107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

139/2023 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Izurtzuko (Nafarroa) putzu septikoa berritzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko eguna finkatzen duena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 23an emandako 18/2023 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri ziren aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egunez, eta Izarbeibarko Mankomunitatea deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak martxoaren 16an emandako 51/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.

Nafarroako Gobernuak 2023ko apirilaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea "Izurtzuko (Nafarroa) putzu septikoa berritzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, Izarbeibarko Mankomunitateari, desjabetzearen onuraduna den aldetik, eta Gesalazko alkate-udalburuari, 2023ko ekainaren 15ean Gesalazko udaletxean ager daitezen, Muetzen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.

3. Alexia Mauleón Goñi andrea eta Óscar Martínez Ganuza jauna izendatzea Administrazioaren ordezkari, bietako edozeinek sina ditzan okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak.

4. Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza andreak izendatzea Administrazioaren/onuradunaren peritu izan daitezen, nahieran.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Gesalazko udaletxeko eta Izarbeibarko Mankomunitateko iragarki tauletan argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

6. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 8an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia. Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria, Ana Rodríguez Hidalgo (aldi baterako ordezkatzen ari da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, bat etorriz Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 20ko 3/2019 Foru Aginduarekin).

OKUPATU AURREKO AKTAK EGITEKO EKITALDIRA DEITUTAKOEN ZERRENDA

Espedientea

047.23.000

Proiektua

IZURTZUKO (NAFARROA) PUTZU SEPTIKOA BERRITZEA

Gaia

Izurtzuko (Gesalazko udal-mugartea) finkak okupatu aurreko aktak egiteko deia

Eguna

2023ko ekainaren 15a

Tokia

Gesalazko udaletxea (Muetz)

AKTA ORDUA

TITULARRAK

FINKAREN KODEA

POLIGONOA

LURZATIA

2023ko ekainaren 15a

Izurtzu (Gesalatz)

10:30

Jesús Luis Anocibar Arrondo

IZ-09

10

327

10:30

Celia Arrondo Anocibar

Jesús Luis Anocibar Arrondo

Óscar Carlos Anocibar Arrondo

Rosa Anocibar Arrondo

IZ-10

10

326

Iragarkiaren kodea: F2307216