienez |
Kontratuak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin | 6 puntu gehienez |
Estatuko koprodukzioa izatea | 3 puntu gehienez |
Nazioarteko koprodukzioa | 3 puntu gehienez |
Autonomia erkidegoko, Espainiako edo nazioarteko bestelako laguntzak jasotzea | 3 puntu gehienez |
Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuz, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.
17.4. Honela eginen da A.2 modalitatearen balorazioa (aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak):
1. fasea: kudeaketa organoak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskabideak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarriaren baldintzak betetzen dituzten proiektuak.
Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 43 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:
a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen denaren kaudimena: 8 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:
KAUDIMENA | HAZTAPENA |
Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak | 3 |
Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 2 | |
Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 3 | |
Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera) | 3 |
Ekoiztetxe eskatzailearen film baten txarteldegiko datuak (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera) | 2 |
b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: 5 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:
IBILBIDEA | HAZTAPENA |
Zuzendariaren esperientzia azken 7 urteetan (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak | 2 |
Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 1 | |
Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 2 | |
Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A.1 eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean. | 2 |
Eskaeraren xede den proiektuaren zuzendariaren film baten txarteldegiko datuak (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera) | 1 |
Bi kasuetan, ekoiztetxe eskatzaileak II.A eranskinean adierazi beharko du zein den azken 7 urteetan estreinatutako film hori (9 urte animaziozko proiektuen kasuan), eta txarteldegiko datu ofizialak gehitu.
Zuzendari bat baino gehiago badago, horietako baten ibilbidea soilik hartuko da kontuan (ekoiztetxe eskatzaileak adierazi duenarena, hain zuzen).
c) Nafarroan egindako gastua: 9 puntu gehienez. Proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.
NAFARROAN EGINDAKO GASTUA | HAZTAPENA |
%81 baino gehiago | 9 |
%71 eta %80 artean | 8 |
%61 eta %70 artean | 7 |
%51 eta %60 artean | 6 |
%41 eta %50 artean | 5 |
d) Nafarroan erroldatuta dagoen edo nafarra den pertsona fisiko batek zuzendutako proiektua: 2 puntu. Zuzendaritza baterakoa bada, puntuazioa modu proportzionalean banatuko da.
NANa edo errolda-ziurtagiria aurkeztuz egiaztatuko da.
e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 8 puntu gehienez. Taula honen arabera emanen dira:
FINANTZAKETA | HAZTAPENA |
%50etik gora | 8 |
%46 eta %50 artean | 7 |
%41 eta %45 artean | 6 |
%36 eta %40 artean | 5 |
%31 eta %35 artean | 4 |
%26 eta %30 artean | 3 |
%21 eta %25 artean | 2 |
Konprometitutako finantzaketaren egiaztapena fitxategi bakar batean aurkeztuko da, PDF formatuan.
Honako agiri mota hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo zine banaketako enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako abalak; kontu korrontearen gaineko banku-ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertsore pribatuen ekarpenen kontratuak; eskabidea aurkezten den unera arte egin eta ordaindu diren gastuen zerrenda, fakturekin eta ordainagiriekin batera.
f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:
ZUZENDARI BERRIA | HAZTAPENA |
Zuzendari baten lehen film luzea | 2 |
Zuzendari baten bigarren film luzea | 1 |
g) Emakumeen parte-hartzea: 5 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, baldin eta parte-hartzaile guztiek erantzukizun maila bera baldin badute. Zuzendaritzaren, gidoiaren edo ekoizpen exekutiboaren ardura ez bada emakume batena, baina emakumeek beste ardura-postu batzuetan parte hartzen badute, bi puntu emanen dira gehienez, baldin eta ziurtatzen bada aipaturiko ardura-postuen %40ren ardura dutela gutxienez.
EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA | HAZTAPENA |
Zuzendaria emakumezkoa izatea | 3 |
Gidoilaria emakumezkoa izatea | 2 |
Ekoizle exekutiboa emakumezkoa izatea | 2 |
Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea: –Aktore protagonistak –Musika konposizioa (soinu banda) –Argazki zuzendaria –Arte zuzendaria –Muntaketako burua –Zuzeneko soinuko burua –Jantzitegiko burua –Makillaje eta ile-apainketako burua –Soinu muntaketako zuzendaria –Nahasketen arduraduna –Produkzio zuzendaria –Efektu berezi fisikoen zuzendaria –Ikusizko efektu berezien zuzendaria –Animaziozko filmetan: modelazioko burua; storyboard-aren gainbegiralea; animazio-zuzendaria; hondo-gainbegiralea; rigging-aren gainbegiralea; argiztapeneko zuzendaria; render-aren gainbegiralea. | 2 |
h) Euskara erabiltzea proiektuan edo haren zabalkundean eta sustapenean: 2 puntu gehienez.
EUSKARA | HAZTAPENA |
Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz | 1 |
Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz) | 1 |
i) Enpresako enplegatu batek, gutxienez, praktiketako kontratua izatea 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera: 2 puntu.
PRAKTIKETAKO KONTRATUA | HAZTAPENA |
Bi pertsona edo gehiago | 2 |
Pertsona bat | 1 |
Dagokion kontratua aurkeztuz egiaztatuko da.
2. fasea: balorazio batzordeak alderdi hauek baloratuko ditu eta, hala, 57 puntu emanen ditu gehienez:
a) Proiektuaren kalitatea, orijinaltasuna eta berrikuntza artistikoa (22 puntu gehienez), baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN KALITATEA | HAZTAPENA |
Gidoiaren kalitatea / tratamendua | 12 puntu gehienez |
Pertsonaiak / lokalizazioak | 5 puntu gehienez |
Proposamen bisuala | 5 puntu gehienez |
b) Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea: 5 puntu gehienez.
c) Banaketa eta marketin plana: 5 puntu gehienez.
d) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (25 puntu gehienez). Baremo honen arabera baloratuko da:
PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA | HAZTAPENA |
Proiektua egokitzea aurrekontuari eta finantzaketa planari | 8 puntu gehienez |
Kontratuak erosketa-eragileekin / banatzaileekin | 5 puntu gehienez |
Kontratuak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin | 3 puntu gehienez |
Nazioartean zabaltzeko potentziala | 5 puntu gehienez |
Autonomia erkidegoko, Espainiako edo nazioarteko bestelako laguntzak jasotzea | 4 puntu gehienez |
Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuz, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.
17.5. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugak eta "onartutako aurrekontua" kontzeptuei buruzko 3.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, eta loteslea izanen den txostena eginen du.
Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren gertatuko balitz ekoiztetxe onuradun bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa ematea, ekoiztetxeak eskaera berregiten ahalko du, 3.5 oinarrian adierazi bezala, balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi arte.
Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskabidea aurkeztu duten ekoiztetxeei.
17.6. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak, balorazio batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.
18. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.
18.1. Laguntzak hiru zatitan ordainduko dira: lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren %30 arte, 2023an; bigarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %30 arte, 2024an; eta hirugarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %40 arte, 2025ean; ondorengo oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.
Horretarako, entitateak berariazko eskabide bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa?back=true&pageBackId=5722632) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, eskatutako dokumentazioarekin batera.
Eranskinak eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak deialdi honetara erantsitako ereduetara egokituko dira, zeinak eskuragarri egonen baitira tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-ekoizpena-2023).
18.2. Lehenbiziko ordainketa (2023):
Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:
18.2.1. Konturako ordainketa.
Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30eko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2023rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (onartutako zenbatekoaren %30). Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2023ko urriaren 31 baino lehen, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, navarra.es helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).
–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak, aurreko zerrendaren arabera ordenatuta, PDF formatuan.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZren gastuei dagozkienak.
Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
–Gauzatutako jardueren azalpen-memoria labur bat, filmaketa hasteko aurreikusitako data adierazita.
18.2.2. Aurrerakina.
Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %30 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2023ko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2023ko urriaren 31rako, egun hori barne, aurrerakina eskatzeko VIII. eranskina (Aurrerakina eskatzea) aurkeztu beharko da, behar bezala beteta (bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku-kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.
18.2.3. 2023an egiten diren ordainketen batura (aurrerakinaren edo/eta konturako ordainketaren eskaerari dagozkionak) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio bigarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.
