107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

89C/2023 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Galarko Eduardo Albéniz SAU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Galarko Eduardo Albéniz SAU enpresaren hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31100532012013), erregistro honetan 2023ko martxoaren 15ean sartu baitzen, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2023ko otsailaren 14an izenpetuta, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoa betez, eta horrenbestez, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Iruñean, 2023ko apirilaren 29an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Galarko Eduardo Albéniz SAU enpresarenHitzarmen Kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2306424