107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Aldaketa, Udal Plan Orokorraren determinazio egituratzaileetan, 5.poligonoko35. eta 36. lurzatietan. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2023ko maiatzaren 3an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ziraukiko Udal Plan Orokorraren determinazio egituratzaileak aldatzeko proiektua 5. poligonoko 35. eta 36. lurzatietan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ziraukin, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2307190