106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa

Vicente Ager Iciz jaunak, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkariak, aditzera ematen du:

Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 11.1.b eta 14.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordea behin betiko eratu dela, kide hauek dituela:

Lehendakaria: Esther Fernández Arjonilla andrea, Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Iruñeko 1. Epaitegiko epaile magistratua.

Batzordekideak: Inés Hualde Juvera andrea, Iruñeko Zigor arloko 3. Epaitegiko epaile magistratua; María Luisa Corbacho Simón andrea, Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiko epaile magistratua eta Santiago Iribarren Gasca eta Javier Urrutia Sagardía jaunak, abokatuak eta Iruñeko Abokatuen Elkargoko kideak.

Idazkaria: Vicente Ager Iciz jauna, Iruñeko Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letradua.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 12an.–Idazkaria, Vicente Ager Iciz.

Iragarkiaren kodea: J2307568