107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

106E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023ko dirulaguntzen deialdia toki erakundeei trantsizio energetikorako laguntzak emateko. DDBN identifikazioa: 692812.

2030erako Nafarroako Energia Planak helburu du, besteak beste, energiaren kontsumo efizientea sustatzea, energia berriztagarriek energiaren azken kontsumoan egiten duten ekarpena handitzea, erregai fosilen erabilera murriztea, garraioan energia berriztagarrien erabilera handitzea eta energia-komunitateak sustatzea.

Hori dela eta, Nafarroako toki erakundeentzako laguntzen deialdi honen helburua da deskribatutako helburuak lortzen laguntzea, hiru neurri motaren bidez: kaleko argien instalazioak eta eraikin publikoen barneko argienak berritzea, energia berriztagarrietako eta energia-efizientziako proiektuak idaztea, erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko energia-jarduketako planak eta auditoretza energetikoak idaztea eta energia-komunitateak eratzea.

Era berean, dirulaguntza hori Nafarroako Dirulaguntzen 2023ko Plan Estrategikoan sartuta dago.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1. Toki erakundeei trantsizio energetikorako laguntzak emateko 2023ko deialdia onestea.

2. Dirulaguntza arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honen eranskinean jasotzen dira.

3. Deialdi honetako konpromisoak betetzeko, honako gastu hauek baimentzea:

NEURRIA

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA (euroak)

1.A

Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa

2023

391.925

1.B

Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa

2023

300.000

2.A

Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa

2023

100.000

2.B

Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa

2023

50.000

2.C

Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa

2023

50.000

3

Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa

2023

200.000

Zenbateko horiek partiden artean transferitzen ahal dira, horietako bakoitzaren kreditu beharren arabera, deialdiaren 5. oinarri arautzailean ezarritako irizpideei jarraituz.

Halaber, 1.000.000 euroko gehieneko kopuru gehigarria finkatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetarako aplikatzeko, eta zeina arautuko baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera. Zenbateko gehigarri hori eraginkortasunez erabili ahal izateko kreditu gehigarria baimendu beharko da, artikulu horretan adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea bukatzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hura argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 5ean.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

Hauexek dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/844 EB Zuzentarauaren helburuak (zuzentarau horren bidez aldatu ziren eraikinen efizientzia energetikoari buruzko 210/31/EB Zuzentaraua eta efizientzia energetikoari buruzko 2012/27/EB Zuzentaraua):

–Berotegi-efektuko gasen isurketa %40 murriztea 1990eko mailen aldean.

–Kontsumitutako energia berriztagarriaren proportzioa handitzea.

–Batasunak dituen helburuen araberako aurrezte energetikoa lortzea.

Deialdi honetako dirulaguntzek xede dute zuzentarau horretan aurreikusten diren eta 2030erako Nafarroako Energia Planarekin bat egiten duten helburuak eskuratzen laguntzea, kaleetako argiteriaren eta eraikin publikoen barneko argiteriaren efizientzia energetikoa sustatuz, energia berriztagarrietako eta energia-efizientziako proiektuak idatziz, erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko energia-jarduketako planak eta auditoretza energetikoak idatziz eta energia-komunitateak eratuz Foru Komunitateko toki erakundeetan.

Horretarako, dirulaguntzak jaso ditzaketen neurri hauek zehaztu dira (haien ezaugarriak deialdiaren II. eranskinean ageri dira):

NEURRIA

NEURRIA

1.A

Kaleetako argiteria publikoaren eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak berritzea 500 biztanle baino gutxiagoko toki erakundeetan

1.B

Kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteria berritzea

2.A

Energia berriztagarrien proiektuak idaztea

2.B

Energia-efizientziako proiektuak idaztea

2.C

Erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko energia-jarduketako planak eta auditoretza energetikoak idaztea

3

Energia-komunitateak eratzea

2. oinarria.–Onuradunak.

Goian deskribatutako neurriekin lotura duten inbertsioak egiten dituzten Nafarroako toki erakundeak izanen dira laguntza hauen onuradunak, bai eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192.2 artikuluan jasotako tokiko zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten erakundeak ere.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak, lanak burutzeko epea eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. II. eranskinean zehaztutako neurrietako bakoitzean aipatzen diren jarduketak izanen dira diruz lagungarriak, Nafarroan eginak badira.

Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

b) BEZa, onuradunak berreskuratu edo konpentsatu dezakeenean. Halakoetan, eskaeran adierazi beharko da.

2. Inbertsioak egiteko epea 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 10era bitartekoa izanen da. Gastuak epe horretan fakturaturik eta ordaindurik daudenean joko da egintzat inbertsioa.

3. II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntza kasu honetan handitu liteke:

Aintzat hartuko da toki erakundeek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duten konpromisoa. Erakundeei %5eko gehigarria emanen zaie baldin eta egiaztatzen badute 2023an genero berdintasuna sustatzeko IV. eranskinean aipatzen diren neurrietakoren bat hartu dutela.

