106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa

Datan adierazitako egunean, 13:30ean, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 11.b) eta 14.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, eta Hauteskunde Batzorde Probintzialetik jasotako jakinarazpenari jarraikiz, Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratu da, kide hauek dituela:

Batzordeko lehendakaria: María del Pilar Ferrer Frías andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratua.

Bokal judiziala: Adrián Cámara del Río jauna, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epailea.

Bokal judiziala: Alfonso Carlos Gastón Zudaire jauna, Muesko bake epailea.

Bokal ez-judiziala: Carolina Salvador Pisón andrea, Lizarrako Abokatuen Elkargoko abokatua.

Bokal ez-judiziala: Alfredo Castillo Lorente jauna, Lizarrako Abokatuen Elkargoko abokatua.

Idazkaria: María Teresa Bóveda González andrea.

Erabaki da akta hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean sartzea, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta ekitaldia bukatutzat emanik, honako akta hau egiten dut, nirekin batera aipatutako guztiek sinatu dutena. Fede ematen dut.

Lizarran, 2023ko maiatzaren 11n.–Idazkaria, María Teresa Bóveda González.

Iragarkiaren kodea: J2307691