107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Allozko urtegiaren 2024ko erregulazio-kanona onesteko proposamena

2023ko apirilaren 10ean erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Allozko urtegiaren 2024ko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki aurrekoa dutenek eta hark erregulatutako ura erabiltzen dutenek, 7,2864886177 euro ordainduko dituzte hektareako.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki ondokoa dutenek, hark erregulatutako ura erabiltzen dutenek, 54,6572048207 euro ordainduko dituzte hektareako.

C) Ebroko Ardatza Allozko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 50.358,81 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio-kanona kalkulatzeko orduan.

D) Erabiltzaile hidroelektrikoek, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa dutenek Allozko urtegiaren erregulazioari esker, 0,0136643012 euroko kanona ordainduko dute kWh-ko.

E) Horniduretarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko, Arga ibaian ur-kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0341607530 euro/m³ ordainduko dituzte.

F) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 81.421,96 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio-kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da, bidezkoak diren erreklamazioak aurkezteko, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari zuzenduta, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2023ko apirilaren 12an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2306775