Erakundeei ez zaie gehigarri hori emanen baldin eta laguntzen 2017ko, 2018ko, 2019ko, 2020ko, 2021eko eta 2022ko deialdietan gehigarri hori eman bazitzaien.

4. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta mugaegunaren hilabetean argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko da.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eskaera-orri telematikora egokitzen ez diren eskaerak eskaeraren tramitea hastean laguntzen fitxaren bidez, ez eta telematika bidez eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ez dira zuzenduko.

3. Toki erakundeek eskabide bat aurkeztu beharko dute jarduketa bakoitzeko.

Laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa agiri bereizietan aurkeztuko da, izenarekin identifikatua, eta II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da.

4. Eskaerak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen ez baditu, organo eskudunak erakunde eskatzaileari eskatuko dio okerra zuzen dezala hamar egun balioduneko epean, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.

Eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izanen da inola ere zuzendu.

5. oinarria.–Laguntzak emateko prozedura.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, organo kudeatzaileak (Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko Plan Energetikoaren Atala) aurkezten diren eskaerak konparatuko ditu II. eranskinean ezarritako balorazio irizpideei jarraituz, neurri bakoitzerako lehentasun hurrenkera bat ezartzeko. Dena dela, neurri bakoitzerako baimendutako gastuak bide ematen badu eskaera guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izanen lehentasun hori ezartzea.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio altuena lortzen duten eskaerei II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako laguntzaren intentsitatea aplikatuko zaie, neurri bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte:

NEURRIA

AURREKONTU-KREDITUA

1.A. Kaleetako argiteria publikoaren eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak berritzea 500 biztanle baino gutxiagoko toki erakundeetan

391.925 euro

1.B. Kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteria berritzea

300.000 euro

2.A. Energia berriztagarrien proiektuak idaztea

100.000 euro

2.B. Energia-efizientziako proiektuak idaztea

50.000 euro

2.C. Erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko energia-jarduketako planak eta auditoretza energetikoak idaztea

50.000 euro

3. Energia-komunitateak eratzea

200.000 euro

Neurri baterako aurkezten diren eskaera guztiei erantzun ondoren kreditu erabilgarririk geldituz gero, beste neurri batzuetako eskaerei erantzuteko erabiliko da. Halakoetan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 1.A neurria, 1.B neurria, 2.A neurria, 2.B neurria, 2.C eta 3. neurria, hurrenez hurren, eta neurri bakoitzean ezarritako lehentasun-hurrenkera.

2. Plan Estrategikoaren Atalak II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, eta, bertan, onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela adieraziko da.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruz ebazteko. Ebazpena gehienez ere 2 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

3. Baldin eta dirulaguntza esleitu ondoren deklaratzen bada dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela edo onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, neurriren batean kreditua askatzen bada, edo kreditu erabilgarri badago ez emateagatik, honako hauei diru gehiago emateko erabiltzen ahalko da:

a) Aurrekontuan behar adina kreditu ez egoteagatik dirulaguntza guztia (%100) jasotzera iristen ez diren neurri bereko jarduketetarako eskaerak. Eta horien atzetik, egoera berean dauden beste neurrietako jarduketetarako eskaerak. Kasu horretan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 1.A neurria, 1.B neurria, 2.A neurria, 2.B neurria, 2.C neurria eta 3. neurria.

b) Hori egin ondoren oraindik ere krediturik baldin badago, kreditu faltagatik ezetsi diren eskaerei helduko zaie, kreditua liberatu den neurritik hasita, eta gero, egoera berean dauden beste neurrietako eskaerei helduko zaie, a) letran ezarritako hurrenkerari jarraikiz.

c) Oraindik saldo erabilgarririk badago, laguntzaren gehieneko zenbatekoak mugatutako eskaerei erantzunen zaie, oinarrietan adierazitako laguntzaren ehunekoa osatu arte, a) letran adierazitako ordenari jarraituz.

6. oinarria.–Justifikazioa eta dirulaguntzen ordainketa.

1. Onuradunek egindako inbertsioak justifikatu beharko dituzte, 3.2 oinarrian jasotako gauzatze-epea bukatu baino lehen. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 8.1 oinarrian adierazitako moduan:

a) Egindako jarduketen ordainketen fakturak eta ordainagiriak. Bi agiri horiek onuradunaren izenean egon beharko dute. Berrikuspena errazteko, fakturen zerrenda bat aurkeztu beharko da, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren arabera.

b) Onuradunak deialdi honen aurretik instalatutako energia berriztagarria sortzeko instalaziorik baldin badu, instalazio horiek ongi funtzionatzen dutela egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko du, dirulaguntzaren xede den neurria edozein izanik ere.

c) II. eranskinean neurri bakoitzerako zehazten den dokumentazioa.

d) Dirulaguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

2. Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

3. Onuradunen batek laguntzari uko egiteagatik edo kreditu gehiago izateagatik ematen diren laguntza berrietan, onuradunek egindako inbertsioak justifikatzeko muga-eguna 2023ko azaroaren 10a izanen da. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute aurreko atalean adierazi den bezala (6. oinarria, 1. puntua).

