106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hirugarren aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko maiatzaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, 3/2023 espedientea, Noain Elortzibarko Udalaren 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa aldatzeko.

Espedientea interesdunen eskura egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Noain Elortzibarren, 2023ko maiatzaren 10ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2307430