106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

65E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, enpresei eta profesionalei arte eszenikoen eta musikalen ekoizpenetarako dirulaguntzak emateko 2023ko deialdia onesten duena (ARTEM PRO). DDBN identifikazioa: 693801.

Kultur Ekintza Zerbitzuak egin duen txostenean proposatu du enpresei eta profesionalei arte eszenikoen eta musikalen ekoizpenetarako dirulaguntzak emateko 2023ko deialdia (ARTEM PRO) eta haren oinarri arautzaileak onestea, 313.708 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak eta baldintzak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Enpresei eta profesionalei arte eszenikoen eta musikalen ekoizpenetarako dirulaguntzak emateko 2023ko deialdia onestea (ARTEM PRO).

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4709-334106: ARTEM PRO: Enpresa eta profesionalentzako laguntzak ekoizpenetarako

2023

313.708,00

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 9an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ENPRESEI ETA PROFESIONALEI ARTE ESZENIKOEN ETA MUSIKALEN EKOIZPENETARAKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO 2023KO DEIALDIKO OINARRI ARAUTZAILEAK (ARTEM PRO)

1.–Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da arte eszenikoetako eta musikako ikuskizunak (zuzenekoak, aretokoak edo kalekoak) ekoizteko proiektu berrietarako laguntzak arautzea, kalitatezko arte eskaintza bat, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria, sustatzeko asmoz. Laguntzapeko proiektuak Nafarroan ekoitziak eta/edo estreinatuak izan beharko dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko enpresek eta profesionalek eginak.

1.2. Ekoizpenaren jardueran obra sortzea eta estreinaldia sartuko dira. Ekoizpena formatu batean baino gehiagotan egiten bada (areto batean, ohiz kanpoko toki batean, kalean...), hori berariaz eta zehatz-mehatz jaso beharko da memorian.

1.3. Dirulaguntzen xedeko proiektuak 2023an estreinatu beharko dira (urte osoan zehar), eta 2024ko otsailaren 28ra arte, egun hori barne.

1.4. Diruz lagungarriak diren jarduerak gauzatu beharko dira 2022ko abenduaren 2tik 2023ko abenduaren 1era bitarte, biak barne.

1.5. Enpresa edo profesional bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.

2.–Pertsona eta entitate onuradunak eta onuradun izaera frogatzeko modua.

2.1. Pertsona eta erakunde hauek hartzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako laguntzak:

a) Nafarroako Foru Komunitatekoak diren edo gutxienez 2022ko urtarriletik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik dauden pertsona fisikoak.

b) Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea. Entitate horiek helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean izanen dute, eta jarduera bertan egin, gutxienez 2022ko urtarriletik.

Gainera, haien sozietatearen helburuen artean edo estatutuen araberako xede edo helburu sozialen artean jarduera eszeniko edo musikalak egitea agertu beharko da.

2.2. Aurreko atalean aipatutako pertsona edo entitateek alta emanik egon behar dute, eskaera aurkezteko unean, oinarri hauen 5.4.a) puntuan aipatutako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean.

2.3. Dirulaguntza hauetatik propio baztertzen dira honako hauek:

a) Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa-erakunde publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako Gobernuaren 2023ko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.

c) Arte ikasketen ikastetxeak, musikako, dantzako eta beste arte arlo batzuetako eskolak eta/edo akademiak.

d) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

2.4. Pertsona eta entitate onuradunek bete egin beharko dituzte Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak, eta ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsona eta entitateei.

2.5. Ezin izanen dira onuradun izan zehapen administratibo irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ari diren entitateak, edo, hala bada, zehapen eta kondena epai bat betetzeko zain daudenak, kondena jarri denean sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik.

3.–Proiektu diruz lagungarriek bete beharreko baldintzak.

3.1. Enpresa edo profesional bakoitzak proiektu bakarra aurkezten ahalko du. Horren ondorioetarako, proiektutzat hartuko da arte eszenikoetako eta musikako zuzeneko ikuskizun bat estreinatu arte egiten diren ekoizpen jardueren multzoa.

3.2. Ikuskizuna Nafarroako zein tokitan eta zein egunetan estreinatu zen egiaztatzea. Horretarako, programatzailearen ziurtagiri bat edo erantzukizunpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute.

3.3. Gutxienez bost antzezpen saio egitea, estreinatzen den egunetik hasita hamabi hilabeteko epearen barruan. Antzezpen saio horiek egiaztatzeko, programatzailearen konpromiso-adierazpen bat edo kontratu bat aurkeztu beharko da.

3.4. Langile lan-kontratudunen lan baldintzak mantentzea, aplikatu beharreko lan arloko araudiarekin bat.

4.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

4.1. Laguntza hauek (313.708 euro gehienez) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko gastuen aurrekontuaren kargura finantzatuko dira.

4.2. Proiektu bakoitzerako laguntza ezin da izan, inola ere, 33.000 eurotik gorakoa edo aurrekontu onartuaren %70 baino handiagoa (aurrekontu onartua honela kalkulatuko da: aurkezten den aurrekontuari diruz lagungarriak ez diren gastuei dagozkien diru kopuruak kenduta, deialdi honen 6. oinarriarekin bat).

4.3. Proiektuak aurkeztu eta bakoitzaren aurrekontuak onartu ondoren, unitate kudeatzaileak proiektuen artean banatuko du dirulaguntza, lehentasun hurrenkerari jarraikiz, deialdiko dirulaguntzaren zenbatekoa agortu arte.