18.3. Bigarren ordainketa (2024): konturako ordainketa.
Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30eko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2024rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (onartutako zenbatekoaren %30). Horretarako, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman beharko du aldez aurretik.
2023. urtean emandako dirulaguntzaren %30ri dagokion gastua eta ordainketa justifikatu beharko da eta, gainera, 2024ko irailaren 30a arte, hori barne, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, navarra.es helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).
–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZren kontzeptuei dagozkienak.
Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
–2023an eskatu bada konturako ordainketa: aurreko urtean onartutako eta emandako dirulaguntzaren %30ari dagozkion ordainagiriak, kasuan kasuko eranskinean agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuak.
Nominen kasuan, Gizarte Segurantza eta PFEZ kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.
2023an aurrerakina eskatu bada: gastuaren egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira.
100 eurotik gora egindako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.
–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.
–Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa hasi dela jakinarazi zaiola ziurtatzen duen dokumentazioa.
2024an egiten den ordainketa (konturako ordainketaren eskaerari dagokiona) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio hirugarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.
18.4. Hirugarren ordainketa (2025):
Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:
18.4.1. Konturako ordainketa.
Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %40ko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2025erako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (onartutako zenbatekoaren %40). Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2025eko abuztuaren 31 baino lehen, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, navarra.es helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).
–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZren kontzeptuei dagozkienak.
Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
18.4.2. Ordainketa.
Hirugarren ordainketa, oro har, onartutako dirulaguntzaren %40 izanen da, eta diruz lagundutako jarduera bukatutakoan ordainduko da, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu 2025eko urriaren 31rako (egun hori barne):
a) Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa bukatu delako jakinarazpena.
b) Naziotasun-ziurtagiria, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak edo une horretan eskumena duen administrazioak emana.
Ziurtagiria aurkezteko atzerapena eskatzen bada, 18.8 oinarrian jasotzen den bezala, naziotasun-ziurtagiriaren ordez, proiektuak naziotasun-ziurtagiria lortzeko baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko da. IX. eranskina erabiliko da (Naziotasunaren erantzukizunpeko adierazpena).
c) Ikus-entzunezko lanaren azken kostuaren, jasotako laguntzen (kenkari fiskalak barne) eta finantzaketa-iturrien aitorpena, X. eranskinaren arabera (Film luzeen kostuen eta finantzaketaren adierazpena), Excel formatuan.
Enpresa elkarteen koprodukzioa bada, enpresa elkartea osatzen duten ekoizle guzti-guztien informazioarekin bete beharko da eranskin hori.
Epigrafe honetako f), g) eta h) apartatuetako dokumentuetan zehaztutako datu espezifikoak ere jasoko ditu.
d) Diru-sarreren egiaztagiriak (norberak jarritako funtsak, beste dirulaguntza batzuk, sarreren salmentatik ateratako dirua –filma estreinatu bada–, inbertitzaileen ekarpenak, kenkari fiskalak, mezenasgoaren ekarpenak).
e) Auditoretza-txosten bat, honako hauek egiaztatzen dituena:
–Proiektuaren kostu osoa eta emandako eta jasotako laguntzen zenbatekoa.
–Ekoizleen exekuzio-kuotak eta horien titulartasun-kuotak, ekoizpenari dagokionez.
–Eskatzaileak Nafarroan egindako gastuaren ehuneko osoa.
–Gainera, filmaren gastuak berrikustean hautemandako gorabeherak jasotzen dituen txosten bat eginen da, honako hauek jasoko dituena: auditorearen iritzi teknikoa enpresa onuradunak egindako inbertsioei buruz; inbertsio horien balorazio eta kontabilizazio egokia, oro har onartzen diren kontabilitate-printzipioei jarraikiz; eta, orobat, auditorearen berariazko iritzia onuradunak inbertsioa finantzatzeko jasotako iturriei buruz, barne direla onuradunak inbertsioa finantzatzeko jasotako laguntzak edo dirulaguntzak.
