106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1432/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Marta García Esteban andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan osasun publikoko ikuskatzaile lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 29ko 251/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18koan), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko ikuskatzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruaren abenduaren 20ko 409/2021 Ebazpenaren bidez (2022ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13koan), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Martxoaren 7ko 92/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 23koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaituta, 2023ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31koan, argitara eman zen deialdian eskatutako baldintzak beteta, gainditu eta puntuazio handiena lortu zuten izangaiak, deialdiko lanpostuetan sartzen diren adina, izendatzeko proposamena.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Marta García Esteban andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, osasun publikoko ikuskatzaile lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 9799 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikita dago, eta destinoa Iruñean du.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2306840