1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1325/2023 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, kazetari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 10ean emandako 1700/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetarien hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 2696/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 3330/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2022ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ekoan.
Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 225/2023 Ebazpenaren bidez, deialdiko 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, otsailaren 14ko 638/2023 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2023ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23koan.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, kazetari lanpostuetan aritzeko, honako izangai hauek: Cristina Martínez Artola andrea, Carlos Francisco Campo Ustarroz jauna, Jone Guindo González andrea, Ekhiñe Pla Amigot andrea eta Francisco Javier Franchez Apecechea jauna, igoera txandakoak, eta Garikoitz Montañés Laurenz jauna, Itxaso Ibarra García andrea, Janire Arrondo Maguregi andrea eta Natalia Martín Cobos andrea, txanda irekikoak, haiek baitira, lanpostuetako betebeharrak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu duten izangaietatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal direnak.
2. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek lanpostuari dagokion atxikipen departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietan hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Adierazi behar da Janire Arrondo Maguregi andreak eta Natalia Martín Cobos andreak euskarazko jakite maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen dutela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.
5. Bete gabe uztea 4596 zenbakiko lanpostu hutsa.
6. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko apirilaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZAK |
MARTINEZ ARTOLA, CRISTINA | Igoera txanda | 0000063 | LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA | KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |
CAMPO USTARROZ, CARLOS FRANCISCO | Igoera txanda | 0008143 | LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA | KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |
GUINDO GONZALEZ, JONE | Igoera txanda | 0009386 | LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA | KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |
PLA AMIGOT, EKHIÑE | Igoera txanda | 0004003 | LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA | KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |
FRANCHEZ APECECHEA, FRANCISCO JAVIER | Igoera txanda | 0010926 | LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA | PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZN | FUNTZIONARIOA | BURLATA | |
MONTAÑES LAURENZ, GARIKOITZ | Irekia | 0005841 | LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA | KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |
IBARRA GARCIA, ITXASO | Irekia | 0000058 | LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA | KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | Euskara, C1 |
ARRONDO MAGUREGI, JANIRE | Irekia | 0010475 | LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA | KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | Euskara, C1 |
MARTIN COBOS, NATALIA | Irekia | 0010434 | LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA | KOMUNIKAZIOKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | Euskara, C1 |
Iragarkiaren kodea: F2306526