Txosten hori Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreek egin beharko dute, maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazioko kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen. Edukia bat etorri beharko da oinarri hauetako 7. oinarrian (Gastu diruz lagungarriak) adierazitakoarekin, bai eta maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako irizpideekin ere (irizpide horien arabera zehazten da zer gastu jotzen den Nafarroan egindako gastutzat).
f) Proiektua gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita noraino bete diren proiektuaren alderdiak, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.
g) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek jasoko dituena:
–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.
–Filmak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).
–Emakumeen parte-hartzea zuzendaritza lanetan, eta zenbat emakume dauden sormen lan artistikoa edo teknikoa egiten.
–Entitate eskatzailean edo diruz lagundutako proiektuan aplikatutako kontziliazio-neurriak.
h) Proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko txostena, gauzatu izan balitz.
i) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 2 ale.
j) Ikus-entzunezko lanaren kopia berri bat, baldintza ezin hobeetan, behin betiko bertsioan, zinema-aretoetan estreinatzeko formatuan, Nafarroako Filmotekari entregatuko zaiona. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak gaztelaniazko azpitituluak izan beharko ditu.
Proiektu Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalera ere bidaliko da plataforma digital baterako esteka, edo obra osorik ikustea ahalbidetzen duen beste edozein bitarteko.
k) Filma erabili eta banatzeko baimena ematea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari, zinematografia sustatzeko jardueretan betiere, deialdi honetako 10.7 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, XII. eranskinaren arabera (Filma erabili eta banatzeko baimena). Hori Nafarroako Gobernuaren web-atarian dago eskuragarri.
l) Film luzearen emanaldi komertzialak eginen direla bermatzen duen akordio sinatua, edo filma zabaltzen dela egiaztatzen duen proba fede-emaile bat (Nafarroako Filmategian erakusteko akordio bat ez da halakotzat onartuko).
18.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.
18.6. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.
18.7. Nafarroan egindako gastuaren ehunekoa, benetan egindako gastuaren gainean neurtua, txikiagoa bada onuradunak eskaera egiteko unean adierazi zuena baino, dagokion laguntza doituko da justifikazioa egin ondoren, eta haren zenbatekoa murriztuko da taula honetan adierazitakoaren arabera:
PORTZENTAJEA, ESKABIDEAN ADIERAZITAKOA BAINO TXIKIAGOA | MURRIZKETAREN % |
11-20 puntu gutxiago | %5 |
21-30 puntu gutxiago | %10 |
31-40 puntu gutxiago | %15 |
41-50 puntu gutxiago | %20 |
51-60 puntu gutxiago | %25 |
18.8. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 18.4 oinarriaren b), i), j) eta l) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari.
Ekintza horiek gauzatzeko epeak 2026ko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko dira.
III. KAPITULUA
Film laburren produkziorako laguntzen berariazko oinarriak (B modalitatea)
19. Laguntzaren xedea eta zuzkidura.
Behean zehazten diren ekoizpen modalitateak izanen dira film laburrak ekoizteko laguntza hauen xede. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 149.251,56 euro emanen dira gehienez, oinarri hauen 3.1 oinarrian zehaztutako banaketaren arabera.
Laguntza hauen ondorioetarako, film laburra izanen da 60 minututik beherako zinema-film edo ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, dokumentala, esperimentala nahiz animaziozkoa.
Honako hauek dira diruz lagunduko diren film laburren ekoizpen modalitateak:
B.1. Film laburretarako laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak.
B.2. Animaziozko film laburretarako laguntzak.
20. Proiektuen balorazioa.
20.1. Proiektuak kudeaketa organoak eta balorazio batzordeak baloratuko dituzte, deialdi honetako 4. oinarrian ezarritakoaren arabera.
20.2. Balorazio batzordeko kide izateko izendatutako profesionalek abstentzioaren nondik norakoa arrazoitu beharko dute Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako kasuren bat gertatuz gero.
20.3. 1. fasea: kudeaketa organoak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskabideak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarriaren baldintzak betetzen dituzten proiektuak.
Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 43 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:
a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen denaren kaudimena: 8 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:
KAUDIMENA | HAZTAPENA |
Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak | 3 |
Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 2 | |
Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 3 | |
Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera) | 3 |
Ekoiztetxe eskatzailearen film baten txarteldegiko datuak (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera) | 2 |
Eskaera aurkeztu duen ekoiztetxeak II. eranskinean adierazi beharko du azken 7 urteen barruan estreinatutako erreferentziazko filma (animaziozko proiektuen kasuan azken 9 urteetan) eta txarteldegiko datu ofizialak.
Eskatzailea ekonomia-intereseko taldea bada, balorazioa izanen da ekonomia-intereseko elkarteko kideen artean eskaeran izendatzen den ekoiztetxe independentearena, edo, halakorik ezean, ekonomia-intereseko elkarteko administratzailearena.
b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: 5 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:
IBILBIDEA | HAZTAPENA |
Zuzendariaren esperientzia azken 7 urteetan (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak | 2 |
Espainiar nazionalitateko film labur bat: 1 | |
Espainiar nazionalitateko film labur bat baino gehiago: 2 | |
Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A.1 eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean. | 3 |
Zuzendari bat baino gehiago badago, horietako baten ibilbidea soilik hartuko da kontuan (ekoiztetxe eskatzaileak adierazi duenarena, hain zuzen).
c) Nafarroan egindako gastua: 9 puntu gehienez. Proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.
NAFARROAN EGINDAKO GASTUA | HAZTAPENA |
%81 baino gehiago | 9 |
%71 eta %80 artean | 8 |
%61 eta %70 artean | 7 |
%51 eta %60 artean | 6 |
%41 eta %50 artean | 5 |
d) Nafarroan erroldatuta dagoen edo nafarra den pertsona fisiko batek zuzendutako proiektua: 2 puntu. Zuzendaritza baterakoa bada, puntuazioa modu proportzionalean banatuko da.
NANa edo errolda-ziurtagiria aurkeztuz egiaztatuko da.
e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 8 puntu gehienez. Taula honen arabera emanen dira:
FINANTZAKETA | HAZTAPENA |
%50etik gora | 8 |
%46 eta %50 artean | 7 |
%41 eta %45 artean | 6 |
%36 eta %40 artean | 5 |
%31 eta %35 artean | 4 |
%26 eta %30 artean | 3 |
%21 eta %25 artean | 2 |
Konprometitutako finantzaketaren egiaztapena fitxategi bakar batean aurkeztuko da, PDF formatuan.
Honako agiri mota hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo zine banaketako enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako abalak; kontu korrontearen gaineko banku-ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertsore pribatuen ekarpenen kontratuak; eskabidea aurkezten den unera arte egin eta ordaindu diren gastuen zerrenda, fakturekin eta ordainagiriekin batera.
Koprodukzioaren kasuan, kontzeptu berberak jasoko dira, baina koproduktore guztienak.
f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film laburra baldin bada. Honela banatuko dira:
ZUZENDARI BERRIA | HAZTAPENA |
Zuzendari baten lehen film laburra | 2 |
Zuzendari baten bigarren film laburra | 1 |
g) Emakumeen parte-hartzea: 5 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Zuzendari berria emakumea bada, puntu bat gehituko zaio aurreko apartatuan lortutako puntuazioari. Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, betiere parte-hartzaile guztiek erantzukizun maila bera baldin badute. Zuzendaritzaren, gidoiaren edo ekoizpen exekutiboaren ardura ez bada emakume batena, baina emakumeek beste ardura-postu batzuetan parte hartzen badute, bi puntu emanen dira gehienez, baldin eta ziurtatzen bada aipaturiko ardura-postuen %40ren ardura dutela gutxienez.
EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA | HAZTAPENA |
Zuzendaria emakumezkoa izatea | 3 |
Gidoilaria emakumezkoa izatea | 2 |
Ekoizle exekutiboa emakumezkoa da | 2 |
Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea: –Aktore protagonistak –Musika konposizioa (soinu banda) –Argazki zuzendaria –Arte zuzendaria –Muntaketako burua –Zuzeneko soinuko burua –Jantzitegiko burua –Makillaje eta ile-apainketako burua –Soinu muntaketako zuzendaria –Nahasketen arduraduna –Produkzio zuzendaria –Efektu berezi fisikoen zuzendaria –Ikusizko efektu berezien zuzendaria –Animaziozko filmetan: modelazioko burua; storyboard-aren gainbegiralea; animazio-zuzendaria; hondo-gainbegiralea; rigging-aren gainbegiralea; argiztapeneko zuzendaria; render-aren gainbegiralea. | 2 |
h) Euskara erabiltzea proiektuan edo haren zabalkundean eta sustapenean: 2 puntu gehienez.
