106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Gazteluberriko Udalak bake epaile titularraren kargua hutsik dela iragartzen du, jarraituz xedatutakoari Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, baita Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7.ean ezarritakoari.

Bake epaile izendatuak izateko baldintzak dira Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Era berean bete beharko dituzte aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateragarritasunari buruz ezarritako baldintzak. Bake epailea izateko behar da espainiarra izatea, adinez nagusia, eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 303. artikuluak ezgai izateko ezarritako arrazoietarik bakarrik ere ez izatea.

Interesdunek Gazteluberriko Udalaren erregistro orokorrean egin beharko dute eskaera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabost egun baliodunean.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan xedatuarekin bat, Udalaren Osoko Bilkurak hautatuko du bake epailea hala eskatu dutenen artean, legezko baldintzak bete ondoan.

Inork eskatzen ez badu, Osoko Bilkurak nahi duena hautatuko du, prozeduraren baldintza berberei loturik.

Kasu horretan, gobernu-salak libreki izendatzen ahalko du bere ustez egokitasun-betekizunak betetzen dituztenen eta izendapena onartzeko prest daudenen artean, datuak eta txostenak bildu ondoren barrutiko lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiaren bidez edo, bat baino gehiago izanez gero, dekanoaren bidez.

Aditzera ematen da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Gazteluberrin, 2023ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2307243