107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Esako urtegiaren 2024ko erregulazio-kanona onesteko proposamena

2023ko apirilaren 10ean erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Esako urtegiaren 2024ko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa dutenek, 3,5960969772 euro ordainduko dituzte hektareako.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Esako presa egin aurrekoa, 0,4224276559 euro ordainduko dituzte hektareako.

C) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Esako presa egin ondokoa, 2,3973979848 euro ordainduko dituzte hektareako.

D) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 7.946,30 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio-kanona kalkulatzeko orduan.

E) Erabiltzaile hidroelektrikoek, aprobetxamenduak Bardeako Ubideko zentraletan dituztenek, 0,0008990242 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

F) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa egin aurrekoa, 0,0006321168 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

G) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa egin aurrekoa, 0,0003706301 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

H) Horniduretarako eta industrian kontsumituz erabiltzeko, Bardeako Ubidetik hartzen dutenek 0,0022475606 euro ordainduko dute metro kubikoko.

I) Horniduretarako eta industrian kontsumituz erabiltzeko, Aragoi ibaian ur-kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0014983737 euro ordainduko dituzte metro kubikoko.

J) Kontsumitu gabe erabiltzeko, Aragoi ibaian ur-kontzesioa duten erabiltzaileek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, 0,0002247561 euro ordainduko dituzte metro kubikoko.

K) Kontsumitu gabe erabiltzeko, Aragoi ibaian ur-kontzesioa duten erabiltzaileek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago, 0,0001498374 euro ordainduko dituzte metro kubikoko.

l) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 239.315,16 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio-kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da, bidezkoak diren erreklamazioak aurkezteko, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari zuzenduta, hamabost egun balioduneko epean, Zaragozako probintziako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen egoitzara bertaratuz (Sagasta pasealekuko 24-28, Zaragozan).

Zaragozan, 2023ko apirilaren 12an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2306780