EUSKARA | HAZTAPENA |
Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz | 1 |
Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz) | 1 |
i) Enpresako enplegatu batek, gutxienez, praktiketako kontratua izatea 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera: puntu 1.
Dagokion kontratua aurkeztuz egiaztatuko da.
j) Filmaren iraupena 30 minutu bitartekoa bada, iraupen hori barne: puntu 1.
2. fasea: Balorazio fatzordeak alderdi hauek baloratuko ditu eta, hala, 57 puntu emanen ditu gehienez:
a) Proiektuaren kalitatea, orijinaltasuna eta berrikuntza artistikoa (22 puntu gehienez), baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN KALITATEA | HAZTAPENA |
Gidoiaren kalitatea / tratamendua | 12 puntu gehienez |
Pertsonaiak / lokalizazioak | 5 puntu gehienez |
Proposamen bisuala | 5 puntu gehienez |
b) Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea: 5 puntu gehienez.
c) Banaketa eta marketin plana: 5 puntu gehienez.
d) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (25 puntu gehienez). Baremo honen arabera baloratuko da:
PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA | HAZTAPENA |
Proiektua banatzeko kontratuak | 2 puntu gehienez |
Banaketa eta zabalkunde planaren koherentzia eta egokitasuna | 3 puntu gehienez |
Nazioartean zabaltzeko potentziala | 5 puntu gehienez |
Espainian eta nazioartean eskuratu diren laguntzak proiekturako | 5 puntu gehienez |
Proiektua egokitzea aurrekontuari eta finantzaketa planari | 10 puntu gehienez |
Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuz, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.
20.4. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskabide bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako puntuazio osoaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, 3.2 oinarrian modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugei buruz eta "onartutako aurrekontua" kontzeptuari buruz ezarritakoari jarraikiz, eta loteslea izanen den irizpena emanen du.
Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren gertatuko balitz ekoiztetxe onuradun bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa ematea, ekoiztetxeak eskabidea berregin ahal izanen du, 3.5 oinarrian adierazi bezala, balorazio batzordeak eskabide berregina onetsi arte.
Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskabidea aurkeztu duten ekoiztetxeei.
20.5. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak, balorazio batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.
21. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.
21.1. Laguntzak hiru zatitan ordainduko dira: lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren %30 arte, 2023an; bigarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %30 arte, 2024an; eta hirugarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %40 arte, 2025ean; ondorengo oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.
Horretarako, entitateak berariazko eskabide bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa?back=true&pageBackId=5722632) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, eskatutako dokumentazioarekin batera.
Eranskinak eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak deialdi honetara erantsitako ereduetara egokituko dira, zeinak eskuragarri egonen baitira tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-ekoizpena-2023).
21.2. Lehenbiziko ordainketa (2023):
Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:
21.2.1. Konturako ordainketa.
Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30ekoa gehienez, behin justifikatuta 2023rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela entitate onuradunak (onartutako zenbatekoaren %30). Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2023ko urriaren 31 baino lehen, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, navarra.es helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).
–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZren kontzeptuei dagozkienak.
Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
–Gauzatutako jardueren azalpen-memoria labur bat, filmaketa hasteko aurreikusitako data adierazita.
21.2.2. Aurrerakina.
Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %30 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2023ko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2023ko urriaren 31rako, egun hori barne, aurrerakina eskatzeko VIII. eranskina (Aurrerakina eskatzea) aurkeztu beharko da, behar bezala beteta (bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku-kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.
21.2.3. 2023an egiten diren ordainketen batura (aurrerakinaren edo/eta konturako ordainketaren eskabideari dagozkionak) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio bigarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.
21.3. Bigarren ordainketa (2024): konturako ordainketa.
Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30ekoa gehienez, behin justifikatuta 2024rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela entitate onuradunak (onartutako zenbatekoaren %30). Horretarako, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman beharko du aldez aurretik.
