106. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIZPURGIKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aizpurgiko Kontzejuak, 2023ko maiatzaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontu orokorra.

2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak azter daitezen, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko epea iraganik, behin betiko onetsitzat joko da, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Aizpurgin, 2023ko maiatzaren 11n.–Kontzejuko burua, Carlos Equiza Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2307359