107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

Aldaketa, gimnasioko barne araubidearen erregelamenduan. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko apirilaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Tebasko Kontzejuaren gimnasioko barne araubidearen erregelamenduan, 10. artikuluan. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan eta webgunean argitaraturik, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik. Aldaketaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.

Tebasen, 2023ko apirilaren 24an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2307171