106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Txulapaingo Udalak, 2023ko martxoaren 31n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespena argitaratu zen 2023ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 17an, eta jendaurrean egoteko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betiko onetsirik gelditu dira 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 133.004,47 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 20.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 15.008 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 268.715 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 43.600 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 127.494,42 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 607.821,89 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 137.056 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 171.820 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 50.420 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 188.784,82 euro.

Gastuak, guztira: 548.080,82 euro.

Argitara ematen da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Markalainen, 2023ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2307324