4. Laguntzen organo kudeatzaileak onuradunek aurkeztutako justifikazio dokumentazioa aztertuko du, eta, dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, aurretik inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du. Ondoren, laguntza ordaintzeko ebazpenaren proposamen arrazoitua igorriko dio organo eskudunari, zeinean jasoko baita onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak betetzen dituztela.

5. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendariak dirulaguntza ordaintzeko ebazpena emanen du justifikatzeko agiriak aurkezten direnetik bi hilabeteko epean.

7. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten erakundeek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) 3. eta 6. oinarrietan ezarritako moduan eta epeetan egin eta justifikatzea dirulaguntzaren xedeko jarduerak.

b) Inbertsioaren jabetza mantentzea bost urtez gutxienez, laguntza ordaintzeko ebazpenaren egunetik hasita.

c) Onartutako laguntzei uko eginez gero, horren berri ematea organo kudeatzaileari.

d) Jasotako dirulaguntzaren berri ematea udalaren webgunean, bai eta diruz lagundutako inbertsioak direla-eta onuradunak sortzen duen dokumentazioan ere.

e) Entitateak deialdi honen aurretik instalatutako energia berriztagarria sortzeko instalaziorik baldin badu, instalazio horiek ongi funtzionatzen dutela egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko du, dirulaguntzaren xede den neurria edozein izanik ere, 6. oinarrian ageri den bezala.

f) II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako betebehar berariazkoak.

g) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

2. Oinarri arautzaile hauetan, dirulaguntzak emateko ebazpenetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki, laguntza %10 murriztea aurreikusi da baldin eta diruz lagundutako jarduketaren justifikazioa 6.1 oinarrian ezarritako epean egiten bada.

3. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen jarduketak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, bai eta funtsak zertarako eman diren, horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.

8. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentu guztiak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen laguntzen fitxa erabiliz (Administrazio Publikoaren eremurako zerbitzuak). http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/.

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematika bidez eginen dira, toki erakundeen gaitutako helbide elektronikoaren bidez (GEH).

9. oinarria.–Dirulaguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gastu diruz lagungarri beretarako ematen dituen beste dirulaguntza batzuekin. Zehazki, indarra duen Toki Inbertsioen Planaren ekarpenekin bateraezinak dira.

Dirulaguntza bateragarriak direnean, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emanak izateagatik, dirulaguntza baten edo guztien baturaren zenbatekoak ezin du inola ere gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

10. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publikotasuna.

Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu-kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan ere argitaratuko dira (www.nafarroa.eus).

11. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA.–DIRUZ LAGUNDU BEHARREKO NEURRIAK

1. neurria.–Kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoetako barneko argiteria berritzea

1.A neurria.–500 biztanle baino gutxiagoko toki erakundeetan egin beharreko jarduketak.

1.B neurria.–500 biztanle baino gehiagoko eta gutxiagoko toki erakundeetan egin beharreko jarduketak.

1.A neurrian, 2. oinarrian adierazitako toki erakunde guztiak izan daitezke onuradun, biztanle kopurua edozein dela ere, baldin eta jarduketa 500 biztanle baino gutxiagoko toki erakunde batean egiten bada. 2022ko urtarrilaren 1eko erroldako datuak hartuko dira erreferentziatzat. Eskaera egitean, adierazi beharko dute bi azpineurrietatik zein (A edo B) eskatzen duten, ezin baita laguntza bietan eskatu.

1.–Jarduketa diruz lagungarriak.

Neurri honen barruan jarduketa hauek sartzen dira, efizientzia energetikoa handiagoa lortzearren.

Kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteria berritzeko prozesuak honako hauek biltzen ditu: ekipoak, linea eta instalazio elektrikoak berritzea, obra zibila eta obra-proiektua eta obra-zuzendaritza.

Proiektuari lotutako guztizko inbertsio bat egonen da, barne hartzen dituena instalazioen egokitzapen osoa egiteko behar diren inbertsio guztiak eta dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa (hau da, egin den inbertsio guztitik zer zatitarako eskatzen den laguntza); hura erabiliko da puntuazioa kalkulatzeko eta jaso beharreko laguntzaren ehunekoa hari aplikatuko zaio.

Laguntza hauen xede diren instalazioek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Auditoretza bat egina izatea 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, baldintza hauek betetzen dituena:

a) Gutxieneko edukia:

–Instalazioaren diagnostikoa.

–Instalaziorako proposatutako alternatibak, gutxienez hiru jarduketa azterturik teknikoki eta ekonomikoki.

b) Auditoretza-lana pertsona fisiko edo juridiko independente batek eginen du, planteatutako berrikuntza-lana gauzatzeko lizitazio fasean parte hartu ezin izanen duena.

c) Kaleetako argiteriaren gaineko jarduketen kasuan, auditoretza-lana Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Erakundeak ezarritako protokoloari jarraikiz egin beharko da.