2023. urtean emandako dirulaguntzaren %30ri dagokion gastua eta ordainketa justifikatu beharko da eta, gainera, 2024ko irailaren 30a arte, hori barne, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, navarra.es helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).
–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZren kontzeptuei dagozkienak.
Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
–2023an eskatu bada konturako ordainketa: aurreko urtean onartutako eta emandako dirulaguntzaren %30ari dagozkion ordainagiriak, kasuan kasuko eranskinean agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuak.
Nominen kasuan, Gizarte Segurantza eta PFEZ kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.
2023an aurrerakina eskatu bada: gastuaren egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira.
100 eurotik gora egindako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.
–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.
–Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa hasi dela jakinarazi zaiola ziurtatzen duen dokumentazioa.
2024an egiten den ordainketa (konturako ordainketaren eskaerari dagokiona) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio hirugarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.
21.4. Hirugarren ordainketa (2025):
Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:
21.4.1. Konturako ordainketa.
Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %40koa gehienez, behin justifikatuta 2025eko emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela entitate onuradunak (onartutako zenbatekoaren %40). Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2025eko abuztuaren 31 baino lehen, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, navarra.es helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).
–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZren kontzeptuei dagozkienak.
Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
21.4.2. Ordainketa.
Hirugarren ordainketan, oro har, onartutako dirulaguntzaren %40 ordainduko da, diruz lagundutako jarduera bukatutakoan eta Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta 2025eko irailaren 30erako (data hori barne) frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu:
a) Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa bukatu delako jakinarazpena.
b) Naziotasun-ziurtagiria, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak edo une horretan eskumena duen administrazioak emana.
Ziurtagiria aurkezteko atzerapena eskatzen bada, 21.9 oinarrian jasotzen den bezala, naziotasun-ziurtagiriaren ordez, proiektuak naziotasun-ziurtagiria lortzeko baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko da. IX. eranskina erabiliko da (Naziotasunaren erantzukizunpeko adierazpena).
c) Adierazpena, ikus-entzunezko lanaren azken kostuaren eta jasotako laguntzena (kenkari fiskalak barne), XI. eranskinaren arabera (Kostuen eta finantzaketaren adierazpena), Excel formatuan.
Enpresa elkarteen koprodukzioa bada, enpresa elkartea osatzen duten ekoizle guzti-guztien informazioarekin bete beharko da eranskin hori.
Fitxategian eduki hauek sartu beharko dira, fitxen arabera:
–Kostu erreala, guztira: proiektuaren garapenari lotutako gastuen zenbateko osoa jasotzen du, epigrafeka. Gastu guztiak sartzen dira, diruz lagungarriak izan edo ez, bai eta diruz lagungarri den epealditik kanpoko gastuak ere. Zutabeka jasoko dira ekoiztetxe eskatzailearen gastua, Nafarroan egindako gastuaren zatia eta koprodukziorako guztizko gastua.
–Fakturen zerrenda: Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien fakturen eta frogagirien zerrenda, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data; hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFK; fakturaren kontzeptua; guztirako zenbatekoa, zerga-oinarria, BEZa edo PFEZa zehaztuta (kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data. Excel formatuan igorriko da.
Ez dira zerrendan sartuko urte honetako edo aurreko urteetako VII. eranskinean (konturako ordainketaren eskaera) sartutako fakturak.
Nafarroan egindako gastutzat jotako zenbatekoaren zatia bereizita jasoko da.
–Amortizazio gastuari lotutako fakturen zerrenda: amortizatzeko moduko gastutzat hartzen ahal diren aktibo guztien fakturen/frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data, hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, guztizko zenbatekoa (zerga-oinarria eta BEZa zehaztuta). Era berean, diruz lagungarria den zenbatekoa eta Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zenbatekoa zehazteko jarraitutako metodoa adieraziko da.
–Nominen zerrenda: proiektuari lotutako langileen nominen zerrenda zenbakiduna, berariaz adierazita zenbateko gordina, gizarte-segurantza eta PFEZa: Era berean, proiektuari aplikatutako portzentajea eta Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zatia adieraziko dira.
