107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04476 NL/-- espedientea.
Ur aprobetxamendu baterako eskaera Zubietan

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Juan Carlos Mindeguia Mutuberria.

Helbidea: Azkaratea etxea z.g., 31746-Zubieta (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,085 l/s.

Tokia: Ameztia auzoa.

Udal-mugartea eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburuko ura kutxatila baten bidez hartzen da. Kutxatila horretatik 183 m-ko luzera duen hodi bat abiatzen da, 6 m³-ko edukiera duen ur-biltegi bateraino. Biltegi horretatik, ura edukiera bereko beste biltegi batera igotzen da, motoponpa baten bidez. Hortik hornitzen dira bai etxebizitza, bai behiak, zaldiak eta ardiak hartzen dituen ukuilua ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko maiatzaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2307072