106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2023ko maiatzaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa, eta orobat espedientea jendaurrean jartzea hamabost egunean, iragarkiak argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.

Fiteron, 2023ko maiatzaren 11n.–Mankomunitateko burua, Ana Isabel Lacarra Ridruejo.

Iragarkiaren kodea: L2307357