Ez dira zerrendan sartuko urte honetako edo aurreko urteetako VII. eranskinean (konturako ordainketaren eskaera) sartutako nominak.
–Finantzabideak: finantzabideak eta emandako laguntzen zerrenda (benetan kobratu diren kontuan hartu gabe).
–Berariazko datuak: epigrafe honetako f), g) eta h) apartatuetako dokumentuetan zehaztutako datu berariazkoak biltzen dira.
d) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak. Fakturak 2022ko azaroaren 1etik aurrera luzatuak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak.
Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZren kontzeptuei dagozkienak.
Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
Proiektuaren gastu diruz lagungarriekin lotutako gastu guztiek (7.1 oinarrian definituak) ordainagiriak beharko dituzte. Egindako gastutzat joko da oinarri hauetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena. 100 eurotik gora egindako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.
Nominen kasuan, Gizarte Segurantza eta PFEZ kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.
Gastuen eta ordainketen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, XI. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.
Aurreko urteko konturako ordainketa-eskaeran aurkeztutako gastu-frogagiriei dagozkien ordainagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, artxibo bereizitan, VII. eranskinean (konturako ordainketaren eskaera) agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuta.
e) Diru-sarreren egiaztagiriak (norberak jarritako funtsak, beste dirulaguntza batzuk, txartel salmentatik ateratako dirua –filma estreinatu bada–, kenkari fiskalak, inbertitzaileen ekarpenak). PDF formatuan aurkeztuko dira.
f) Proiektua gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita noraino bete diren proiektuaren alderdiak, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.
g) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek jasoko dituena:
–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.
–Filmak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).
–Emakumeen parte-hartzea zuzendaritza lanetan, eta zenbat emakume dauden sormen lan artistikoa edo teknikoa egiten.
–Entitate eskatzailean edo diruz lagundutako proiektuan aplikatutako kontziliazio-neurriak.
h) Proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko txostena, gauzatu izan balitz.
i) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 2 ale.
j) Ikus-entzunezko lanaren kopia berri bat, baldintza ezin hobeetan, behin betiko bertsioan, zinema-aretoetan estreinatzeko formatuan, Nafarroako Filmotekari entregatuko zaiona. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak gaztelaniazko azpitituluak izan beharko ditu.
Proiektu Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalera ere bidaliko da plataforma digital baterako esteka, edo obra osorik ikustea ahalbidetzen duen beste edozein bitarteko.
k) Filma erabili eta banatzeko baimena ematea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari, zinematografia sustatzeko jardueretan betiere, deialdi honetako 10.7 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, XII. eranskinaren arabera (Filma erabili eta banatzeko baimena). Hori Nafarroako Gobernuaren web-atarian dago eskuragarri.
l) Film laburra emanaldi komertzialetan erakutsiko dela bermatzen duen akordio sinatua, edo horrelako emanaldiak eginen direla egiaztatzeko froga fede-emaile bat. Nafarroako Filmategiarekin sinatutako akordioak ez dira onartuko.
21.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.
21.6. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak justifikazio-kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.
Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:
I. Txostenen kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak eginen du.
II. Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat eginen da. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen.
21.7. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.
21.8. Nafarroan egindako gastuaren ehunekoa, benetan egindako gastuaren gainean neurtua, txikiagoa bada onuradunak eskaera egiteko unean adierazi zuena baino, dagokion laguntza doituko da justifikazioa egin ondoren, eta haren zenbatekoa murriztuko da taula honetan adierazitakoaren arabera:
PORTZENTAJEA, ESKABIDEAN ADIERAZITAKOA BAINO TXIKIAGOA | MURRIZKETAREN % |
11-20 puntu gutxiago | %5 |
21-30 puntu gutxiago | % 10 |
31-40 puntu gutxiago | %15 |
41-50 puntu gutxiago | %20 |
51-60 puntu gutxiago | %25 |
21.9. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 21.4 oinarriaren b), i), j) eta l) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari.
Ekintza horiek gauzatzeko epeak 2026ko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko dira.
Iragarkiaren kodea: F2307267
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
