107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Mairagako urtegiaren 2024ko erregulazio-kanona onesteko proposamena

2023ko apirilaren 10ean erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Mairagako urtegiaren 2024ko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Urtegia eraiki ondoren emandako kontzesioetako hornidurek, haren erregulazioaren onuradun direnek, 0,0681344954 euroko kanona ordainduko dute metro kubikoko.

B) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 27.995,71 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio-kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da, bidezkoak diren erreklamazioak aurkezteko, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari zuzenduta, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2023ko apirilaren 12an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2306791