2. Kaleetako argiteriaren kasuan baino ez, luminaria berriek ezaugarri hauek bete behar dituzte:

a) Instalatutako goiko fluxu hemisferikoa <%1 izatea luminaria funtzionaletan, eta girotzeko luminarietan edo luminaria klasikoetan, berriz, instalatutako goiko fluxu hemisferikoa <%3;

b) Kolore tenperatura ≤ 3000 K.

c) Led motako lanparak izanen dira.

d) Erregulazio sistema izan beharko du.

3. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan xedatutakoa bete beharko da (abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen, https://www.boe.es/eli/es/rd/2002/08/02/842/con), baita Kanpoko argiteriaren instalazioetan efizientzia energetikoa bultzatzeari buruzko Erregelamenduan (azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen) eta haren jarraibide tekniko osagarrietan (EA-01etik EA-07ra) xedatutakoa eta Led teknologia duten kanpoko argietako luminarientzat eskatzen diren errekerimendu teknikoak ere. Eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioek Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE 3 Atalean ezarritakoa bete beharko dute ("Argi instalazioen efizientzia energetikoa"), baita indarra duten gainerako legeak ere.

4. Eraberritze-lan horiek proiektu tekniko edo memoria tekniko batean, zer dagokion, aurreikusita egon behar dute, eta obra-zuzendaritza baten xede izan, betebehar hauekin:

a) Zenbateko diruz lagungarria (bi horiek batuta kalkulatutakoa) ezin da izan inbertsioaren zenbateko osoaren %10etik gorakoa.

b) Pertsona fisiko edo juridiko batek eginen ditu, zeinak ezin izanen baitu eraberritzea gauzatzeko geroko lanetan parte hartu.

2.–Laguntzen zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren %60 izanen da laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko:

–1.A neurria: 10.000 euro.

–1.B neurria: 30.000 euro.

3.–Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera-orri telematikoa, non instalazioaren alderdi garrantzitsuenak azalduko baitira. Eskaera-orri hori laguntza-eskaera izapidetzean eskuratzen ahalko da, fitxaren bidez.

b) Toki erakundeak 2025era arte eginen dituen jarduketen plangintza. Dokumentu horretan, toki erakundeak eredu energetikoa aldatzeko urtean egin beharreko jarduketak deskribatuko dira. Gutxienez, arlo hauek jasoko dira:

1. Energia-efizientzia.

2. Energia berriztagarriak.

3. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak.

4. Energia-komunitateak eratzea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza, efizientzia, toki erakundearen izena.

c) Jarduketaren aurreproiektua, non gutxienez alderdi hauek zehaztuko baitira nahitaez:

–Gaur egungo egoera:

i. CM zenbakia.

ii. Unitateak.

iii. Erregulazio sistema.

iv. Luminaria: potentzia, GHF eta tipologia.

v. Lanpara: potentzia, kolore-tenperatura.

vi. Potentzia guztira.

vii. HPKU (Hornidura Puntuen Kode Unibertsalak).

–Auditoretzan deskribatutako proposamenetatik hautatutako alternatiba, honako eremu hauek barne hartzen dituena:

i. CM zenbakia.

ii. Unitateak.

iii. Erregulazio sistema.

iv. Luminaria: potentzia, GHF eta tipologia.

v. Lanpara: potentzia, kolore-tenperatura.

vi. Potentzia guztira.

–Instalazioen monitorizazioaren deskribapena.

–Energia aurreztearen justifikazioa, III. eranskinean deskribatutako metodologiari jarraikiz.

–Jarduketen aurrekontu xehatua, ongi bereiziz unitate prezioa kontzeptuka, bai eta proiektuaren kostua eta obra-zuzendaritzarena ere.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, toki erakundearen izena.

d) Argindarraren horniduraren (edo horniduren) azken faktura, jarduketaren xedeko argi-instalazioarena alegia. Kontratatutako potentzia berriarekin energiaren horniduran zenbat aurreztuko den kalkulatzeko eskatzen da faktura hori –ikus 6. ataleko a) letrako betebehar berariazkoa–.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.1. Horniduraren azken faktura, efizientzia, toki erakundearen izena.

e) Entitate eskatzaileak jatorri-bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu, kontratu hori erantsi beharko du.

Erakunde eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki erakundearentzat merkaturatutako energia %100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki erakundeak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela %100ean. A etiketa duen merkaturatzailea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.2. Iturri berriztagarrien hornidura, efizientzia, toki erakundearen izena.

f) Toki erakundeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (deialdiaren 3.3.b) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko), horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.3 Berdintasunarekiko konpromisoa, efizientzia, toki erakundearen izena.

g) Erakundearen hornidura guztien (energia elektrikoa, gas naturala eta beste batzuk) HPKUei buruzko inprimakia, deialdiaren fitxan eskura dagoen Excel txantiloia erabiliz.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 4. HPKUei buruzko inprimakia, efizientzia, toki erakundearen izena.

h) Auditoretza, 1. ataleko 1. puntuan eskatutakoa betetzen duena.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 5. Auditoretza, efizientzia, toki erakundearen izena.

