107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

88C/2023 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendari Nagusiak emana, Iruñeko Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Iruñeko Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioaren hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31100932012015), erregistro honetan sartu zena 2023ko urtarrilaren 17an, enpresaren ordezkarien eta enpresako sindikatuen ordezkariek 2022ko abenduaren 23an sinatu eta 2023ko martxoaren 20an zuzendu zena, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratzearen eta gordailutzearen gaineko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat. Horrenbestez, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Iruñean, 2023ko apirilaren 20an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iruñeko Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioa enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2306423