4.4. Proiektua berriz formulatu behar den kasuetan, 7.3.5 oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.

4.5. Enpresa edo profesionalen batek dirulaguntzari uko eginez gero, unitate kudeatzaileari jakinarazi beharko dio.

Uko egitearen ondorioz eman gabe gelditzen den dirulaguntza puntuazio ordenaren arabera dagokionari ematen ahalko zaio.

5.–Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

5.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Eskaerak eta beharrezko dokumentazio guztia honela aurkeztuko dira:

–Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo Cl@ve sistema eduki beharko da.

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, pertsona interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko, baliabide elektronikoen bidez aurkeztuz. Ondorio horietarako, zuzenketa zer egunetan egin den, eskaera egun horretan aurkeztu dela joko da.

–Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan –aurretik hitzordua eskatu behar da–, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

5.3. Eskabidea eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta Tramiteen Katalogoko fitxan egonen dira eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/enpresa-eta-profesionalentzako-diru-laguntzak-arte-eszenikoak-eta-musikalak-ekoizteko-artem-pro). Fitxa horretatik ere aukera dago agiriak aurkezteko.

5.4. Eskaeraren berariazko inprimakiari (I. eranskina) erantsi behar zaion dokumentazioa ondotik zehazten dena da. Dokumentazioa eskaneatuta aurkeztuko da, agiri bakoitza bereizita eta behar bezala identifikatuta.

a) Eskaera aurkezteko unean ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean alta emanik egotearen frogagiria (egoki den udalak emana):

–1. atala (enpresa-jarduerak): 965. taldea.

–2. atala (jarduera profesionalak): 85. multzoa.

–3. atala (jarduera artistikoak): 1., 2. edo 3. multzoak.

b) Pertsona juridikoen kasuan, gainera, sozietatearen kontratuaren kopia, eraketaren edo, hala denean, aldaketaren eskrituraren kopia eta Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioarena.

c) Pertsona edo entitate eskatzailearen IFZren edo IFKren kopia.

d) Ikuskizuna Nafarroako zein tokitan eta zein egunetan estreinatu zen egiaztatzen duen agiria. Horretarako, programatzailearen ziurtagiri bat edo konpromiso-adierazpen bat aurkeztu beharko da.

e) Estreinatzen den egunetik hamabi hilabeteko epean, gutxienez bost aurkezpen egin behar direla egiaztatzen duten agiriak. Horretarako, kontratuak aurkeztuko dira, edo entitate programatzailearen konpromiso-adierazpen bat.

f) Proiektuaren memoria, II. eranskinean dagoen ereduaren arabera.

Proiektuaren deskribapen-memoriak ez du 30 folio baino gehiago beteko, DIN A-4 formatuan, alde batetik idatziak, ohiko tipografian, gutxienez 11 puntuko letra mota erabilita, II. eranskinean jasotzen den ereduaren arabera. Folio kopuru horretatik aurrerako informazioa ez da baloratuko.

g) Memorian proiektuari buruz jasotzen diren datu ekonomikoak III. eranskineko ereduari jarraikiz bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza da aurkezten den aurrekontuan berdinduta izatea gastuak eta diru-sarrerak.

h) Esperientzia eta ibilbidea egiaztatzen dituen dokumentazioa, balorazio irizpideetan aintzat hartzeari begira. (V. eranskina).

i) Koprodukzio-proiektuak 6.3 oinarrian adierazitako dokumentazioaren bidez egiaztatu beharko dira, elkarteek edo eskatzaile bakar batek aurkezten dituzten.

5.5. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren aurreko deialdietan parte hartu duten pertsona eta entitate onuradun eskatzaileek ez dituzte aurreko puntuko b) eta c) ataletan aipatutako agiriak aurkeztu beharko, non ez den agiri horietan aldaketaren bat izan.

5.6. Dirulaguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, pertsona edo entitate interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu dezala edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea 5. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

5.7. Informazio osagarria eskatzen ahalko da aurkeztutako eskaeren berrikusketa administratiboa egiteko fasearen edozein unetan.

6.–Gastu diruz lagungarriak.

6.1. Deialdi honetan aurresikusitako ondorioetarako, gastu diruz lagungarriak izanen dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak eta behar-beharrezkoak direnak ekoizpen eszenikoa edo musikala sortzeko eta estreinatzeko. Gastuen eta ordainketen frogagiriek 2022ko abenduaren 2tik 2023ko abenduaren 1era artekoak izan behar dute, biak barne.

Entitateak egindako gastu hauek jasotzen ahalko dute dirulaguntza:

a) Zuzeneko kostuak.

1.–Kontratatutako artisten/hizlarien soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, betiere proiektuan jasotako ekintzak egiteko beharrezkoak direnenak, kontratazioa lan araubidean egiten den kasuetan; edo ordainsariak edo zerbitzua ematearen kostuak, kontratazioa merkataritza araubidean egiten den kasuetan.

2.–Lantalde tekniko eta artistikoko kideen ostatu gastuak, mantenu gastuak eta joan-etorrien gastuak, bai eta ekoizpena egiteko beharrezkoak diren elementuen garraio gastuak ere (estreinaldia barne, baldin eta 1.4 puntuan adierazitako egunen barnean egiten bada), honako gehieneko zenbatekoekin:

a) Ostatu gastuak: bakarrik Nafarroaz kanpotik etortzen direnenak; gau bakoitzeko, 75 euro ordainduko dira gehienez.

b) Mantenu gastuak: otordu bakoitzeko (bazkaria eta afaria) gehienez 20 euro ordainduko dira. Ez dira onartuko gosariak, kafeak, hamaiketakoak edo antzeko kontzeptuak.

c) Joan-etorriak:

–Norberaren ibilgailua erabiliz gero, 0,34 euro kilometro bakoitzeko. Kilometro kopurua kalkulatzeko, abiapuntua egoitza soziala edo pertsona fisikoaren helbidea izanen da.