Agirien laburpena.

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera-orria (telematikoa)

1

Jarduketen plangintza, efizientzia, toki erakundearen izena

2

Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, toki erakundearen izena

3.1

Horniduraren azken faktura, efizientzia, toki erakundearen izena

3.2

Iturri berriztagarrien hornidura, efizientzia, toki erakundearen izena

3.3

Berdintasunarekiko konpromisoa, efizientzia, toki erakundearen izena

4

HPKUei buruzko inprimakia, efizientzia, toki erakundearen izena

5

Auditoretza, efizientzia, toki erakundearen izena

4.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

1. Hona hemen honelako laguntzak emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

a) Ratio energetiko-ekonomikoaren balorazioa: 80 puntura bitarte.

Hona ratio energetiko-ekonomikoa zer den: proposatutako berritzearekin kWh/urtea parametroan lortzen den aurrezte teorikoaren eta, efizientzia energetikoa lortzearren, eurotan egindako inbertsio diruz lagungarriaren arteko zatidura (BEZa barne).

80 puntu emanen dira baldin eta ratio energetiko-ekonomikoa 1,25etik gorakoa bada, eta 0 puntu baldin eta ratioa zero bada. Gainerako kasuetan, bi balio horien arteko erregresio lineala kontuan hartuz aterako da puntuazioa.

b) Software bidezko monitorizazioa, urrutiko segimendu etengabea bermatzeko modukoa, helburua duena toki erakundearen kontsumo energetikoaren kontrola eta hornidura energetikoen operazio eta mantentze lanak erraztea, SIE plataformari lotua eta Nafarroako Gobernuko Zerbitzu Teknikoen eskura dagoena: 10 puntu.

c) Ingurumen jasangarritasuna: jatorriaren bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen edo "elektrizitate berdearen" hornidura-kontratu bat izatea A etiketa duen merkaturatzaile batekin, deialdiko laguntzak eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

2. Puntuazioetan berdinketarik izanez gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da irizpidea.

5.–Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, deialdiaren 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

a) Obra-proiektua eta obra-zuzendaritza, 1. ataleko 3. puntuan aipatutako erregelamenduetan eta indarrean dagoen legedian eskatutakoa zehaztuta (Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, Kanpoko argiteriaren instalazioetan efizientzia energetikoa bultzatzeari buruzko Erregelamendua eta Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE3 atala).

Aipatu proiektuan, gainera, egindako erreformaren argazkiak sartuko dira, baita inplementatutako materialaren fitxa teknikoak ere (1. atalean eskatutako betebeharrak justifikatzeko).

b) Berritutako instalazioaren behe-tentsioko erregistro-zenbakia. Erregistroa aldatzea nahitaezkoa bada, horren egiaztagiria. Bestela, enpresa instalatzailearen edo teknikari eskudunaren erantzukizunpeko adierazpena, erregistroa aldatu beharrik ez dagoela egiaztatzen duena.

6.–Berariazko betebeharrak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutakoaz gainera, betebehar hauek ere bete behar dituzte:

a) Ordaintzeko ebazpena jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean, onuradunak kaleetako argiteria instalazioaren hornidura kontratu berriaren kopia aurkeztuko du, jarduketaren memorian zehaztutako potentzia kontratatuari dagokiona.

b) Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehenago, memoria-txosten bat aurkeztu beharko da, berritzearen aurreko instalazioa eta ondokoa konparatzeko. Txosten horretan, energiaren kontsumoak eta instalazioaren gastuak zehaztuko dira (prebentziorako eta zuzentzeko mantentze-lanak, konponketak, etab.).

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

2. neurria.–Proiektuak idaztea

1.–Jarduketa diruz lagungarriak.

1. Neurri honen barrenean, jarduketa hauek sartzen dira:

–2.A neurria. Energia berriztagarrien proiektuak idaztea (hidraulikoa, eolikoa eta biomasa).

–2.B neurria. Energia-efizientziako proiektuak idaztea (2022ko deialdi honetako 1. neurrian diruz lagungarriak diren proiektuak alde batera utzita).

–2.C neurria. Erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko energia-jarduketako planak eta auditoretza energetikoak idaztea.

2.–Laguntzen zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren %80 izanen da laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko: 15.000 euro.

3.–Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskabide-orri telematikoa, non instalazioaren alderdi garrantzitsuenak azalduko baitira. Eskaera-orri hori laguntza-eskaera izapidetzean eskuratzen ahalko da, fitxaren bidez.

b) Toki erakundeak 2025era arte eginen dituen jarduketen plangintza. Plangintza gisako dokumentu horretan, toki erakundearen konpromisoa jasoko da, eta, horrez gainera, eredu energetikoa aldatzeko urtez urte eginen diren jarduketak deskribatuko dira. Lerro hauek jasoko dira gutxienez:

1. Energia-efizientzia.

2. Energia berriztagarriak.

3. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak.

4. Energia-komunitateak eratzea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena.

c) Laguntzaren xede den proiektuaren deskripzio-memoria.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Deskripzio-memoria, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena.

d) Entitate eskatzaileak jatorri-bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu, kontratu hori erantsi beharko du.

