107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Nekazaritzako makinak biltegiratzeko nabea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Unai Baztán Perales.

Jarduera: nekazaritzako makinak biltegiratzeko nabea.

Tokia: Elizagorriko 1. poligonoko 723. lurzatia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Elizagorrian, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2307174