107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2023ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

–Gastuak: kreditu-gehigarria:

19120 10000 partida, alkatearen ordainsaria: 3832,55 euro.

–Finantzaketa:

187 000 partida, diruzaintza gastu orokorretarako: 3832,55 euro.

Eta argitara ematen da, hura osoko bilkuran onetsi eta gero, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako izapideen arabera, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuari jarraikiz, zeinaren bidez garatu baitzen foru-lege hori.

Gazteluberrin, 2023ko maiatzaren 10ean.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2307337