106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2023ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an.

Aritzalan (Deierri), 2023ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Funtzionarioak.

Idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %45. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria. Gradua: 2. Egoera: hutsik.

Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %20. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria. Gradua: 3. Jabetzan betea. Mailako osagarria: %12.

Animatzaile soziokulturala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %12. Mailako osagarria: %12. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria.

–Lan-kontratudun finkoak.

1.–Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik. Lanpostuko osagarria: %12. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria. Mailako osagarria: %12.

2.–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik. lanaldiaren 3/4. Lanpostuko osagarria: %35. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria. Mailako osagarria: %12.

Izenen zerrenda

–Funtzionarioak.

Izen-deiturak: Ana Irurzun Gorena. Administrari-ofiziala. Maila: C. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1996ko uztailaren 1a.

–Administrazio-kontratudunak.

Izen-deiturak: Mikel Erik Iriarte Rota. Lanpostua: idazkaria. Antzinatasuna: 2023Ko otsailaren 16a.

–Lan-kontratudun finkoak.

Izen-deiturak: Lanpostua: administrari laguntzailea. Antzinatasuna: 2003ko otsailaren 17a.

Izen-deiturak: Roberto Lezaun Zubiria. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2002ko uztailaren 1a.

Iragarkiaren kodea: L2307291