107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Leurtzako Aisiarako naturagunea ustiatzeko, kudeatzeko, mantentzeko, kontserbatzeko eta zaintzeko udalekotzea. Behin betiko onespena

Udalak, 2023ko martxoaren 13an egin osoko bilkuran berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea administrazio espedientea Urroz eta Beintza-Labaiengo udalen artean zuzenean kudeatzeko Leurtzako Aisiarako naturagunearen kudeaketa, ustiatzea, mantentze-lana, kontserbazioa eta zaintza, bai eta ekintza sozioekonomikoa gauzatzea ere udalekotzearen bidez, Urroz eta Beintza-Labaien udalerriek partekatzen dituzten baliabide naturalak, ondarezkoak, kulturalak eta turistikoak sustatzeko, baloratzeko, garatzeko eta dinamizatzeko, horretarako tokiko merkataritza-sozietate publiko bat eratuz, erantzukizun mugatuko kapital-sozietate baten forma duena, "Leurtza Naturgunea S L" izenarekin, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalen partaidetza esklusiboarekin, erdi bana. Memoriaren arabera.

Era berean, hitzarmena arautuko duten estatutuak onestea, erabaki honen eranskin gisa jasotzen dena.

2.–Onestea udalaren 1.500 euroko ekarpena sozietatearen kapitalari, osorik ordaindutako kapital soziala osatzen duten partaidetza sozialen erdiari dagokiona.

3.–"Leurtza Naturgunea SL" merkataritza-sozietatearen Administrazio Kontseiluko kide hauek izendatzea, Urrozko Udalaren ordezkari gisa, Estatutuen 15. artikuluan xedatutakoa aplikatuz:

–Josu Zozaya Ubiria, Urrozko Udaleko alkate udalburua. Kontseiluburua izanen da.

–Francisco Javier Urroz Tellechea, Urrozko Udaleko zinegotzia. Idazkaria izanen da.

4.–Erakunde instrumental, bitarteko propio eta zerbitzu tekniko deklaratzea "Leurtza Naturgunea SL" tokiko merkataritza-sozietate publikoa, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalena, Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legearen 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta deklarazio hori iragartzea kontratazio atarian, udal horiek Urroz eta Beintza-Labaien udalerrien artean egitea erabakitzen duten enkarguei dagokienez, Leurtzako Aisiarako naturaguneko kudeaketa, ustiapen, mantentze, kontserbazio eta zaintzaren arloetan, eta, halaber, udalekotzearen bidez ekintza sozioekonomikoa gauzatzea, Urroz eta Beintza-Labaien udalerriek partekatzen dituzten baliabide naturalak, ondarezkoak, kulturalak eta turistikoak sustatzeko, baloratzeko, garatzeko eta dinamizatzeko.

5.–Alkatetzari ahalmena ematea behar diren agiri guztiak sina ditzan erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko; bereziki, sozietate publikoaren eraketa eskritura publiko bihurtzea eta dagozkion erregistroetan inskribatzeko beharrezkoak diren izapideak egitea.

6.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Urrozen, 2023ko apirilaren 27an.–Alkatea, Josu Zozaia Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2307490