107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Estatutuen 12. eta 22. artikuluetan. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2022ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuak.

Erabakia jendaurrean jarri zen, iragarkiak argitaraturik udalen iragarki-tauletan, eta jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Halaber, txostena eman du Toki-administrazioko Zuzendaritza Nagusiak, eta udal guztiek onetsi dute aldaketa hori osoko bilkuran. Batzarrak 2023ko maiatzaren 3an egin bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin, behin betiko onetsi zen aldaketa.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 50. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), argitara ematen da ordenantzaren testu osoa, zeina indarrean jarriko baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Los Arcosen, 2023ko maiatzaren 8an.–Mankomunitateko burua, Javier Chasco Abaigar.

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAREN ESTATUTUEN ALDAKETA

12. eta 22. artikuluak aldatzen dira

12. artikulua. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako burua hautatuko da Eskualdeko Batzarra edo Mankomunitateko Asanblada eratzeko bilkuran, Mankomunitatea osatzen duten udalek izendaturiko batzarkideen artean. Kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz hautatuko da.

Horretarako ezarritako bilkuran ez bada aipatu gehiengo hori lortzen, batzarkideei beste deialdi bat eginen zaie automatikoki, beste bozketa bat egiteko, aurreko paragrafoan ezarritako prozedura berari jarraikiz, horren ondoko hirugarren egunean, ordu berean eta toki berean. Bozketa horretan, burua gehiengo soilez hautatuko da.

Buruorde bat hautatuko da, buruaren betebehar eta eskudantziak izanen dituena hura kanpoan denean, edo kargua hutsik dagoenean, berria hautatu bitartean.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako buruordea hautatuko da burua hautatzen den modu berean, Eskualdeko Batzarra edo Mankomunitateko Asanblada eratzeko bilkuran, Mankomunitatea osatzen duten udalek izendaturiko batzarkideen artean. Kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz hautatuko da.

Horretarako ezarritako bilkuran ez bada aipatu gehiengo hori lortzen, batzarkideei beste deialdi bat eginen zaie automatikoki, beste bozketa bat egiteko, aurreko paragrafoan ezarritako prozedura berari jarraikiz, horren ondoko hirugarren egunean, ordu berean eta toki berean. Bozketa horretan, buruordea gehiengo soilez hautatuko da.

22. artikulua. Legezko gehiengo osoa beharko da honako erabaki hauetan:

1. Burua, buruordea eta idazkaria hautatzea eta kargutik kentzea.

2. Ordenantza, erregelamendu eta tarifa orokorrak onestea, baldin eragiten badiete zerbitzuen erabiltzaileei edo Mankomunitatearen funtzionamenduaren araubideari eta haren eskumenekoak badira.

3. Onestea obra eta inbertsioen urte anitzeko planak, urte bakoitzean bereziki zehaztuta hurren-hurrengo urtekoa.

4. Sozietate kudeatzailearen estatutuak onestea.

5. Mankomunitatean kide berriak onartzea.

6. Batzarraren eskumeneko kredituen zor publikoa eta itundua jaulkitzea.

Iragarkiaren kodea: L2307269