–Furgoneta edo zamalanetarako beste ibilgailuren bat, norberarena, erabiliz gero, 0,43 euro kilometro bakoitzeko. Kilometro kopurua kalkulatzeko, abiapuntua egoitza soziala edo pertsona fisikoaren helbidea izanen da.

–Ibilgailua alokairukoa denean, bakarrik alokairuaren kostua.

–Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

Oinarri honetan araututakoa betetzen den baloratu ahal izateko, entitate onuradunak gastu horien xehetasunak aurkeztu beharko ditu justifikazio fasean, IX. eranskinean horri buruz eskatutako informazioaren arabera.

3.–Ekoizpenetik datozen gastuak (estreinaldia barne, baldin eta 1.4 puntuan adierazitako egunen barnean egiten bada), hala nola kanpoko baliabideen kontratazioa, espazio eszenikoen eta entsegu lokalen alokairua (3 hilabete gehienez), ekipoen eta baliabide materialen alokairuak, eszenografia, jantziak eta kontsumoko beste edozein material eta ekoizpenari eta estreinaldiari zuzendutako beste batzuk.

4.–Proiektuan sartutako jarduerak zabaltzeko, digitalizatzeko eta merkaturatzeko gastuak (onartutako guztizko gastuen %15 gehienez ere).

5.–Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan bakarrik, kontabilitateko irizpide orokorren arabera (114/2017 Foru Dekretua, abenduaren 20koa, Sozietateen gaineko zergaren erregelamendua onesten duena).

6.–Proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuak diruz lagungarriak izanen dira, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

b) Zeharkako kostuak.

Hemen sartzen dira bai gastu aldakorrak, pertsona edo entitate onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko.

Zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuak egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuari onartutako guztizko gastuen %15 baino gehiago.

6.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinak eta azpiegiturak eskuratzearekin, erabiltzearekin eta finantzatzearekin zerikusia duten guztiak, bai eta haien amortizazioak eta finantzaketak eragindako finantza-gastuak ere. Azken kasu horretan, salbuetsita dago 6.1 atalean ezarri dena dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Ekoizpen eszenikoa edo musikala sortzeko eta estreinatzeko nahikoa beharrezkoak ez diren gastuen kontzeptuak edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez duten gastuena.

c) Zeharkako zergak (BEZa, adibidez), berreskuratu edo konpentsatu badaitezke, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

d) Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 2,5 baino gehiago badira.

e) Ordezkaritza, protokolo eta luxuzko gastuak, ez eta elikagaiak, edariak eta antzekoak erostekoak ere.

f) Autobide gastuak (bidesaria), aparkalekuak eta kilometraje gastuak, ibilgailua alokatzen bada.

g) Laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak.

6.3. Koprodukzio-proiektuetarako eskaeren kasuan, onuradun izan daitezke pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteak –publikoak nahiz pribatuak–, ondasun erkidegoak eta bestelako unitate ekonomikoak edo ondare bereiziak, nortasun juridikorik ez izanik ere, baldin eta dirulaguntzaren xede diren proiektu, jarduera edo portaerak gauzatu baditzakete edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran aurkitzen badira, hala xedatzen baitu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluak, betiere deialdi honen 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Kasu horietan, espresuki adierazi beharko dira, bai eskabidean, bai dirulaguntza emateko ebazpenean, honako hauek:

a) Gauzatzeko konpromisoak, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartzen dituenak. Horretarako, enpresen elkartea eratzeko eredu normalizatua erabiliko da, IV. eranskinean eskuragarri dagoena.

b) Hala badagokio, haietako bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa; denek onuradun izaera izanen dutenez, 5. oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da, elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adinako ahalen jabe. Gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena bere gain hartzen duen ekoiztetxea izendatu beharko da elkartearen ordezkari eta ahaldun bakar. Ekoiztetxe batek baino gehiagok baldintza beretan hartzen badute beren gain gastuaren exekuzioaren konpromisoa, beren arteko bat aukeratu beharko dute ordezkari edo ahaldun bakarra izan dadin.

Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42.4 artikuluan ezarritako preskripzio-epea iragan arte (lau urte).

Koprodukzio-proiektuen kasuan, eskatzaile bakar batek bere izenean eskatzen badu proiektu baterako laguntza, eta proiektu horretan enpresa edo profesional batek baino gehiagok jartzen badituzte baliabideak, ez nahitaez proportzio berean, proiektu bakar bat egiteko, orduan laguntzaren eskatzaileak alderdi hauek agerrarazi beharko ditu espresuki:

a) Enpresa edo profesional bakoitzak bere gain hartutako exekuzio konpromisoak, alderdien arteko hitzarmen baten edo kontratu baten bidez.

b) Proiektuaren zenbatekoa guztira.

c) Enpresa edo profesional bakoitzak proiekturako egindako ekarpenaren zenbatekoa eta bakoitzak bere gain hartzen dituen gastuak.

d) Dirulaguntzaren onuradun suertatzen den enpresa edo profesionalak egiaz egiten eta justifikatzen dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

Informazio hori guztia eskabideari eransten zaion memorian xehakatu beharko da.

7.–Tramitazioa eta ebaluazioa.

