107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2023ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 18an, 1/2023 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 1/2023 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2023 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK: 459.500,00 euro.

–Aparteko kredituak:

  • Beilatokiko obra: 100.000,00 euro.
  • Kultura etxean igogailua jartzea: 120.000,00 euro.
  • Begiratokien ibilbidea LGENF-NG: 62.000,00 euro.
  • Bideetako obrak: 40.000,00 euro.
  • Desfibriladoreak erostea: 1.700,00 euro.
  • Memoria historikoa: 5.000,00 euro.
  • Landazainak: 10.000,00 euro.
  • Inbentarioa eguneratzea: 1.400,00 euro.
  • Autokarabanak LGENF-NG: 8.000,00 euro.

–Kreditu-gehigarriak:

  • Euskara erabiltzeko eta sustatzeko jarduerak: 6.400,00 euro.
  • Sakanetako mantentze-lanak: 4.000,00 euro.
  • Katuen kolonia: 8.000,00 euro.
  • Festetako zezenketa-zuzendaria: 1.000,00 euro.
  • Liburutegi publikoa: 2.000,00 euro.
  • Ikastetxeko obrak: 43.000,00 euro.
  • Gizarte etxeko mantentze-lanak: 5.000,00 euro.
  • 0-3 urteko zikloaren kudeaketa: 35.000,00 euro.
  • Zergen kudeaketa eta ikuskapena: 7.000,00 euro.

FINANTZAKETA: 459.500,00 euro.

–Diru-sarrera berriak:

  • 2014-2020 LGP (LGENF-NG) Begiratokiak: 40.000,00 euro.
  • Memoria historikoaren dirulaguntza: 5.000,00 euro.

–Gastua beheititurik:

  • Industrialdeko zuntz optikoa: 10.000,00 euro.
  • Gizarte etxea kudeatzeko kontratua: 4.000,00 euro.

–Diruzaintzako gerakina:

  • Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 400.500,00 euro.

–Aurrekontuko partiden izenak aldatzea:

  • Obretako funtzionario arduradunaren ordainsariaren ordez, zerbitzu anitzetako enplegatuaren ordainsaria.
  • Gizarte etxea garbitzeko kontratuaren ordez, gizarte etxea kudeatzeko kontratua.

Lerinen, 2023ko maiatzaren 12an.–Alkatea, María Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2307428