107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Ibilgailuak konpondu eta salerosteko lantegia

Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59.3 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da espedientea Idazkaritzan egonen dela hamabost egun balioduneko epean, berrikusteko eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Sustatzailea: A M Automóviles Navarra, SL.

Jarduera: ibilgailuen konponketak eta salerosketa egiteko lantegia.

Tokia: Landazabal poligonoa, C kalea, 1.

Atarrabian, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2307192