7.1. Eskaerak Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

7.2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskariak. Batzordearen izendapena Nafarroako Gobernuaren atariko tramiteen katalogoan argitaratuko da, deialdiaren fitxan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/enpresa-eta-profesionalentzako-diru-laguntzak-arte-eszenikoak-eta-musikalak-ekoizteko-artem-pro), eta honako hauek osatuko dute:

a) Epaimahaiburutza: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko teknikari bat, edo, hura izan ezean, Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat, hitza duena baina botorik ez.

c) Batzordekideak: Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua eta arte edo ekonomia arloetako bi aditu; horietako bat Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea izaten ahalko da.

7.3. Balorazio eta adjudikazio prozesua.

1. Batzordekideek proiektuei buruzko dokumentazioa jasoko dute horiek baloratzeko.

2. Eskatzaileek zilegi dute proiektua azaltzen duen bideo artxibo bat eranstea dokumentazioarekin batera, 15 minututik beherakoa betiere.

3. Balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak informazioa eska diezaieke entitateei edozein bideren bitartez, zalantzak argitzeko.

4. Onetsitako aurrekontuak zehaztuta daudela, ebaluazio batzordeak proiektuen puntuazioa zehaztuko du, 8. oinarrian ezarritako irizpideei jarraikiz. Batzordeak irizpen loteslea emanen du, lortutako emaitzak bilduko dituena.

5. 8. oinarrian ezarritako gutxieneko puntuaziora iristen diren proiektuei dagokien zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek erabiliko dira, betiere kontuan harturik 4. oinarrian finkatutako diru-muga:

–Proposatutako laguntza guztien baturak deialdiko kreditua gainditzen ez badu, eskatutako zenbatekoa emanen zaio eskatzaile bakoitzari.

–Unitate kudeatzaileak lehentasun hurrenkerari jarraikiz banatuko ditu laguntzak proiektuen artean, bakoitzak lortzen duen puntuazioaren arabera, dirulaguntzetarako finkatutako zenbatekoa agortu arte.

–Prozedura honen arabera dirulaguntza lor lezakeen azken proiektuan, eskatutakoa handiagoa baldin bada hura finantzatzeko eskuragarri dagoen zenbatekoa baino, proposamena eginen litzateke dirulaguntza ematea efizientea balitz. Kasu horretan, unitate kudeatzaileak hasieran aurkeztutako proiektua birformulatzeko eskatzen ahalko dio entitate eskatzaileari. Nolanahi ere, proiektua berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Berregindako proiektuak instrukzio organoaren adostasuna beharko du, laguntza ematea proposatu aurretik.

8.–Proiektuen balorazioa.

8.1. Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, eskaera eginen da II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduari jarraikiz; eredu horretan zehazten dira irizpide bakoitzaren barrenean baloratu beharreko alderdiak.

8.2. Informazio ekonomikoa III. eranskinean beteko da.

8.3. Gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari. Dirulaguntza lortzeko, eskaerek guztizkotik 50 puntu, gutxienez, lortu beharko dituzte, eta horietatik 30, gutxienez, 8.4.1 azpiatalean lortutakoak izan beharko dute. Proposamenaren kalitate artistikoa.

8.4. Balorazio irizpideak.

1.–Proposamenaren kalitate artistikoa (60 puntu gehienez).

a) Ekoizpenaren interesa eta kalitatea (25 puntu gehienez). Proposatutako ekoizpen eszeniko edo musikal berria bere interes eta kalitate artistikoaren arabera baloratuko da: jatorrizko ideia, balio kultural eta soziala, memoriaren kalitatea (ongi egituratua, koherentea, sendoa), tratamendu eszenografikoa/musikala...

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

25 arte

Ongi

20 arte

Nahikoa

15 arte

Hala-holakoa

10 arte

Eskasa

5 arte

Oso eskasa

0

b) Pertsona edo enpresa eskatzailearen esperientzia (gehienez 10 puntu).

b.1. AZKEN 4 URTEETAKO EKOIZPENAK
(gehienez 3 puntu)

Iraupena > 30 minutu

0,50 (gehienez 2 puntu)

Iraupena < 30 minutu

0,25 (gehienez puntu 1)

PERTSONA EDO ENPRESA ESKATZAILEAREN ESKARMENTUA AZKEN 4 URTEETAN (gehienez 7 puntu)

PUNTUAK
(sari bakoitzeko)

Estatukoa

Nazioartekoa

b.2. SARIAK ETA BEKAK (gehienez 2 puntu)

0,25

0,50

b.3. SARIETARAKO IZENDAPENAK (gehienez 1 puntu)

0,25

0,50

b.4. JAIALDIETAKO PARTE-HARTZEAK (gehienez 2 puntu)

0,25

0,50

b.5. AZOKETAKO PARTE-HARTZEAK (gehienez 2 puntu)

0,25

0,50

Egoitza antolatzailearen kokapenak zehaztuko du estatukoa edo nazioartekoa den.

Baterako zuzendaritza badago, aintzat hartuko da eskaera egin duen erakundeak adierazitako pertsonaren ibilbidea.