Erakunde eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki erakundearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki erakundeak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela %100ean. A etiketa duen merkaturatzailea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.1. Iturri berriztagarrien hornidura, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena.

e) Toki erakundeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (deialdiaren 3.3.b) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko), horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.2. Berdintasunarekiko konpromisoa, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena.

f) Erakundearen hornidura guztien (energia elektrikoa, gas naturala eta beste batzuk) HPKUei buruzko inprimakia, deialdiaren fitxan eskura dagoen Excel txantiloia erabiliz.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 4. HPKU formularioa, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena.

g) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena energia berriztagarrien zenbat instalazio dituen toki erakundeak, autokontsumo partekatuko instalazioaren RAN erregistro zenbakia (hala badagokio) eta/edo energia-komunitate bateko kide dela adierazten duen ziurtagiria.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 5. Erantzukizunpeko adierazpena, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena.

Agirien laburpena.

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera-orria (telematikoa)

1

Jarduketen plangintza, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena

2

Deskripzio-memoria, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena

3.1

Iturri berriztagarrien hornidura, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena

3.2

Berdintasunarekiko konpromisoa, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena

4

HPKU formularioa, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena

5

Erantzukizunpeko adierazpenak, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena

4.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Honako hauek izanen dira 2.A eta 2.B neurrietako eskaeren balorazio-irizpideak laguntza emateko:

1. Toki erakundeak RANen erregistratutako autokontsumo partekatu bat badu: 15 puntu.

2. Energia berriztagarriak noraino ezarri diren:

a) Energia berriztagarriekin toki erakundean jartzen den lehenbiziko instalazioa bada: 40 puntu.

b) Toki erakundeak energia berriztagarrien instalazio bat, bi edo hiru baldin baditu: 25 puntu.

c) Toki erakundeak energia berriztagarrien 3 instalazio baino gehiago baldin baditu: 10 puntu.

3. Toki erakundea kide gisa sarturik badago eskaera egiten den egunean legez ezarrita dagoen energia-komunitate batean edo kooperatiba energetiko batean: 25 puntu.

4. Toki erakundeak SIE plataforman sartzeko aukera badu, edo laguntza-eskaera erregistratu den egunean eskatu badu: 10 puntu.

Ingurumen jasangarritasuna: jatorri-bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen edo "elektrizitate berdearen" hornidura-kontratu bat izatea A etiketa duen merkaturatzaile batekin, laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan egin den, horrexen arabera ordenatuko dira.

5.–Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

a) Laguntzaren xede den proiektu, auditoretza edo planaren kopia.

b) Udal idazkaritzaren ziurtagiria, proiektua idazteko esleipena kontratu publikoak arautzen dituen araudian ezarritakoaren arabera egin dela jasotzen duena.

6.–Berariazko betebeharrak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen, memoria-txosten bat aurkeztu beharko dute, idazketa diruz lagunduta duen proiektua, auditoretza edo plana noraino gauzatu den adieraziz.

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

3. neurria.–Energia-komunitatea eratzea

1.–Jarduketa diruz lagungarriak.

1.1. Neurri honen barrenean, jarduketa hauek sartzen dira:

–Parte hartzeko prozesua, talde eragilea eta energia-komunitatea eratzeko.

–Prozesu eratzailea, energia-komunitatea entitate juridiko gisa sortzeko.

–Energia-komunitatea garatzeko beharrezkoak diren planen definizioa.

Deialdiaren fitxan neurri horrekin lotutako terminologiaren definizioak jasotzen dira.

1.2. Diruz lagungarriak diren gastuek bete beharreko baldintzak.

1.2.1. Energia-komunitatea eratzeko eta parte hartzeko prozesua:

a) Fase hauek hartu beharko ditu kontuan:

a. 1. fasea: parte hartzeko prozesua diseinatzea.

b. 2. fasea: sentsibilizazioa, informazioa eta talde eragilearen eta energia-komunitatearen sorrera.

c. 3. fasea: parte hartzeko prozesua, energia-komunitatearen talde eragileari prestakuntza eta trebakuntza emateko.

d. 4. fasea: energia-komunitatearen lehen proiektuak eta ekimenak definitzea.

e. 5. fasea: energia-komunitatea erakunde juridiko gisa eratzea.

f. 6. fasea: parte hartzeko prozesu eratzailearen emaitza itzultzea eta zabaltzea.

1.2.2. Energia-komunitatea garatzeko planak idaztea:

a) Hasierako proiektu energetikoen definizioa eta energia-komunitateak eman beharreko lehenbiziko urratsak jaso beharko ditu:

a. 7. fasea: komunikazio- eta zabalkunde-plana idaztea.

b. 8. fasea: lan-plana idaztea.

c. 9. fasea: bideragarritasun-plana eta negozio eredua idaztea.

d. 10. fasea: finantzaketa-plana idaztea.

