107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

34E/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita ebazpen honetako akats bat: 49E/2022 Ebazpena, maiatzaren 25ekoa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2022-2023 urteetarako laguntzen urte anitzeko deialdi bat, Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrek ikus-entzunezko edukiak ekoizteko.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 49E/2022 Ebazpenaren bidez, 2022-2023 urteetarako laguntzen urte anitzeko deialdi bat onetsi zen, Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrek ikus-entzunezko edukiak ekoizteko.

Urte anitzeko deialdi hori 2022ko irailaren 1ean hasi eta 2023ko abuztuaren 31n amaituko da.

Ebazpen hori izapidetu zen bete beharrez agindu honetako 5. oinarrian ezarritakoa: 124E/2021 Foru Agindua, maiatzaren 28koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, oinarriak onesten dituena aplikatu beharreko prozedura ezartzearren laguntzak ematean Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrek ikus-entzunezko edukiak ekoizteko. (144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 22koan).

49E/2022 Ebazpenaren eranskinean deialdia arautzen duten baldintzak jasotzen dira eta, hain zuzen, eranskineko 3. baldintzan ("Dirulaguntza ordaintzeko eta frogagiriak aurkezteko epeak") akats bati antzeman zaio bigarren paragrafoan adierazitako ordainketa partziala eskatzerakoan aurkez daitezkeen gastu diruz lagungarrien hasiera datan. Zehazki, gastuok 2022ko abuztuaren eta 2023ko otsailaren artekoak izan behar dutela esaten da, baina, egiazki, 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartekoak izan behar dute.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskineko 3. baldintzan atzemandako akatsa zuzentzea: 49E/2022 Ebazpena, maiatzaren 25ekoa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2022-2023 urteetarako laguntzen urte anitzeko deialdi bat, Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrek ikus-entzunezko edukiak ekoizteko. Hortaz:

Honako hau dioen tokian:

"Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 28ko 124E/2021 Foru Aginduaren 10.3 oinarriarekin bat, dirulaguntzaren %33ra bitarteko ordainketa partzial bat onesten da, 2022ko abuztutik 2023ko otsailera arteko aldian sortutako ekoizpen gastuetarako, bi hilabete horietakoak barne".

Honako hau behar du:

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 28ko 124E/2021 Foru Aginduaren 10.3 oinarriarekin bat, dirulaguntzaren %33ra bitarteko ordainketa partzial bat onesten da, 2022ko irailetik 2023ko otsailera arteko aldian sortutako ekoizpen gastuetarako, bi hilabete horietakoak barne.

2. Ebazpen hau jakinaraztea prozeduran interesdun direnei eta Komunikazio Zerbitzuari igortzea.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atarian dagoen deialdiaren tramite-fitxan.

4. Ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2023ko apirilaren 27an.–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Miguel Moreno Ariztegi.

Iragarkiaren kodea: F2306810