107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2023ko zergak, tasak eta prezioak

Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, erregelamenduan eskatzen den quoruma izanik eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, honako hau onetsi zuen:

1.–Zerga tasak, 2023. urterako:

–Lurraren kontribuzioko tasa bakarra: %0,24 katastroko balio gordin berrien gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,00, obraren egiazko kostu osoaren gainean (obra gauzatzeko aurrekontuarena). Lehen etxebizitzako autokontsumo berriztagarrietarako eguzki-plaken instalazioko hobaria salbuetsita egongo da.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: indarrean dagoen Nafarroako araudiaren arabera.

2.–Ura banatu, saneamendua egin eta zerbitzua emateko 2023rako tasak:

2.1. Horniduraren kuota finkoa. Kontagailuaren diametroaren arabera, hiruhileko bakoitzeko:

  • 10 mm bitarte: 3 euro.
  • 11tik 15 mm-ra bitarte 3,50 euro.
  • 16tik 25 mm-ra bitarte: 5,00 euro.
  • 26tik 40 mm-ra bitarte: 12,10 euro.
  • 41etik 50 mm-ra bitarte: 13,00 euro.
  • 51tik 60 mm-ra bitarte: 23,50 euro.
  • 61 mm-tik goiti: 31,50 euro.

2.2. Saneamenduaren kuota finkoa: 3,00 euro/hiruhilekoa.

2.3. Lotunearen eta hargunearen tasa eta ikuskapena egiteagatik sortutako tasa beren horretan mantentzen dira.

2.4. Horniduraren kuota aldakorra:

–A-1 tarifa: etxeko erabilerarako kontratatutako hornidurak:

  • 60 m³ bitarte: 0,38 euro/m³.
  • 61-80 m³: 0,5 euro/m³.
  • 81-120 m³: 0,84 euro/m³.
  • 120 m³ edo gehiago: 1,27 euro/m³.

–A-2 tarifa: industrian eta merkataritzan erabiltzeko kontratatutako hornidurak:

  • 650 m³ bitarte: 0,43 euro/m³.
  • 651-2.000 m³: 1,14 euro/m³.
  • 2.001-5.000 m³: 1,40 euro/m³.
  • 5.000 m³ edo gehiago: 1,59 euro/m³.

–A-3 tarifa: ezkutuko ur-jarioen ondoriozko kontsumoak: 0,11 euro/m³.

3.–2023. urterako mantentzea auzolanetik libratzeko ordainaren zenbatekoa; diruz ordaindu beharko da, alegia, 40,00 euro auzolan bakoitzeko.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,1 indizea aplikatzea.

5.–Erabaki honek 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta indarra izaten jarraituko du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

6.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, dagozkion legezko ondorioak izan ditzan. Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa.

Iturenen, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2307263