Alderdi hau baloratzeko, ezinbestekoa da dagokion akreditazioa (V. eranskina) aurkeztea eskaera egiteko unean. Agiri bidez akreditatzen ez bada, 0 puntu emanen dira.

c) Ekoizpenaren zuzendariaren ibilbidea azken 4 urteetan (5 puntu gehienez).

c.1. EKOIZPENAREN ZUZENDARIAK AZKEN 4 URTEETAN EGINDAKO EKOIZPENAK
(1,5 puntu gehienez)

Iraupena > 30 minutu

0,25 (gehienez puntu 1)

Iraupena < 30 minutu

0,25 (gehienez puntu 0,50)

ZUZENDARIAREN ESKARMENTUA AZKEN 4 URTEETAN
(3,5 puntu gehienez)

PUNTUAK

Estatukoa

Nazioartekoa

c.2. SARIAK ETA BEKAK (gehienez 1 puntu)

0,25

0,50

c.3. SARIETARAKO IZENDAPENAK (gehienez 0,50 puntu)

0,25

0,50

c.4. JAIALDIETAKO PARTE-HARTZEAK (gehienez 1 puntu)

0,25

0,50

c.5. AZOKETAKO PARTE-HARTZEAK (gehienez 1 puntu)

0,25

0,50

Egoitza antolatzailearen kokapenak zehaztuko du estatukoa edo nazioartekoa den.

Baterako zuzendaritza badago, aintzat hartuko da eskaera egin duen erakundeak adierazitako pertsonaren ibilbidea.

Alderdi hau baloratzeko, ezinbestekoa da dagokion akreditazioa (V. eranskina) aurkeztea eskaera egiteko unean. Agiri bidez akreditatzen ez bada, 0 puntu emanen dira.

d) Ekoizpenean eta estreinaldian zenbat profesionalek parte hartzen duten arlo hauetan (konpainiakoak eta/edo kontratatuak izan): talde artistikoa (testuaren egilea, zuzendaritza artistikoa, zuzendaritzako laguntzailea, interpretazioa), talde teknikoa (eszenografia, jantziak, argien eta soinuaren diseinua) eta ekoizpen, banaketa eta komunikazio taldea (5 puntu gehienez). (VI. eranskina).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

10 pertsonak edo gehiagok osatutako taldea, eta horietatik 5, gutxienez, antzezle

5

8 pertsonak edo gehiagok osatutako taldea, eta horietatik 4, gutxienez, antzezle

4

6 pertsonak edo gehiagok osatutako taldea, eta horietatik 3, gutxienez, antzezle

3

4 pertsonak edo gehiagok osatutako taldea, eta horietatik 2, gutxienez, antzezle

2

Gutxienez 3 pertsonak osatutako taldea

1

e) Berrikuntza artistikoa: hizkuntza berrien garapena (5 puntu gehienez).

Irizpide honen arabera, hizkuntza berrien garapena, ikuspegi berrien ekarpena, hibridazioa eta abar baloratuko dira.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

2,5 arte

Oso eskasa

1

f) Ekoizpen emergentea. Ekoizpen emergentetzat hartuko da eskabidea aurkezten duen erakundeak egiten duena, betiere lehenengo edo bigarren ekoizpena bada, eta honela baloratuta (gehienez 5 puntu).

LEHENENGO EDO BIGARREN EKOIZPENA

PUNTUAZIOA

Lehenengo ekoizpena

5

Bigarren ekoizpena

3

g) Komunikazio plana (5 puntu gehienez). Proposamenaren komunikazio-planaren koherentzia baloratuko da, publikoen azterketa kontuan hartuta.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

2,5 arte

Oso eskasa

1

2.–Proposamenaren kudeaketa (bideragarritasuna eta koherentzia ekonomikoa). (20 puntu gehienez).

a) Bideragarritasun ekonomikoa (5 puntu gehienez).

Proposamen batek bideragarritasun ekonomiko handiagoa du baldin behar adinako finantzaketa badu; eskatutako diru kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta puntu gehiago emanen zaizkio, horrek frogatzen duelako behar adinako finantzaketa duela proposatutako ekoizpena aurrera eramateko.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

%40 arte

5

%40 baino gehiago, %50 arte

4

%50 baino gehiago, %55 arte

3

%55 baino gehiago, %60 arte

2

%60 baino gehiago, %65 arte

1

%65 baino gehiago, %70 arte

0,5

b) Aurrekontua proiektuaren araberakoa izatea edo orekatua izatea (5 puntu gehienez).

Puntuazio handiagoa emanen da baldin eta aurrekontua orekatua bada proiektua gauzatzeko behar diren baliabide guztiei dagokienez (langileak, azpiegitura eta material teknikoa, zabalkundea, komunikazioa eta beste), eta aurkeztutako proposamenarekin bat etortzen bada.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

2,5 arte

Oso eskasa

1

c) Ustiapen plana (10 puntu gehienez).

Irizpide honen bidez baloratuko da ekoizpen berriaren ustiapen planaren koherentzia. Honako arlo hauei buruz aurkezten diren datuak hartuko dira kontuan: frogatu daitezkeen programazio konpromiso sinatuak, banaketa enpresekin dituen kontratuak, merkatu eta ferietara joateko estrategia eta abar.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

10 arte

Ongi

8 arte

Nahikoa

5 arte

Eskasa

2 arte

Oso eskasa

1

3.–Proposamenaren eragina (20 puntu gehienez).

a) Euskara erabiltzea ekoizpenean (5 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Euskarazko bertsioa

5

Komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz)

2,5

b) Genero-berdintasunaren ikuspegia txertatzea programaren helburuetan eta ekintzetan eta/edo emakumeen ekarpen eta parte-hartze profesionala (5 puntu bitarte). Baloratuko da proposatutako ekoizpenean arreta berezia ematea emakumeen esku-hartze aktiboari, eskaera azaltzeko txostenean jasotako datuetan oinarrituz:

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Talde artistikoaren edo teknikoaren %50, gutxienez, emakumezkoak dira.