2.–Laguntzen zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren %80 izanen da laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko: 10.000 euro, honela banaturik:

2.1.–Energia-komunitatea eratzeko eta parte hartzeko prozesua: 7.000 euro, gehienez.

2.2.–Energia-komunitatea garatzeko planak idaztea: 3.000 euro, gehienez.

3.–Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

Eskabide-orri telematikoa, non instalazioaren alderdi garrantzitsuenak azalduko diren. Eskaera-orri hori laguntza-eskaera izapidetzean eskuratzen ahalko da, fitxaren bidez.

a) Toki erakundeak 2025era arte eginen dituen jarduketen plangintza. Plangintza gisako dokumentu horretan, toki erakundearen konpromisoa jasoko da, eta, horrez gainera, eredu energetikoa aldatzeko urtez urte eginen diren jarduketak deskribatuko dira. Lerro hauek jasoko dira gutxienez:

1. Energia-efizientzia.

2. Energia berriztagarriak.

3. Mugikortasun jasangarria.

4. Energia-komunitateak eratzea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 1. Energia-komunitatearen jarduketen plangintza, toki erakundearen izena.

b) Energia-komunitatea eratzeko parte hartze prozesuaren deskripzioa eta energia-komunitatea garatzeko proposatutako planak jasotzen dituen dokumentua.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 2. Parte hartzeko prozesu eratzailea eta proposatutako planak deskribatzen dituen dokumentua. Energia-komunitatea, toki erakundearen izena.

c) Entitate eskatzaileak jatorri-bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu, kontratu hori erantsi beharko du.

Erakunde eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki erakundearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki erakundeak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela %100ean. A etiketa duen merkaturatzailea.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.1. Iturri berriztagarrien hornidura. Energia-komunitatea, toki erakundearen izena.

d) Toki erakundeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (deialdiaren 3.3.b) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko), horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 3.2. Berdintasunarekiko konpromisoa. Energia-komunitatea, toki erakundearen izena.

e) Erakundearen hornidura guztien (energia elektrikoa, gas naturala eta beste batzuk) HPKUei buruzko inprimakia, deialdiaren fitxan eskura dagoen Excel txantiloia erabiliz.

Erantsitako dokumentazioan aurkeztu beharko da, izen honekin: 4. HPKU inprimakia. Energia-komunitatea, toki erakundearen izena.

Dokumentuen laburpena (jarraian adierazitako izenarekin aurkeztu behar dira).

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskabidearen inprimakia. (Telematikoa)

1

Jarduketen plangintza. Energia-komunitatea, toki erakundearen izena

2

Parte hartzeko prozesu eratzailearen diseinua eta kontuan hartu beharreko planak deskribatzen dituen dokumentua. Energia-komunitatea, toki erakundearen izena

3.1

Iturri berriztagarrien hornidura. Energia-komunitatea, toki erakundearen izena

3.2

Berdintasunarekiko konpromisoa. Energia-komunitatea, toki erakundearen izena

4

HPKU horniduraren formularioa. Energia-komunitatea, toki erakundearen izena

4.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Hona hemen honelako laguntzak emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

4.1. Parte hartzeko prozesu eratzailea (80 puntu gehienez):

a) Toki erakundeak konpromisoa hartzen du sortu beharreko energia-komunitatean parte hartzeko (40 puntu).

b) Toki erakunde eskatzailearen edo hura osatzen duten toki elkarteen titulartasuneko turismo-establezimendu batek parte hartzea energia-komunitatean (30 puntu).

c) Eskatzailearen kide den edo eskatzailetik 25 kilometrora baino gutxiagora dagoen beste toki erakunde batek parte hartzea energia-komunitatean (10 puntu).

d) Energia-komunitatea zati batean edo osorik garatuko da erronka demografikoa duten udalerrietan (5.000 biztanle arteko udalerriak eta hirikoak ez diren 20.000 biztanle arteko udalerriak, 5.000 biztanle arteko biztanle-entitate berezi guztiak dituztenak, IDAEk berroneratzearen eta erronka demografikoaren programaren esparruan deialdietarako argitaratzen duen zerrendaren arabera. Zerrenda hori haren webgunean dago eskuragarri). (20 puntu).

4.2. Toki erakundeak SIE plataforman sartzeko aukera badu, edo laguntza-eskaera erregistratu den egunean eskatu badu: 10 puntu.

4.3. Ingurumen jasangarritasuna: (10 puntu gehienez).

Jatorri-bermea duten iturri berriztagarrietako elektrizitatearen edo "elektrizitate berdearen" hornidura-kontratu bat izatea A etiketa duen merkaturatzaile batekin laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: (10 puntu).

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan egin den, horrexen arabera ordenatuko dira.

5.–Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko: dokumentuen izenean, letra eta zenbakia hauek sartu beharko dira:

5.1. Energia-komunitatean parte hartzeko eta eratzeko prozesuari buruzko dokumentazioa:

IZENA

AGIRIA

A.1

Energia-komunitatean parte hartzeko eta eratzeko prozesuaren azken memoria

A.2

Energia-komunitatearen prozesuan parte hartzeari buruzko aktak

A.3.

