107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Indargabetzea Berriobeitiko Udalak Añezkarren duen pilotaleku estaliaren erabilera arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2023ko martxoaren 7an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Berriobeitiko Udalak Añezkarren duen pilotaleku estaliaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia, hura gaitu baitzen iragarkia argitaratuta 2023ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ean; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berriobeitin, 2023ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2307289