2 puntu

Arte eszeniko eta musikalen ekoizpenaren arrazoi nagusia edo gaia berdintasunari, genero-indarkeriari, genero-rolei, errespetuan oinarritutako hezkuntzari, aukera-berdintasunari edo emakumearen ahalduntzeari buruzkoa da.

1 puntu

Emakume batek sorturiko testua bada

1 puntu

Zuzendaria emakumezkoa izatea

1 puntu

c) Neurririk hartu den bermatzeko bazterketa arriskuan daudenek eta/edo dibertsitate funtzionala dutenek ekoizpenera iristeko modurik dutela (5 puntu gehienez). Baloratuko da, eskaera azaltzeko txostenean jasotako datuetan oinarrituz, ea proposatutako ekoizpenean neurririk txertatu den dibertsitate funtzionala dutenengana iristeko eta haien parte-hartzea bultzatzeko, bai ikusle gisa, bai talde artistikoko edo teknikoko partaide gisa:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

1,5 arte

Oso eskasa

0

d) Entitateak egindako ahaleginak publiko berriak erakartzeko bitartekaritza eta hezkuntza ekintzen bidez, batez ere 0-11 urte bitarteko haurrak, 12-35 bitarteko gazteak eta talde eta pertsonarik kalteberenak (5 puntu gehienez). Baloratuko da ekoizpena publiko berriei zuzenduta egotea eta haiek parte hartzea; balorazio hori eginen da eskaera azaltzeko txostenean jasotako datuetan oinarrituz eta taula honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

1,5 arte

Oso eskasa

0

9.–Dirulaguntza emateko ebazpena.

9.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko.

Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

9.2. Dirulaguntza hau emateko prozedurari lotuta ematen diren ebazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web orriko tramiteen katalogoan jakinaraziko dira, deialdiaren fitxan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/enpresa-eta-profesionalentzako-diru-laguntzak-arte-eszenikoak-eta-musikalak-ekoizteko-artem-pro).

Halaber, ebazpenak pertsona edo entitate interesdunei jakinaraziko zaizkie.

9.3. Berariazko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

Ustezko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo daiteke, helbide elektroniko honen bidez: iniciativacultural@navarra.es.

10.–Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

10.1. Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira, baldin eta helbide fiskala Nafarroan duten pertsonek eta entitateek egiten badituzte, eta horiek ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean alta emanda badaude (legearen 4.f) artikuluan aipatzen dira), arau horretan aurreikusitako zerga-pizgarrien aplikazioaren ondorioetarako.

Ondorio horietarako, eskatzaileek VII. eranskina beteko dute.

10.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, pertsona eta entitate onuradunek maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kultura eta Kiroleko kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak bete beharko dituzte. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

10.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo edo babesletza ekarpenak jasotzen dituzten pertsonek edo entitateek amaierako memoria batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.

11.–Onuradunen betebeharrak.

11.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek (pertsona fisikoak izan ezik) dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasun betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin eta Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuarekin.

Gardentasun betebeharrak jasotzen dituzten agirien ereduak Nafarroako Gobernuaren web orriko tramiteen katalogoan betetzen ahalko dira, deialdiaren fitxan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/enpresa-eta-profesionalentzako-diru-laguntzak-arte-eszenikoak-eta-musikalak-ekoizteko-artem-pro).

Betebeharra dute, aipatutako araudiaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen kargura urtebetean (aurrekontu-ekitaldiari lotutako urte natural gisa ulertua) osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuek, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira).

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira.

Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, pertsona edo entitate onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio ordainduko emandako dirulaguntza, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.2. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

11.3. Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

11.4. Pertsona eta entitate onuradunek laguntza jasotzen duten proiektuei buruzko ahozko edo idatzizko informazio edo komunikazio guztietan adierazi beharko dute proiektuak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso duela.

Bi aldeek proiektuen zabalkunderako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta.

11.5. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu.

Proiektuan edozein aldaketa egiteko, Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da aurretik; zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

11.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela.

Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta hori deskribatzen duen testu bat erakutsi (Diruz laguntzen du:...).

Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren web orrian kontsulta daitezke (/www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Simbolo+oficial/), eta/edo Argitalpen Atalean.

Ekitaldia dirulaguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logoa jartzea inprimatutako materialean (liburuxkak, kartelak).

Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein hedabidetan, dirulaguntza eman bezain laster aldatuko da, eta Nafarroako Gobernuaren logoa sartuko, arestian deskribatutako baldintzei jarraituz.

11.7. Noiznahi ere onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten dituen egiaztapen lanak.

11.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari.

Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, pertsona edo entitate onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak edukitzea.

11.10. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren bitartean.

11.11. Dirulaguntzaren onuradun diren pertsonek eta entitateek, proiektua bukatutakoan, ebaluazio txosten bat aurkeztuko dute, bertan honako hauek adierazita:

–Jaialdi/lehiaketaren alderdiak noraino bete diren, eskabidearekin batera aurkeztutako deskripzio-memoria jasotakoarekin alderatuta.

–Masa soziala osatzen duten pertsonen banaketa sexuen arabera (emakumezko eta gizonezko bazkideen kopurua); orobat, erakundeko zuzendaritza taldearena, talde artistikoarena eta kudeaketa taldearena.

11.12. Ez erabiltzea inolako euskarritan, ez publizitatean ez informazioan, hizkera edo irudi sexistarik. Era berean, hizkera inklusiboa erabiliko da sortzen diren dokumentu guztietan. Horretarako, hemen kontsulta daiteke "La Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad": http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf.

12.–Ordaintzeko moduak.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.1. Oro har.

