106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Dokumentazioa Mankomunitateko bulegoetan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin 235. artikuluari dagokionez (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa). Plantilla behin betiko onetsirik geldituko da baldin inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Allon, 2023ko maiatzaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Laura Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2307335