107. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1439/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez David Rodríguez Merchán jauna izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, osasun mentaleko erizain espezialistaren lanpostuan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 4ko 460E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialisten 9 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17koan.

Uztailaren 28ko 1149E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 17koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Irailaren 30eko 1510E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamenak argitaratu ziren 2021eko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17koan, eta 2022ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28koan.

Proposatutako izangaiek deialdiaren 8. oinarrian eskatutako dokumentazioa behar den epean aurkeztu zutenez, horien izendapenak eta lanpostuen esleipenak argitaratu ziren 2022ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2koan, eta 2022ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ekoan.

Gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak otsailaren 27an emandako 676E/2023 Ebazpenaren bidez, agindu zen hitzez hitz bete zedila Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren maiatzaren 16ko 111/2022 epai irmoa, David Rodríguez Merchán jaunak sustatutako 484/2021 prozedurari dagozkion autoetan.

Horretan oinarrituta, David Rodríguez Merchán jaunaren aldeko izendapen-proposamena argitaratu zen 2023ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31koan.

Azkenik, eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta David Rodríguez Merchán jaunak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. David Rodríguez Merchán jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, osasun mentaleko erizain espezialistaren lanpostuan aritzeko, eta 71986 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Osasun Mentalaren Sareari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitalpen honek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Osasun Mentaleko Zuzendaritza Kudeatzailetzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2306834