Behin pertsona edo entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Justifikazio hori proiektua bukatzean edo proiektuaren zati bat gauzatu ondoren egiten ahalko da (entitate bakoitzeko ordainketa partzialeko 3 eskaera gehienez).

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du ordainketa (guztizkoa edo partziala) eskatzeko:

a) Eskaera, honako hauek adierazita: ordainketa mota (guztizkoa edo partziala) eta eskatutako zenbatekoa.

b) Zerrenda zenbakitu eta zehaztua, egindako gastuen fakturena edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriena, eta egindako ordainketen frogagiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzeko. Honako hauek jasoko dira: hornitzailearen/igorlearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZ, PFEZ eta osoko kopurua) eta ordainketa data. IX. eranskineko Excel txantiloia baliatuta igorriko da.

c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Faktura horiek deialdiaren 1. oinarrian proiektua egiteko ezarritako epeetan emanak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Berariaz baztertzen dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak, bai eta fakturatutako ondasunaren, obraren eta/edo zerbitzuaren xedea argi eta garbi eta bereizita ezartzen ez duten fakturak ere.

6.1 oinarrian ostatu, mantenu eta joan-etorrietako gastuei buruz araututakoa betetzen dela baloratzeko, entitate onuradunak gastu horiei buruz IX. eranskinean ezarritako informazioaren xehetasunak eman beharko ditu.

d) Egindako ordainketen egiaztagiriak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko.

100 euroko edo hortik gorako gastuen ordainketak banku-ordainagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagiri hori banku-erakundeak emanen du, eta bertan identifikaturik ageriko dira jaulkitzailea, hartzailea, ordainketa-data eta zenbatekoa. Zenbateko hori baino txikiagoak badira, honako hauen bidez justifikatzen ahalko dira: banku-ordainagiriak, "ordaindua" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuta eta zigilatuta, edo dagokion faktura edo gastu-frogagiria ordaindu dela egiaztatzen duen beste edozein dokumentu.

e) Jarduerak, deialdi honekin ez ezik, baliabide propioekin, kanpoko baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin ere finantzatu badira, diru-sarrerak egiaztatzen dituen frogagiria bidaliko da, eta VI. eranskineko dagokion fitxan zenbakitutako zerrendan zehaztu beharko dira, funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten erabilera adierazita.

f) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Dokumentazio hori aurkeztuko da ordainketa partzial bakoitza egin baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean. Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.2. Konturako ordainketa.

Konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren. Konturako ordainketa eskatzeko epea 2023ko urriaren 2ra artekoa izanen da, egun hori barne.

Agiri hauek aurkeztu beharko dira justifikaziorako:

a) Ordainketa mota horren eskabidea (konturako ordainketa) eta eskatutako zenbatekoa.

b) Zerrenda zenbakitu eta zehaztua, gastuen fakturena edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriena. Honako hauek jasoko dira: hornitzailearen/igorlearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data eta zenbatekoa (zerga-oinarria, BEZa, PFEZa eta osoko kopurua). IX. eranskineko Excel txantiloia baliatuta igorriko da.

c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Faktura horiek deialdiaren 1. oinarrian proiektua egiteko ezarritako epeetan emanak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Berariaz baztertzen dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak, bai eta fakturatutako ondasunaren, obraren eta/edo zerbitzuaren xedea argi eta garbi eta bereizita ezartzen ez duten fakturak ere.

6.1 oinarrian ostatu, mantenu eta joan-etorrietako gastuei buruz araututakoa betetzen dela baloratzeko, entitate onuradunak gastu horiei buruz IX. eranskinean ezarritako informazioaren xehetasunak eman beharko ditu.

d) Jarduerak, deialdi honekin ez ezik, baliabide propioekin, kanpoko baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin ere finantzatu badira, diru-sarrerak egiaztatzen dituen frogagiria bidaliko da, eta IX. eranskineko dagokion fitxan zenbakitutako zerrendan zehaztu beharko dira, funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten erabilera adierazita.

e) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Lehenengo ordainketaren ondorengo konturako ordainketetan, justifikatu beharko da kontura kobratutako zenbateko berbera ordaindu dela gastuetan.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.3. Aurrerakina.

Salbuespen gisa, jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira laguntzak, aurrerakin gisa, laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, emandako dirulaguntzaren %50eko mugarekin.

Horretarako, Kultura Ekintza Zerbitzuari eskatu beharko zaio, ordainketa mota (aurrerakina) eta eskatutako zenbatekoa adierazita, eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko beharrezkoa dela frogatuta. Horretarako, banketxeak emandako banku-ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, aurrerakina eskatu zen egunean erabilgarri zeuden funtsak egiaztatzen dituena, bai eta data horretatik aurrera jaso edo egin gabe dauden kobrantzen eta ordainketen zerrenda ere, hilabeteka banakatuta.

Aurrerakinaren eskaera Nafarroako Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez egin behar da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa?back=true&pageBackId=5722676), idazkia zuzenduta Kultur Ekintza Zerbitzuari.

13.–Justifikatzeko epea eta modua.

IX. eranskina betetzea eranskin horretako jarraibide-orriaren arabera.

13.1. Dirulaguntza likidatzeko, aurreko atalean adierazitako ordaintzeko moduetatik zein aukeratu den gorabehera, pertsona edo entitate onuradunek agiri hauek aurkeztu behar dituzte 2023ko abenduaren 1a baino lehen (egun hori barne), eta 5.2 puntuan adierazitako moduan.

a) Eskabidea, honako hauek adierazita: ordainketa mota eta eskatutako zenbatekoa.

b) 12.1 oinarrian (b, c, d eta e) eskatutako dokumentazioa.

c) Proiektuaren bukaerako memoria.

d) Proiektuan egindako jarduerei buruzko ebaluazio txostena.

e) Elementu inprimatuak eta publizitatekoak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

f) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, aurrekontua orekatua dela egiaztatzeko. Horiek IX. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dira.

