107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aragoiko Ubide Inperialeko ur erabiltzeko 2024ko tarifa onesteko proposamena

2023ko apirilaren 10ean, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2024ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

Hektareak, ureztalurretan: 11,74888756 euro/ha.

Metro kubikoak, ureztalurretan: 0,00123792 euro/m³.

kWh-ak, energian: 0,00430137 euro/kWh.

Metro kubikoak, horniduran eta industriako erabileretan: 0,01075341 euro/m³.

Jendaurrean jartzen da, bidezkoak diren erreklamazioak aurkezteko, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari zuzenduta, hamabost egun balioduneko epean, Zaragozako probintziako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen egoitzara bertaratuz (Sagasta pasealekuko 24-28, Zaragozan).

Zaragozan, 2023ko apirilaren 12an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2306789