Energia-komunitateko parte-hartzaileen zerrenda

B

Energiaren eta arlo juridikoaren arloan hartutako akordioen txostena, honako kontzeptu hauei dagokienez, gutxienez: gobernantza, helburuak, jarduerak, onuradunak, energia banatzeko akordioak, besteak beste

C

Egindako jardueren memoria juridikoa honako hauei dagokienez, gutxienez: erakunde juridikoaren erregistroa dagokion erregistro ofizialean, IFK eta zerga-mailako gainerako betekizunak, estatutuak, aitorpenak, ziurtagiriak, besteak beste

D

Planifikatutako jarduketen memoria energetikoa: gutxienez, energia banatzeko irizpideak, besteak beste

F

Parte hartzeko prozesua jendaurreko bilkuran itzuli izanaren egiaztagiria

5.2. Energia-komunitatea garatzeko planak idazteari buruzko dokumentazioa:

IZENA

AGIRIA

G.1

Energia-komunitatearen garapena komunikatzeko eta zabaltzeko plana

G.2

Lan-plana, energia-komunitatearen lehen faserako aurreikusitako jarduketak barne hartzen dituena

G.3

Energia-komunitatearen bideragarritasun-plana eta negozio-eredua

G.4

Energia-komunitatearen 1. faserako finantzaketa-plana

5.3. Dirulaguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

6.–Berariazko betebeharrak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Garatu beharreko planak energia-komunitatearen talde eragilearekin lankidetza estuan eginen dira.

b) Garatutako planak toki erakundeari jakinarazi beharko zaizkio, eta hark Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuari, jakinaren gainean egon dadin eta parte har dezan.

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

III. ERANSKINA.–AURREZTE ENERGETIKOA KALKULATZEKO METODOLOGIA

Hauxe da aurrezki energetikoa kalkulatzeko erabiliko den metodologia:

–Lehenbizi, aurreko bi urteetako fakturazio datuak bilduko dira, eta urte bakoitzean kontsumitutako kWh-ak batuko dira.

1. urteko kWh kopurua:

2. urteko kWh kopurua:

Batez besteko kontsumoa = (1. urteko kWh kopurua + 2. urteko kWh kopurua) / 2 [1]

–Berrikuntza-lanen ondorioz instalatutako potentzia kalkulatuko da, honela:

P guztira: 1. luminariaren P × luminaria kopurua + 2. luminariaren P × luminaria kopurua
+ ... + n luminariaren P × luminaria kopurua [2]

–Instalazioa zenbat orduz dagoen potentzia osoan eta zenbat orduz erregulazioa aplikatuta:

  • Zenbat orduz dagoen potentzia osoan: [3]
  • Zenbat ordu dagoen erregulazioa aplikatuta: [4]

Urteko guztirako orduen kopurua ez da 4.300etik gorakoa izanen.

–Erregulazio-ekipoarekin lortutako potentzia-murrizketa adieraziko da:

  • Potentzia osoaren koefiziente murriztailea erregulazioa dagoen orduetan (adibidez, erregulazio-ekipoarekin lortutako potentzia potentzia osoaren %70 bada, koefiziente erregulatzailea 0,7 izanen da) [5]

–Datu horiekin aurrezkia kalkulatuko da, formula hau aplikatuz:

[1] - (([2] x [3]) + ([2] x [4] x [5]))

IV. ERANSKINA.–EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA SUSTATZEKO NEURRIAK

1. Berdintasun plan bat izatea.

2. Berdintasunerako ordenantza bat onetsi izana.

3. Genero berdintasunaren arloko ziurtagiri edo aintzatespen bat izatea.

4. Azken bi urteetan berdintasunerako prestakuntza ekintzak diseinatu eta egin izana etengabeko prestakuntzako planean.

5. Hizkera idatzia eta ikusizkoa sexista ez izateko protokolo edo jarraibide idatziak izatea.

6. Berdintasunarekiko konpromiso argi eta agerikoa egiaztatzea (aipatua balio edo printzipio gidarien artean, webgunean, liburuxketan, publizitate kanpainetan eta abarretan).

7. Legez bete behar dituzten horiez gain, bizitza pertsonala, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak izatea eta aplikatzea.

8. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ekintzak egiteko aurrekontuko partida berariazko bat dutela egiaztatzea.

9. Azken aurrekontu-ekitaldiko bi kontratu publikotan, gutxienez, genero irizpideak sartu izana egiaztatzea.

10. Azken aurrekontu-ekitaldiko dirulaguntza publikoen bi deialditan, gutxienez, genero irizpideak sartu izana egiaztatzea.

11. Egiaztatzea emakumeen eta gizonen presentzia orekatua dela udal organoetan eta udalaz gaindiko ordezkaritza-organoetan.

12. Berdintasunean adituak diren langileak izatea, berdintasuna lan prozesu guztien kudeaketan sartzen dela bermatzeko.

Iragarkiaren kodea: F2307203