Gastu diruz lagungarrien barruan 2023ko laugarren hiruhilekoko faktura eta nominen PFEZren atxikipenak sartu badira, bai eta 2023ko azaroko nominen Gizarte Segurantza ere, dirulaguntzaren likidazioa behin-behinekoa izanen da, eta gastu diruz lagungarri horien ordainketa konturako ordainketatzat hartuko da. Behin betiko likidazioa egiteko, onuradunak, beranduenez 2024ko urtarrilaren 31n, likidazioak eta egindako ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu; hala egin ezean, zenbateko horiek gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko zaio.

IX. eranskinean jakinarazi behar da balio erantsiaren gaineko zerga berreskuratu edo konpentsatu daitekeen, eta hainbanatuz gero, hainbanaketaren ehunekoa adieraziko da.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

Agiri horiek jaso eta aztertu ondoren, organo kudeatzaileak espedientea ixteko txostena eginen du, edo, bestela, oker kobratutako kopuruak itzultzeko espedientea hasiko du.

Ordainketa partzialen edo konturako ordainketaren bat egin bada, ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentazioa berriz aurkeztea.

13.2. Justifikazio-kontua ematea entitate onuraduna nahitaez bete beharreko egintza da, eta 13. oinarri honetan eskatutako dokumentazioa sartu behar da bertan, entitate deklaratzailearen erantzukizunpean eta deialdian ezarritako epean.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea 13. oinarri honetan adierazitako dokumentazioa.

13.3. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie onartutako gastuen frogagiriei, ordainketaren ziurtagiria baldin badute, jarduera egin eta gero.

Dirulaguntzaren espedientea kudeatzen duen unitateak argibideak eskatzeko jarduketaren bat egiten badu, jarduketa horrek ezin du ekarri dokumentu batzuk beste batzuekin ordezkatzea, ez eta, oro har, gerora sortutako dokumentuak aurkeztea ere.

14.–Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

14.1. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

14.2. Kasu guztietan, bateraezina izanen da Foru Komunitateko Administrazioko Kultura eta Kirol Departamentuak proiektu bererako ematen duen beste edozein dirulaguntzarekin.

14.3. Jasotako dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

14.4. Dirulaguntza hauek, norgehiagokako araubidean emanen direnak, bateragarriak dira Europar Batasuneko barne merkatuarekin, bat etorriz Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 53.2.d) artikuluarekin. Erregelamendu horren bidez, barne merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

15.–Dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea eta dirulaguntza itzultzea.

Entitate onuradunak ez baditu betetzen laguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko du, osoki edo partzialki.

Entitate onuradunak ez baditu betetzen laguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, onartutako dirulaguntza itzuli egin beharko du osoki edo partzialki, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Erakunde onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

Justifikazio-betebeharra 13.1 oinarrian aurreikusitako epearen barruan betetzen ez bada, honako mailakatze-irizpide hau hartuko da kontuan bereziki:

–Egiaztagiriak abenduaren 1a baino geroago baina abenduaren 11 baino lehen aurkezten badira (egun hori barne), ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da gehienez, epez kanpo aurkeztu arte igaro diren egunen kopuruaren proportzioan.

–Egiaztagiriak abenduaren 11 baino geroago aurkezten badira, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

16.–Arau-hausteak eta zehapenak.

16.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

16.2. Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen V. tituluan.

17.–Hornitzaileak kontratatzea.

Gastu diruz lagungarria 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipamenduko ondasunen horniduren kasuan edo aholkularitza eta laguntza enpresek emandako zerbitzuen kasuan, pertsona edo entitate onuradunak frogatu egin beharko du organo emailearen aurrean hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela. Baldintza hori betetzat joko da baldin eta hiru eskaintza edo gehiago eskatu badira eta jasotako proposamenetatik onena hautatu bada, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hornidura hori egiten edo zerbitzu hori ematen duten entitate aski, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egina bada.

18.–Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

19.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

20.–Eredu edo txantiloien zerrenda.

Eskabidearen eredua eta aurkeztu beharreko dokumentuak bat etorriko dira deialdi honen eranskinekin. Horiek eskuratzen ahal dira Nafarroako Gobernuaren web atariko tramiteen katalogoan, deialdiaren fitxan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/enpresa-eta-profesionalentzako-diru-laguntzak-arte-eszenikoak-eta-musikalak-ekoizteko-artem-pro).

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaera aurkezteko fasea:

I. eranskina.–Eskaera.

II. eranskina.–Proiektuaren deskripzio-memoria.

III. eranskina.–Eskaeraren datu ekonomikoak.

IV. eranskina.–Enpresen elkartea eratzeko agiria.

V. eranskina.–Eskarmentuaren eta ibilbidearen akreditazioa.

VI. eranskina.–Profesionalen parte-hartzea.

Laguntzak emateko fasea (dirulaguntza eman eta hilabetera arte, entitate onuradunek soilik):

VII. eranskina.–Kultur mezenasgoari lotutako erantzukizunpeko adierazpenak.

VIII. eranskina.–Gardentasunari buruzko adierazpena.

Justifikazio fasea (entitate onuradunek soilik):

IX. eranskina–Justifikazioen informazio ekonomikoa.

Iragarkiaren kodea: F2307413